Maiatzaren 31n, hitzordua daukagu Bilbon, 2026ko Ibilaldiarekin, lelo honi jarraika: "Hiri Kiribil Bil". Aurten Kirikiño ikastolak antolatu du Ibilaldia 2026 ekitaldia, eta Euskaltelek parte hartuko du aurten ere, haurrentzako bizikleta-kukaina batekin.
Ibilaldia familiarekin edo kuadrillarekin ondo pasatzeko aitzakia bat da, ekintzak egiten diren guneetara osteratxo bat egiteko eta gure hizkuntzaz, musikaz, dantzaz eta kirolaz gozatzeko eguna.
Bilboko 2026ko Ibilaldiaren egitaraua goitik behera kontatuko dizuegu, jai hori gurekin igaro dezazun. Gure superkukainarekin hasiko gara.
Parte hartu Euskaltelen 'Kukaina bizikletaz' txapelketan, 2026ko Ibilaldian

Euskaltel buru-belarri inplikatzen da Ibilaldi guztietan, eta jarduerak egiten ditugu familia osoak ederki asko pasatu dezan ikastolen jaialdian, gure kultura eta hizkuntza, euskara, sustatzeko konpromisoak bultzatzen baikaitu.
2026ko Ibilaldian, proba dibertigarri bat prestatu dugu aurten ere, 7 urtetik gorakoek bizikleta gainean duten abilezia probatu dezaten.
Kukaina bizikletaz txapelketa nasapuntakoaren jolas tradizionalean oinarritua dago, baina bi gurpilen gainean egiten da. Parte-hartzaileek 40 metroko zirkuitu bat egin beharko dute, eta azkarrenak hartuko du zapia.
Algortako Portu Zaharrean aurkituko gaituzu, Getxon, 11:00etatik 19:00etara.
2026ko Ibilaldiaren ibilbidea

Irudia: Ibilaldia
Bilboko 2026ko Ibilaldiaren ibilbidea nondik pasatuko den jakin nahi duzu, ezer ez galtzeko?
Ibilbidea Kirikiño Ikastolatik irtengo da, ondoren Europa Parkera joango da eta Txurdinagako kiroldegian amaituko da. Goiko irudian ikus dezakezu 2026ko Ibilaldiaren ibilbide osoa.
Bi gune egongo dira Kirikiño Ikastolan, Zuatzu Patioan eta Garbriel Aresti Patioan; beste gune bat Europa Parkean; eta azkena, Txurdinagako kiroldegian. Bertan, kontzertuak, dantza, erromeria, jolasak eta beste hainbat jarduera izango dituzu.
2026ko Ibilaldiaren egitaraua
2026ko Ibilaldiaren egitaraua maiatzaren 30ean, larunbata, abiatuko da Kirikiño Ikastolan arratsaldez, pailazoen emanaldiarekin edo erromeriarekin. Hemen ikus ditzakezu bezperako eta 2026ko Ibilaldiko jarduera guztiak:
2026ko maiatzak 31, igandea
Kirikiño Ikastolako gunea
Zuatzu patioa
- 11:00-11:30. Gaztedi dantza-taldea.
- 11:45-12:45. Tor magoa.
- 13:00-14:00. Go!azen.
- 14:00-15:00. Hots Kolektiboa txaranga.
- 15:00-16:00. Punttu Kakotx.
- 16:00-17:00. Ezezez.
- 17:30-19:00. Gozategi.
Gabriel Aresti patioa
- 11:00-12:00. Erronken aurkezpena.
- 12:00-13:00. Kirikiño ikastolako abesbatza.
- 13:00-14:00. Bertsolariak (Oihana Bartra – Koldo Gezuraga).
- 14:00-14:50. Harana.
- 14:50-16:00. Fruiztariak.
- 16:00-16:30. Destiny driver (antzerki-pieza laburra).
- 16:30-17:30. Karaokea.
- 18:00-19:00. “Euskara mila koloretan” sari-banaketa.
Europa parkeko gunean
- 11:00-12:00. Kirikiño dantza-taldea.
- 12:00-13:00. Gora musika.
- 13:00-14:00. Zuzterrak, dantza plaza.
- 14:00-16:00. Txerokiak.
- 16:00-17:30. Lehian erromeria.
- 17:30-19:00. DJ Kaktus.
Txurdinagako kiroldegiko gunea
- 11:00-12:00. Salbatzaile.
- 12:00-13:00. Samasiku fanfarrea.
- 13:00-14:00. Punttu Kakotx.
- 14:00-15:00. Pakemba erromeria.
- 15:15-16:00. Txoriburu.
- 16:30-17:30. Txapelpunk.
- 17:30-19:00. DJ Bull.
2026ko Ibilaldiko oihua: "Hiri Kiribili Bil"
Prestatu Kirikiño ikastolak antolatutako 2026ko Ibilaldiaren leloa ozen-ozen oihukatzeko: "Hiri Kiribili Bil".
Eslogana eta logotipoa ikasleek, irakasleek eta familiek sormen-tailer batean egindako elkarlanetik sortu ziren, eta guztiz bat dator Kirikiño ikastolaren espirituarekin.
Euskara, lankidetza, berdintasuna, aniztasuna eta garapen komunitarioa dira proiektuaren indarra eta haren etorkizunaren giltza. Kirikiño ez da hezkuntza-erakunde bat bakarrik: euskaraz bizitzeko eta etorkizun hobe bat elkarrekin irudikatzeko espazio bizi-bizi bat da. Gaur egun, hasierako balioei eusten die, eta hazten eta berritzen jarraitzen du, betiere euskaraz eraikiz.
Eta 2026ko Ibilaldirako bidaiderik onena "Hiri Kiribili Bil" abestia da, egun horretarako bereziki prestatua. Sakatu play bideoan, eta hasi abesten:
Zure zain egongo gara, maiatzaren 31n, Bilboko 2026ko Ibilaldian.
ONDO PASA!
