Honela bizi genuen Euskaltelen aurtengo Kiron Eguna Donostian: kirolari onenak, barreak eta giro on paregabea. Pasatu kurtsorea galeriaren gainetik irudi guztiak ikusteko! ?
Laudioko 2026ko jaiak, sanrokeak, abuztuaren 15etik 30era ospatuko dira. Presta zaitez honetaz guztiaz gozatzeko: Zumalakarregiko kontzertuak, txosna-guneko animazioa, kalejirak, erraldoi eta buruhandien ibilaldiak, Baratxurien eguna, Odolosteen eguna eta beste jarduera asko eta asko. Kontsultatu hemen Laudioko 2026ko jaietako egitaraua, den-denaren berri izan dezazun.
Badakizu zein den Zeledon? Urtero, Gasteizko Andre Maria Zuria zaindariaren jaiak hastean, Gasteizko zerua zeharkatzen duen pertsonaia ezaguna da. Jaiak abuztuaren 4tik 9ra ospatzen dira. Aspaldiko ohitura da, eta jarduera asko izaten dira egun horietan.
Abuztuan, Getariako 2026ko jaiak iritsiko dira: Salbatore jaiak. Urtero, udan, Getaria festaz janzten da herriko zaindariari omenaldia egiteko, egitarau bete-betearekin: musika, kirola, gastronomia, tradizioa eta, lau urtean behin, Elkanoren Lehorreratze ikusgarria (aurten, abuztuaren 7an izango da).
Marijaia Arriaga antzokiko balkoira ateratzen denean, Bilbon festa lehertzen da. Izan ere, bilbotarrek Aste Nagusia arranditsu ospatzen dute abuztuan 9 egunez, kontzertuen, dantzen, kirolaren, tradizioaren eta beste hainbat gauzaren bidez. Jakin Bilboko 2026ko Aste Nagusiaren programako kontzertu eta jarduera garrantzitsu guztien berri. Abuztuaren 22tik 30era izango da.
Martxotik urrira, gozatu Bilboko auzoetako 2026ko jaiak. Deustuko jaiek irekiko dute egutegia, eta San Frantziskokoek itxiko. Uda hurbiltzen denean, Bilboko auzo guztietan izaten dira kontzertuak, kalejirak eta beste jarduera mordoa. Abuztuan auzoetako jaik gatsedenaldia egiten dute, une gorena baitator: Bilboko 2026ko Aste Nagusia. Kontsultatu hemen Bilboko auzoetako 2026ko jaien datak eta ezagutu egitarauak.
2026ko Baztandarren Biltzarra uztailaren 19an (igandea) egingo da Elizondon, Baztango 15 herrietako biztanleen senidetasuna ospatzeko. Eta karrozen desfilearekin, artisauen azokarekin, mutil-dantzekin, herri-bazkariarekin eta musika-emanaldiekin ospatuko dute. 2026ko Baztandarren Biltzarraren egitarau osoa kontatuko dizugu.