Gozatu
Gernikako 2025eko azken astelehena: azokaren ordutegia eta egitaraua
Urriaren 27an ospatuko da 2025eko Gernikako azken astelehena, eta Gernikako azokarik jendetsuenaren jarduerak eta egitaraua kontatu nahi dizkizugu, hutsik egin ez dezazun. Izan ere, urriko azken asteleheneko azoka festa handia da Gernikan, eta aukera egokia txakolina, taloa txorizoarekin edo Idiazabalgo gazta eder bat probatzeko, bertso-saio bat entzuteko, zesta-puntako partidak ikusteko, eta arratsaldea txosnetan pasatzeko…