Gasteiztik 15 kilometrora dago Euskadiko uharte berezienetako bat. Zuhatza da, naturaz gozatzeko edo kirola egiteko paradisu natural ezin hobea. Gazteentzako aterpetxe oso ezaguna du, gainera. Honelakoa da Zuhatza uhartea.
Zuhatza uharte txiki bat da, 500.000 m2 inguruko hedadurakoa. Uribarri Ganboako urtegian dago, Arabako Arrazua-Ubarrundia udalerrian.
Bere berezitasun nagusia da Zadorra ibaiaren urez inguratuta dagoela, zingira baten erdian.
Uharte bitxi horretan, deskonektatzera eta paseatzera gonbidatzen duen paisaia, aisialdirako, kirolerako eta bainurako guneak eta gazteentzako aterpetxe bat daude.
Nolakoa da Zuhatza, “Untxien uhartea”?
1958an ezagutu genuen Zuhatza uhartea, Uribarri Ganboako urtegia inauguratu zenean.
Inguru guztia oso eremu berde eta naturala da, eta ibilaldiak egiteko, kirola egiteko edo ondo zaindutako hondartzetako batera joateko aukera ematen du: Landa eta Garaio.
Eta urtegi horren erdian Zuhatza uhartea dago, “Untxien uhartea” izenez ezaguna. Imajina dezakezu zein den arrazoia ;). Bestalde, orkatzak eta basurdeak ere badaude, baina untxiak baino gutxiago.
Uharteak gero eta ospetsuagoa da, eta gero eta bisitari gehiago hartzen ditu, ingurune ikusgarriak erakarrita.
Nola joan Zuhatza uhartera?
Ezagutu nahi al duzu Zuhatza uhartea? Zuhatzak oso kokapen berezia du, eta bertara iristeko modu bakarra dago: ferry baimenduan; berak egiten ditu bidaia ofizialak, eta uharteko ontziraleku bakarrean atrakatu dezake.
Ferrya hartzeko, Aldaieta Klub Nautikoaren ondoan dagoen portura joan behar duzu, Langara Ganboara.
Kontuan izan Zuhatza uhartera apiriletik ekainera (biak barne) eta abuztuko bigarren hamabostalditik urrira baino ezin dela joan, baldin eta kanpaleku edo egonaldi antolatu eta baimenduen bidez ez bada.
Hilabete horietan bisitari asko izaten dira, baina zin egiten dizugu merezi duela; izan ere, bainatu, uretako kirol gogokoena praktikatu edo ibilbide txikiren bat egin ahal izango duzu.
Zuhatza uharteko begiratokira joateko ibilbidea
Zuhatza uharteko plan gomendatu bat Begiratokiko ibilbidea egitea da (San Juan Puntarako ibilbidea ere esaten zaio).
4,5 kilometro inguruko ibilbidea da, eta Uribarri Ganboa urtegiaren, hau da, Euskadiko urtegi handienaren ikuspegi onenetakoa eskaintzen du, San Juan penintsularen tontorretik.
Ibilbideak 150 metroko desnibela duen arren, batez ere San Juan tontorraren inguruan, ez du zailtasun handirik eta familia osoak egiteko modukoa da.
Abiapuntua urtegiko presaren aurrean dago, errepide ondoan. Aparkaleku bat ere badago, automobila uzteko.
Ondoren, begiratokira joan eta urtegiko pasabideetara daraman bide berdeari ekin behar zaio.
Hasiera bai baina handik aurrera bidea ez dago modu ofizialean seinaleztatuta; hala ere, ez du galerarik, aski da bidezidorrari jarraitzea. Ikuspegiak eta paisaiak liluratuta utziko zaituzte.
Zuhatza uharteko aterpetxea
Hasiera-hasieratik, Zuhatza uhartea kanpalekuen ohiko leku bihurtu zen; lehenengoa 1983an. Garai hartan, ez zegoen zerbitzu handirik eta kanpadendak jartzen ziren lurrean. Gaur egun ere udako egonaldiak egiten dira, baina gazteentzako aterpetxe moderno baten instalazioak ditu, eta ehunka gazte igarotzen dira bertatik urtero.
Zuhatza uharteko aterpetxea 10 eremutan antolatuta dago. Eremu bakoitzak egurrezko bost etxola ditu. Bidez lotzen dira denak, eta, panel fotovoltaikoei esker, autosufizienteak dira. Etxola horietako bakoitzak 12 lagunentzako lekua du; ohatzeak eta olanazko dendak daude zementu gainean. Gainera, eremu komun hauek dituzte: jantokia, komunak, dutxak eta osasun-zentroa.
Aterpetxearen zati oso handi bat kirol-instalazioak dira. Besteak beste, frontoia, rokodromoa eta txabola-tailer kiroldegi moduko bat daude. Aterpetxeak uretako hainbat jarduera antolatzen ditu bertan ostatu hartzen dutenentzat: arrauna, piragua, pedaloa, windsurfa...
Zuhatza uharteko aterpetxea Arabako Gazteriaren Foru Erakundeak kudeatzen du.
Bere webgune ofizialean kontsulta dezakezu informazio guztia eta erreserbak egin.
Tarifak 11,75 eurotik hasten dira, pertsonako eta eguneko. Honako hauek sartzen dira: ostatua, gosaria eta uretako jardueraren batean parte hartzea (jardueren gutxi gorabeherako iraupena: 90 minutu).
Xehetasun interesgarria: gazteentzako aterpetxea den arren, adin guztietako talde eta pertsonentzat erreserbak egin daitezke. Aterpetxearen edukiera 400 lagunekoa da eta gutxieneko erreserba 12 lagunekoa.
Aukeratu al duzu Zuhatza uhartea hurrengo irteera egiteko leku gisa? Gure paradisu natural berezienetako bat da.
Goiburuko irudia: Josi, via Wikimedia Commons