Gozatu

Gozatu

Bilboko auzoetako 2026ko jaiak: datak, egitarauak...

Martxotik urrira, gozatu Bilboko auzoetako 2026ko jaiak. Deustuko jaiek irekiko dute egutegia, eta San Frantziskokoek itxiko. Uda hurbiltzen denean, Bilboko auzo guztietan izaten dira kontzertuak, kalejirak eta beste jarduera mordoa. Abuztuan auzoetako jaik gatsedenaldia egiten dute, une gorena baitator: Bilboko 2026ko Aste Nagusia. Kontsultatu hemen Bilboko auzoetako 2026ko jaien datak eta ezagutu egitarauak.

Gozatu

Basauriko 2026ko sanmigelak: egitaraua, kontzertuak...

Presta zaitez Basauriko 2026ko sanmigelak ospatzeko. Irailaren 25etik urriaren 3ra, jardueraz mukuru datoz: kontzertuak, gastronomia, kirolak, kuadrillen ohiko jaitsiera..., Pintzelak parkean edo txosnen gunean. Kontsultatu Basauriko 2026ko San Migel jaietako egitaraua, guztiaren berri izan dezazun.

Gozatu

Bermeoko 2026ko Jaiak: Andra Mari eta Santa Eufemia

Bermeoko 2026ko Jaiak (Andra Mari eta Santa Eufemia) irailaren 7tik 16ra dira. Musika, su-festak, danborradak eta beste jarduera asko astebetez baino gehiagoz. Kontsultatu hemen Bermeoko 2026ko Jaietako egitarau osoa, ezer ez galtzeko: kontzertuak Lamera parkean eta txosnan, Almikako jaitsiera, Xixiliren aurkezpena…

Gozatu

2026ko sanmateoak Logroñon: egitaraua, kontzertuak...

Ardoa protagonista nagusi delarik, sanmateoak ospatuko ditu Logroñok 2026ko irailaren 19tik 25era. Mahats-biltzearen jaiak ere esaten zaie, eta egitarau luze-zabala prestatu dute aurten ere; ez dira falta karrozak, buruhandi eta erraldoiak, mahats-biltzaileak, kontzertuak eta, nola ez, mahats-zapaltzea. Kontsultatu hemen Logroñoko 2026ko sanmateoen egitaraua.