Eibarko 2025eko sanjoanetan sua egiteko prest? Egun handia ekainaren 23a izaten da, Lizarrako Dultzaineroei harrerarekin, jaietako pregoiarekin, txupinazoarekin eta San Joan suarekin. Ekainaren 24a ere aipatzeko modukoa da. Jaieguna da Eibarren; baina jaiak egun batzuk lehenago hasten dira. Hona hemen 2025eko Eibarko sanjoanetako egitarau osoa, ekintzarik eta kontzerturik gal ez dezazun.
Eibarko 2025eko sanjoanetako egitaraua

Irudia: Eibarko Udala
Ospakizun gehienak ekainaren 20tik 24ra bitartean izaten dira, baina badira jarduerak lehenago ere; esaterako, ekainaren 14rako (larunbata) prestatzen ari diren musika-ikuskizuna.
Dagoeneko iragarri dira Eibarko 2025eko jaietako kontzertuak. Jarraian kontatuko dizkizugu, baina lehenengo, egitarauko konturik aipagarrienak errepasatuko ditugu.
Egitarauan ehun bat ekintza izaten dira, eta ez dira inoiz falta izaten antzerkia, animazioa, musika, herri-bazkariak, kirol-lehiaketak, lehiaketa gastronomikoak, txikienentzako puzgarriak, su-festak eta kalejirak, besteak beste.
Egun nagusia ekainaren 23a izango da, astelehena. Orduan hasiko dira ofizialki jaiak pregoiarekin eta txupinazoarekin. Gauerdia baino lehen, San Joan sua egingo da, eta, ondoren, sanjoanetako kanta eta Danborrada Alardea egingo dira.
Ospakizunak hurrengo egunean jarraituko du, ekainaren 24an, asteartea. San Joan eguna jaieguna izaten da Eibarren.
Hauek dira Eibarko 2025eko San Joan Jaietako egitarauko ekintza nagusiak. Dagoeneko argitaratu du programa Eibarko Udalak.
Ostirala, ekainak 20
- 21:30. Untzaga plaza: Süne eta Kokein.
Larunbata, ekainak 21
- 19:00. Anbulatorioko plazatik hasita: kalejira Africa Baj Yay taldearekin.
- 19:30. Ego Gain pasealekua (Zugastiren eskultura): Ekos abesbatzaren kontzertua.
- 23:00. Untzaga plaza: Seguridad Social-en kontzertua.
- 00:45. Untzaga plaza: DJ Santiago.
Igandea, ekainak 22
- 20:00. Untzaga plaza: Shirley Davis-en kontzertua.
Astelehena, ekainak 23
- 11:00. Untzagatik abiatuta: San Juan zortzikoa, Usartza Txistulari Bandak interpretatua.
- 12:00. Untzaga: Kuadrillen bilkura eta kalejira, Ustekabe fanfarrearekin.
- 13:00. Geltoki kalea: Harrera Lizarrako dultzaineroei eta kalejira Untzaga plazaraino.
- 13:30. Udaletxea: Jaietako pregoia eta txupinazoa.
- 15:30 arte. Kalejira Ustekabe fanfarrearekin.
- 17:00 - 20:00. Untzaga: Klarion-tailerrak.
- 17:30 - 20:30. Bizikleta plaza: Haurrentzako puzgarriak.
- 19:00. Urkizutik abiatuta: Lizarrako erraldoi eta buruhandien Konpartsaren Lizarrako dultzaineroen kalejira.
- 19:00. Untzaga plaza: Kale-antzerkia: “La última y nos vamos”, Trapu zaharra.
- 19:30. Untzagatik abiatuta: Kalejira Irulitxa fanfarrearekin.
- 20:00. Bizikleta plaza: Txokolatea haurrentzat.
- 22:00. Untzaga: Danborradaren hasiera
- 23:15. Untzaga: Nele Dantzaren emanaldia.
- 23:30. Untzaga: San Juan sua eta queimada, As Burgas Galiziako Etxeak antolatuta.
- 00:00. Untzaga: Sanjoanetako kanta eta Danborradaren Alardea
- 00:15. Untzaga: Dantzaldia Lisker taldearekin.
Asteartea, ekainak 24
- 8:30. Kalejira Lizarrako dultzaineroekin.
- 11:30 - 14:30. Untzaga plaza: “Joko erraldoiak” haurrentzako parkea, Kulturmagic-ekin.
- 12:45 . Toribio Etxeberria kalean: Eibarko Cielito Musika Bandaren kontzertua.
- 13:30. Untzaga plaza: Familientzako kale-antzerkia, Adrián Conderekin.
- 18:00. Errebal plaza: Kuadrilentzako makroginkana, Itzamnarekin.
- 18:00. Zuloagastarren parkea: DJ Xaibor.
- 19:00. Urkizutik abiatuta: Haurren danborrada.
- 19:30. Zuloagastarren parkea: Txokolatea haurrentzat.
- 20:00. Bizikleta plazatik abiatuta: Kalejira Latuna Bando fanfarrearekin.
- 20:30. Untzaga: Haurren pregoia eta alardea.
- 22:00. Untzaga plaza: Erromeria Jainaga eta Narbaizarekin.
- 23:30. Untzaga plaza: Soka-dantza, Kezka dantza-taldearekin eta Usartza txistulari-bandarekin.
- 00:00. Su artifizialak.
- 00:15. Untzaga plaza: Dantzaldia Jamaica Show orkestrarekin.
Asteazkena, ekainak 25
- 8:30. Kalejira eta diana Lizarrako dultzaineroekin.
- 11:30. Untzaga plaza: XXX. San Juan marmitako-lehiaketa.
- 11:30 - 14:30. Untzaga plaza: haurrentzako jolasak Lekim Animacionesekin.
- 11:30 - 14:30. Untzaga plaza: joko mitologikoak Joaki konpainiarekin.
- 17:30 - 20:30. Bizikleta plaza: haurrentzako puzgarriak.
- 18:15. Urkizutik abiatuta: Kalejira Iruñeko Buztintxuriko erraldoi eta buruhandiekin eta Lizarrako dultzaineroekin.
- 19:00. Zuloagastarren parkea: “Artilusio” kale-antzerkia, Markeliñerekin.
- 19:30. Untzaga: Euskal Jaialdia, ...eta kitto!-k antolatuta.
- 20:00. Zuloagastarren parkea: Txokolatea haurrentzat.
- 21:30. “Once upon a time im Untzaga”, La Banda Cielito.
- 23:00. Vulcano su-etxearen su artifizialak.
Eibarko 2025eko sanjoanetako kontzertuak
Musika izaten da Eibarko sanjoanetako protagonista nagusietako bat. Dantzaldiak eta DJak izango dira gazteenen gozamenerako, eta, bestelako kontzertuak ere izango dira Eibarko 2025eko jaietan. Hona hemen nagusietako batzuk:
Ostirala, ekainak 20
- 21:30. Untzaga plaza: Süne eta Kokein.
Larunbata, ekainak 21
- 23:00. Untzaga plaza: Seguridad Social.
- 00:45. Untzaga plaza: DJ Santiago.
Igandea, ekainak 22
- 20:00. Untzaga plaza: Shirley Davis.
2025eko sanjoanak Eibarren: pregoia, txupinazoa eta dultzaineroak

Iturria: Eibarko Udala
Eibarko San Joan jaiak hasteko (ekainaren 23an, astelehena), zapia jartzen zaio santuari eta sanjuanetako zortzikoa jotzen da. Ondoren, kuadrillek beren tokia hartzen dute, eta kalejira egiten da Lizarrako dultzaineroei ongietorria egiteko. Ospakizuneko une ederrenetariko bat izan ohi da.
13:30 inguruan, begirada guztiak udaletxera zuzentzen dira. Hango balkoian ematen zaie hasiera ofiziala sanjoanei, pregoiarekin eta txupinazoarekin.
Une horretatik aurrera, jaia izango da nagusi herriko txoko guztietan.
Badakigu asko eta asko txikienentzako barraken eta helduentzako txosnen zain daudela.
Izan ere, guztia ez da egiten suaren bueltan, baina ezin dugu alde batera utzi.
2025eko San Joan sua Eibarko jaietan
Eibarko jaiak ia ekain guztian ospatzen dira, baina bada egun handi bat: ekainaren 23a (edo, hobeto esanda, 23tik 24rako gaua), San Joan jaia.
Une desiratu eta jendetsuenetarik bat izaten da, zalantzarik gabe, San Joan sua pizten den unea. Milaka urte ditu tradizio horrek, eta su-ikuskizun jendetsua izaten da, jai-girokoa erabat.
Eibarren, tradizioaren arabera, “sobia” sutan erre behar da (landare batzuekin egindako txorta; ekaitzak jotzen duenean erabiltzen da, eta Kandelario egunean bedeinkatzen da, otsailaren 2an). Garai batean, sorba horretan oloa edo garia jartzen zen; baina, gaur egun, ortuariak, belarrak, erromeroa, arrosak edo loreak izaten ditu, pertsona bakoitzaren gustura.
Suaren gainetik salto egitearen errituala ez da aldatu, espiritu txarrak uxatzeko eta urteko gauza txarrak erretzeko egiten baita.
Eibarko sanjoanetako tradizioak
Ospakizunak eta tradizioa bateragarriak dira. Ondo dakigu hori Euskal Herrian😉.
Horregatik, Eibarko sanjoanetan, ez dira falta gure pertsonaia ezagunenetarik batzuk: erraldoiak eta buruhandiak eta dultzaineroak eta txistulariak, beren doinu berezi eta guzti. Hala, musika eta dantza ere garrantzitsuak dira sanjoanetan. Aukera izango duzu Soka Dantza eta beste euskal dantzabatzuk ikusteko.
Gainera, Eibarko egitarauan beti egiten dute tarte danborradetarako (haurrena eta helduena).
Gainera, helduek eta txikiek sanjoanetako kanta ezaguna abesten dute urtero. Ez dakigu ez nondik datorren, ez nork egin zuen, baina ospe handia du, nolanahi ere. Hemen dituzu hitzak, ikasi nahi baduzu ere:
Egun zoragarri hau heldu da berriz.
Pozan pozez bihotzak beterik.
Mendietako baserrietan
kaleko plaza danetan
San Juan suak piztutakoan dira
Gau zoragarri honetan.
Hau da eguna zoragarria
kontsolatzeko mundu guztia.
Ez da iñun gizonik
San Juan dan baizen
Oso goitar da handirik
arkitzen.
Hau da eguna zoragarria
kontsolatzeko mundu guztia
Amagandik iñoiz jaio da gizona
ez dago zeruan halakorik.
Ama sengeagandik
zu jaio ziñan
mirariz beterik doian.
Poztu gizonak, abestu herriak
San Juanen egun miragarrian.
Igaz ere San Juan zan, eta
aurten ere San Juan Bautista.
Mendietako baserrietan....
Hala, kultura, tradizioa, musika eta sua izaten dira nagusi Eibarko jaietan. Izan ere, Euskadiko sanjoan ospetsuenetarikoak dira.
Goiburuko irudiaren iturria: Eibarko Udala.