Marijaia Arriaga antzokiko balkoira ateratzen denean, Bilbon festa lehertzen da. Izan ere, bilbotarrek Aste Nagusia arranditsu ospatzen dute abuztuan 9 egunez, kontzertuen, dantzen, kirolaren, tradizioaren eta beste hainbat gauzaren bidez. Jakin Bilboko 2026ko Aste Nagusiaren programako kontzertu eta jarduera garrantzitsu guztien berri. Abuztuaren 22tik 30era izango da.
Bilboko 2026ko Aste Nagusiko programazioa

Argazkia: www.bilbao.eus
Bilboko 2026ko jaietako egitaraua abuztuaren 22an, larunbatarekin, abiatuko da Arriaga Antzokiko balkoian: Marijaiari harrera egingo zaio, Onintza Enbeita Maguregi bertsolariak pregoia emango du eta txupina Kaixo konpartsako Ainhoa Urrejola Soldevillak jaurtiko du.
Ondoren, 9 egun etorriko dira festa giroz beteak: kontzertuak, dantzaldiak Plaza Biribilean, bilbainadak, txikientzako jarduerak, euskal folklorea, herri-kirolak, erraldoi eta buruhandiak, bertsolariak, traineruak, pilota...
Abuztuaren 30era arte iraungo du festak; orduan, su-festa handi bat izango da itsasadarrean eta, amaitzeko, su emango diote Marijaiari.
Eta ez ahaztu Aste Nagusiko ostirala, 2026ko abuztuaren 28a,jaieguna dela Bilbon.
Hona hemen Bilboko 2026ko Aste Nagusiko programaren oinarrizkoak, Bilboko Udalak argitaratu bezala.
Bilboko 2026ko Aste Nagusiko kontzertuak
Bilboko 2026ko Aste Nagusiko kontzertuak toki, egun eta ordu hauetan izango dira: Presta zaitez kantatzeko eta dantzatzeko:
Bilboko 2026ko Aste Nagusiko Abandoibarrako kontzertuak
- 2026ko abuztuak 22, larunbata, 23:30: Zea Mays.
- 2026ko abuztuak 23, igandea, 23:30: Leire Martínez.
- 2026ko abuztuak 24, astelehena, 23:30: Mirua.
- 2026ko abuztuak 25, asteartea, 23:30: Serafín Zubirik eta Bilboko Udal Bandak Miguel Ríosen kanta ezagunenak gogoratuko dituzte.
- 2026ko abuztuak 26, asteazkena, 23:30: Urtz eta Bilbao Orkestra Sinfonikoa.
- 2026ko abuztuak 27, osteguna, 23:30: Bebe.
- 2026ko abuztuak 28, ostirala, 23:30: Cobardes.
- 2026ko abuztuak 29, larunbata, 23:30: M-Clan.
Bilboko 2026ko Aste Nagusiko Europa parkeko kontzertuak
- 2026ko abuztuak 26, asteazkena, 00:00: En Tol Sarmiento (ETS).
- 2026ko abuztuak 27, osteguna, 00:00: Walls.
- 2026ko abuztuak 28, ostirala, 00:00: Los 40 Sessions Aste Nagusia, Óscar Martínez DJ eta LOS40ko esatariarekin, eta Martin Urrutiaren zuzeneko emanaldia.
- 2026ko abuztuak 29, larunbata, 00:00: Megastar festa: Paula Koops, Gon Abril, Avenida, Tony Grox eta Lucy Calys.
Bilboko 2026ko Aste Nagusiko Bilborock aretoko kontzertuak

Argazkia: Muestra Bilbao Metal, Pop-Rock Erakustaldia Aste Nagusia
“Bilbao Metal, Pop-Rock” erakustaldi berri bat Bilborock aretoan, Bilboko 2026ko Aste Nagusian.
Kontzertuak 2026ko abuztuaren 22tik 29ra izango dira, eguneko bi emanalditan, 20:00etan eta 21:00etan, eta sarrera doakoa da.
Talde hauek arituko dira 39. edizio honetan:
2026ko abuztuak 22, larunbata
- 20:00. Lorreine.
- 21:00. Pablo Ríos.
2026ko abuztuak 23, igandea
- 20:00. Darkold.
- 21:00. Mandarinas al sol.
2026ko abuztuak 24, astelehena
- 20:00. Nuzz.
- 21:00. Scusi Boys.
2026ko abuztuak 25, asteartea
- 20:00. Izena.
- 21:00. Basaki.
2026ko abuztuak 26, asteazkena
- 20:00. Vulcanizadas.
- 21:00. Vittersweet.
2026ko abuztuak 27, osteguna
- 20:00. Sergio & The lovers.
- 21:00. Iñigo Riki and The Night Band.
2026ko abuztuak 28, ostirala
- 20:00. Ossyris.
- 21:00. Stolen Soul.
2026ko abuztuak 29, larunbata
- 20:00. The Kraven.
- 21:00. My Sweet Torment.
Bilboko 2026ko Aste Nagusiko Evaristo Churruca kaiko kontzertuak
Plaza Barrian izan ohi diren emanaldiak Evaristo Churruca kaian izango dira aurten, Deustuko zubiaren eta Euskaldunaren arteko saskibaloiko jokalekuetan. Hauek izango dira Evaristo Churruca kaiko kontzertuak Bilboko 2026ko Aste Nagusian:
- 2026ko abuztuak 22, larunbata, 23:30: Sing American Songbook kontzertua, Bilboko Udal Musika Bandaren, Noa Lurren eta Ainara Ortega Barrenetxearen eskutik.
- 2026ko abuztuak 23, igandea, 23:30: Tapia eta Leturia.
- 2026ko abuztuak 24, astelehena, 23:30: Anna Colom.
- 2026ko abuztuak 25, asteartea, 23:30: Kalàscima.
- 2026ko abuztuak 26, asteazkena, 23:30: Karmento.
- 2026ko abuztuak 27, osteguna, 23:30: Swingtronics.
- 2026ko abuztuak 28, ostirala, 23:30: Bilbao Reggae Splash: Earl Sixteen + Lone Ark meets Message.
- 2026ko abuztuak 29, larunbata, 23:30: El Náan.
- 2026ko abuztuak 30, igandea, 13:00: Txistularien Alardea. Bilboko Udal Txistulari Banda + Moonshine Wagon.
2026ko Bilboko Aste Nagusiko dantzaldiak
Eta estilo batetik bestera. 2026ko Bilboko Aste Nagusiko kontzertuetan ezin falta dantzaldi on bat.
Bilboko 2026ko Aste Nagusiko dantzaldiak Plaza Biribilean izango dira, abuztuaren 22tik 29ra, zortzi saio bikoitzetan, 20:00etan eta 23:00etan.
- 2026ko abuztuak 22, larunbata, 20:00 eta 23:00: Akerbeltz.
- 2026ko abuztuak 23, igandea, 20:00 eta 23:00: Gautegun.
- 2026ko abuztuak 24, astelehena, 20:00 eta 23:00: Sukar.
- 2026ko abuztuak 25, asteartea, 20:00 eta 23:00: En Esenzia.
- 2026ko abuztuak 26, asteazkena, 20:00 eta 23:00: Laprast.
- 2026ko abuztuak 27, osteguna, 20:00 eta 23:00: Muxutruk.
- 2026ko abuztuak 28, ostirala, 20:00 eta 23:00: La Fania.
- 2026ko abuztuak 29, larunbata: Maran DJ (20:00) eta Txapela Brava (23:00).
Bilbainadak 2026ko Bilboko Aste Nagusian
Abuztuaren 23tik 30era, eguerdian, betiko bilbainadak entzun ahal izango ditugu Casilda Iturrizar parkeko pergolan. Hartu gogoan egun eta ordu hauek:
- 2026ko abuztuak 23, igandea, 12:00: 5 Bilbainos.
- 2026ko abuztuak 24, astelehena, 12:00: Gaupasa.
- 2026ko abuztuak 25, asteartea, 12:00: Los Chimberos
- 2026ko abuztuak 26, asteazkena, 12:00: Bilbao Mapamundi.
- 2026ko abuztuak 27, osteguna, 12:00: Gaupasa
- 2026ko abuztuak 28, ostirala, 12:00: 5 Bilbainos.
- 2026ko abuztuak 29, larunbata, 12:00: Los Chimberos
- 2026ko abuztuak 30, igandea, 12:00: Bilbao Mapamundi.
Bilboko 2026ko Aste Nagusiko ekitaldi gehiago

Hona hemen laburbilduta 2026ko Bilboko Aste Nagusiko programaren ekitaldi nagusiak, Bilboko Udalak argitaratu bezala. Adi:
- Enkarnazioaren elizako Musika Klasikoko Zikloa: abuztuaren 22tik 29ra, 20:30ean, Enkarnazioaren elizan.
- Txistulariak eta gaiteroak Zazpi Kaleetatik ibiliko dira abuztuaren 22tik 30era, 10:00etan.
- Erraldoiak eta buruhandiak: abuztuaren 22tik 30era, 11:00etan, Euskal Museotik hasita.
- Erraldoien kontzentrazioa: abuztuaren 30ean, igandea, 10:30ean, Plaza Biribiletik.
- Bertsolaritza: abuztuaren 23tik 30era, 13:00etan, Santiago plazan. Abuztuaren 26an 14:00etan izango da.
- Fanfarreak: abuztuaren 22, 23, 28 eta 29an, Areatzan eta beste kale batzuetan.
- Udal Musika Banda: egunero, 12:00etan hasita, Areatzako kioskoan.
- Euskal dantzak: abuztuaren 23tik 30era, 19:00etan, Gas Plazan.
- Kaleko antzerkia eta arte-ikuskizunak abuztuaren 23tik 30ra: Bizikidetza plazan (12:30ean eta 21:15ean; abuztuaren 30ean, 12:30ean); eta Casilda Iturrizar parkeko pergolan, Txikigunean (19:30ean).
- Herri-kirolen erakustaldiak abuztuaren 26tik 29ra, 12:00etan, Arriaga plazan.
- Pilota: abuztuaren 23tik 29ra Esperantza Frontoian.
- Traineruak: abuztuaren 23an, 11.15ean eta 12:00etan, Bilboko itsasadarrean (irteera udaletxe aurrean).
Bilboko 2026ko Aste Nagusiko umeentzako programazioa
Haurrek primeran pasatuko dute Txikigunean (Casilda Iturrizar pareko pergolan eta ahateen urmaelean).
Txikigunearen ordutegia abuztuaren 23tik 30era:
- Goizez: 11:00 - 14:30.
- Arratsaldez: 16:30 - 20:00.
Esteka honetan ikus ditzakezu Bilboko 2026ko Aste Nagusiko mapa eta haurrentzako egitaraua.
Bilboko Aste Nagusiaren jatorria
1973ko abuztuan hasi zen guztia, saltoki handi batzuek “Euskal Herri Kirolaren I. Astea” antolatu zutenean Bilbon, eta doako erakustaldiak egin, une hartan herri kirolean ari ziren kirolaririk onenekin. Jendeari izugarri gustatu zitzaion, eta askok pentsatu zuten ideia ona izango litzatekeela jaiak jendeari hurbiltzen saiatzea; hala ere, ideia ez zen orduan ezer zehatzetan gauzatu.
Urte batzuk geroago, 1977an, Zorion Egileor kazetari eta irrati-esatariak, bere programatik, jai herrikoi eta partizipatiboen ideia plazaratu zuen, eta bai bilbotarrek erantzun ere! 5.000 pertsona inguru atera ziren kalera, ondo pasatzeko gogoz, lehen kalejira jendetsua izango zen hartan.
Bilboko jaiak
Bilboko Udalak aintzat hartu zuen hori, eta, urte horretan bertan, ideia-lehiaketa bat proposatu zuen: “Egin ditzagun Bilboko jaiak herrikoi”. Helburua argi gelditzen da hitzaurretik bertatik hasita: “Bilbotarrok, guk geuk, egin behar ditugu ekarpenak, ideiak iradoki, jaiak batez ere herrikoiak izan daitezen, gure auzoetako jendearen pozgarri, Bilboko bizilagun guztien asegarri, guztien artean Bilbo hobe bat egiteko asmo zintzo baten arabera”.
Bide batez, sormenak saria zuen, garai hartako ekimen irabazleak 100.000 pezeta jasoko baitzituen. 37 parte-hartzaile izan ziren, eta azkenean berdinketa, polemika eta guzti, baina Txomin Barullok irabazi zuen lehen saria.
Konpartsak Bilboko Aste Nagusian
1978an, beraz, Bilboko lehen Aste Nagusia egin zen, sortu berri ziren konpartsetako kideek egindako antolaketa-lan itzelari esker; konpartsak auzoz auzoko batzordeetatik sortuak ziren, bakoitzak bere fanfarrea zuen, eta berdin jantzitako 50 kide.
Erraldoiak eta Gargantua Bilboko Aste Nagusian
Bere lehen ekintzetako bat tradizio zaharrenetako bi berreskuratzea izan zen: Erraldoiak, XVI. mendekoak, eta Gargantua ezaguna.
Ez bat ez bestea ez zeudenez ondo kontserbaturik, Udalak berak erraldoi batzuk utzi zituen. 1980ko Inauterietara arte ez ziren aurkeztu tradizioko12 Erraldoiak: Don Terencio eta Doña Tomasa; Baserritarrak; Ingelesa eta Bilbotar neskatila; Meatzaria eta Zigarrogilea; Zamaketaria eta Marinela; eta Zumalakarregi eta Isabel II.a.
Ez zegoen egoera onean Gargantua ere, 1854az geroztik Bilboko haurrak irensten aritua. Baina jada 1979ko Aste Nagusirako prest izan zen Gargantua berreraiki bat, Cómicos de la Legua – Kilikilariek egina.
Esan beharra dago: gaur egun ez da hain “irenslea”, barruan txirrista bat baitago eta horrek aukera ematen baitie haurrei atzeko aldetik irteteko.
Marijaia baino ez zen falta 😉.

Nor da Marijaia?
Jai guztiek ikur bat behar dute. Pertsonaia maitatu eta batzuetan gorrotatu hori, festarekin identifikatzen duguna. Beraz, Bilboko Aste Nagusiak ere berea behar zuen.
Jaia hasi baino bost egun lehenago, Mari Puri Herrero margolariak enkargua jaso zuen panpina bat egiteko, nortasun-ezaugarri gisa balioko zuena. Oinarria Anbotoko Mari izango zen.
Eta horrela jaio zen Marijaia, lau metroko altuerako emakumea, jantzi koloretsuz eta irribarre iraunkorrez jantzia, besoak jasota dauzkana jai-giroan eta ama-jarreran. Eskuak jasota zergatik dituen galdetzen badiozu zure buruari, erantzuna da baikortasun-seinale bat dela, eta dantzan ari delako irudikapena, jaietan ezinbesteko den bezala.
Hura gabe ez dago festarik; beraz, haren erreketa Bilboko Aste Nagusiaren azken puntua izaten da urtero.
Bilboko Aste Nagusiko txosnak
Bestalde, Bilboko Aste Nagusian kaleak txosnaz betetzen dira (musika, janaria eta edaria eskaintzen duten etxolak). Musikak, dantzak eta konpartsek txoko guztiak girotzen dituzte; zezenketak eta bigantxak izaten dira. eta su artifizialen lehiaketak.
Kirolak ere badu bere lekua, herri-kiroletako erakustaldi eta txapelketak izaten baitira, hala nola aizkolariak eta giza probak.
Beraz, hauxe esatea besterik ez zaigu geratzen. Gora Marijaia!
Eta Bilbon plan gehiago egin nahi badituzu, kontsultatu jai guztiak:
Goiburuko irudiaren iturria: www.bilbao.eus
