Antolintxuk eta Madalentxuk ongietorria egingo diete aurten ere Plentziako jaiei. 2026ko jaiak abuztuaren 28tik irailaren 2ra izango dira. Txupinazoaren ostean, sei egun izango dira jai-giroan bizitzeko, ekitaldi ugari lagun: lehiaketa gastronomikoak, mozorro-lehiaketak, kontzertuak eta beste asko. Ikusi hemen San Antolinen omenezko Plentziako 2026ko jaien egitarau oso-osoa.

Plentziako 2026ko jaietako egitaraua

cartel fiestas plentzia 2026
Irudia: Plentziako Udala

Antolintxu eta Madalentxuren txupinazoak emango die hasiera Plentziako 2026ko jaiei abuztuaren 28an, ostiralarekin, 18:00etan. Ondoren, Andra Mariarako igoera eta aurreskua izango dira. Eta gauean, jaietako lehen eguna behar bezala amaitzeko, berbena zuria.

Plentziako 2026ko jaietako egitarauak hainbat ekitaldi klasiko biltzen ditu; besteak beste, piraten apar-festa (mozorrotua joan zaitezke!), lehiaketa gastronomikoak, mozorro-lehiaketak, nekazari-azoka, bertso-jaialdia eta kontzertuak.

Irailaren 2ra arte —San Antolin eguna— luzatzen dira jaiak, Antolintxuri eta Madalentxuri hurrengo urtera arte agur esateko ordua heltzen baita orduan.

Plentziako Udalak urteko jai-egitaraua argitaratu du, eta bertan aurkituko duzu Plentziako 2026ko San Antolin jaietako egitarau osoa.

Hona hemen xehetasun guztiak, eskura izan ditzazun:

2026ko abuztuak 28, ostirala

  • 14:30: Herri-bazkaria.

  • 17:45: Antolintxu eta Madalentxuri harrera.

  • 18:00:Txupinazoa, Andra Mariarako igoera eta aurreskua.

  • 20:00: Astillero. Dantza, Plentziako Itxas Eder taldearekin.

  • 22:00: Zezensuzkoa.

  • 23:00: Gautegun erromeria.

2026ko abuztuak 29, larunbata

  • 10:00: LIV. marmitako-lehiaketa. Izen-ematea.

  • 13:30: Marmitakoen aurkezpena.

  • 16:30: Sari-banaketa.

  • 17:00: Olinpiadak areto-futboleko zelaian.

  • 20:30: Playback-lehiaketa (haurrentzat).

  • 22:00: Areto-futboleko zelaian, zezensuzkoa.

  • 22:00: Lowe band.

2026ko abuztuak 30, igandea

  • 10:30: "Plentzia La Gallarda" VII. familia herri-krosa: Arturo Peña memoriala.

  • 12:00: Areto-futboleko zelaian, MOLTO moto-sari nagusia (0-4 urte).

  • 13:00: Piraten apar-festa.

  • 18:00: Hirugarren adinekoentzako arratsaldea, bingoa lagun.

  • 21:30: Areto-futboleko zelaian, zezensuzkoa.

  • 22:00: Playback-lehiaketa (helduentzat).

  • 01:30: DJ Bolo.

2026ko abuztuak 31, astelehena

  • 10:00: Tortilla eta entsaladetarako izen-ematea.

  • 10:00: Paella-lehiaketa.

  • 12:30: Entsaladen aurkezpena.

  • 13:00: Tortillen aurkezpena.

  • 13:30: Paellen aurkezpena.

  • 14:30: Sari-banaketa.

  • 19:00: Mozorro-lehiaketa (helduentzat). Sari-banaketa.

  • 22:00: Zezensuzkoa.

  • 22:30: Mambo express.

2026ko irailak 1, asteartea

  • 09:00: CXXXII. eskualdeko nekazaritza-azoka.

  • 11:00: Diana.

  • 12:00. Erriberan, Plazatxotik hasita: euskal jantzi tradizionalen erakustaldia.

  • 19:00: Jai Alai frontoian, zesta-punta.

  • 19:00: Erribera: Mozorro-leihaketa (umeak). Sari-banaketa.

  • 20:30: Elizako plazan: XI. "San Antolin" bertso-saioa.

  • 22:00: Zezensuzkoen entzierroa.

  • 22:30: Nonbait erromeria.

2026ko irailak 2, asteazkena

  • 11:00: Txupinazoa eta diana txistulariekin.

  • 11:30: Astillerotik elizako plazara igotzeko: Antolintxu, Madalentxu eta Udalbatzaren kontzentrazioa.

  • 12:00: San Antolinen omenezko meza eta aurreskua.

  • 13:30: Astillero. Musika-bandaren kontzertua.

  • 15:00: Koktela, fanfarreak girotuta.

  • 17:00: Portuan, umeentzako puzgarriak.

  • 20:00: Urrezko alpargaten banaketa. Antolintxu eta Madalentxuren agurra.

  • 22:00: Oxabi erromeria.

Plentziako 2026ko jaiak

Plentziako 2026ko jaiak San Antolinen omenezkoak dira, eta, esan bezala, abuztuaren 28an hasi eta irailaren 2an amaitzen dira.

Baina udan badira jai gehiago ere Plentzian; gogoan hartu eta jaso agendan:

  • San Kristobal jaiak: 2026ko uztailak 10.

  • Karmengo festak portuan: 2026ko uztailak 13-16.

  • Madalenak: 2026ko uztailak 20-22. Herriko zaindariaren festak dira, eta uztailaren 22a jaieguna da Plentzian.

  • Madalentxu: 2026ko uztailak 23.

  • Saratxagako jaiak: 2026ko uztailak 29.

  • San Ignazio: 2026ko uztailak 31.

  • Antolintxu eta Madalentxuren aurkezpena: 2026ko abuztuak 24.

Goiburuko irudiaren iturria: Plentziako turismoa