Gipuzkoako ikastolen aurtengo festa handia, Kilometroak 2026, urriaren 4an, igandean, ospatuko da Lazkaon. Lazkaoko ikastolak antolatuko du euskarari eta euskal kulturari eskainitako jai hau, eta Euskaltel ere bertan izango da, urtero legez. Aurten, haurrentzako jarduerak antolatuko ditu. Ikusi hemen Kilometroak 2026ko egitarau osoa: kontzertuak, tailerrak, jarduerak, gastronomia eta beste hainbat proposamen, eguna giro onenean igaro dezazun.
Euskaltelek bere "Kukaña bizikletaz" txapelketa eramango du Kilometroak 2026ra

Euskatelek urtero egiten du bat gure kulturaren eta hizkuntzaren aldeko festarekin, eta hantxe izaten da, urriko lehen igandean Gipuzkoan antolatzen den Kilometroak jaian.
Lazkaon ospatuko den Kilometroak 2026 honetarako, txikiek primeran pasatzeko jarduera bat dakarkizugu.
Izan ere, trebeetan trebe izan beharko dute bizikletan Kukaña bizikletaz txapelketan garaipena lortzeko. Zertan datza? 7 urtetik gorako txikiek parte har dezakete kukaña tradizionala eta bizikleta uztartzen dituen proba honetan. 40 metroko zirkuitua egiten azkarrenak izan beharko dute, zapia harrapatzen lehenak izateko.
Ondo gorde data gurasook, txikiek ez dezaten huts egin Euskaltelen jarduera dibertigarri hau.
-
Igandea, urriak 4, 11:00etatik 19:00era.
Kilometroak 2026ko egitaraua
Euskaltelek Kilometroak 2026n antolatuko duen jarduera honetaz gain, urriaren 4ko igandea Lazkaon familiarekin edo kuadrillarekin pasatzeko jardueraz beteta dago egitaraua.
Kontzertuak, herri kirolak, bertsoak, txarangak, txistulariak, trikitilariak, gastronomia eta askoz gauza gehiago izango dituzu gozatzeko.
Post honetan bertan deskargatu dezakezu Kilometroak 2026ko egitaraua, eta gune bakoitzeko ordutegi eta jardueren berri ere izango duzu, argitaratu bezain laster.
Kilometroak 2026, "Ibilian-ibilian, buelta!" lelopean
Ibilian-ibilian, buelta! da aurtengo Kilometroak jaiaren leloa. Oso edizio berezia da aurtengoa, 1977an Beasain eta Lazkao artean egindako lehenengo Kilometroak egin zenetik 50 urte bete direla ospatuko baita.
Horixe du gogoan Kilometroak 2026ren leloak, ibilian-ibilian bueltan heldu baita jaialdia Lazkaora. Baina bueltan etorri izanak ez du amaierarik adierazi nahi, ez horixe! Alderantziz, beste buelta baten —beste ziklo baten— hasieran gaude. Aurrera egiteko, mugitzen jarraitu beharra dago, eta bizitza-ziklo ugari ixten ditugu gure ibilbidean zehar.
Leloarekin bat eginik, bidaia bat eta begizta bat irudikatzen ditu logotipoak. Forma zirkularrek —bi kiribil ireki— ibilian-ibilian etengabe aberasten den bide bat irudikatzen dute.
Eta, nola ez, Kilometroak 2026k kantu bat ere badu, aurtengo leloa duena izenburu: Ibilian-ibilian, buelta!
Entzun nahi duzu? Sakatu play botoia.
Urriaren 4an (igandea), zatoz Lazkaora, Kilometroak 2026ra.
Ez egin huts.
