Ardoa protagonista nagusi delarik, sanmateoak ospatuko ditu Logroñok 2026ko irailaren 19tik 25era. Mahats-biltzearen jaiak ere esaten zaie, eta egitarau luze-zabala prestatu dute aurten ere; ez dira falta karrozak, buruhandi eta erraldoiak, mahats-biltzaileak, kontzertuak eta, nola ez, mahats-zapaltzea. Kontsultatu hemen Logroñoko 2026ko sanmateoen egitaraua.
Logroñoko sanmateoak irailaren 19tik 25era ospatuko dira. Egun handian, irailaren 21ean, Mahats-biltzearen festa egiten da: 1956an egin zen aurreneko aldiz, eta Interes Turistikoko Espainiako Festa izendatu zen 1980an.
Logroñoko 2026ko sanmateoen egitaraua
Logroñoko 2026ko sanmateoak txupinazoarekin hasiko dira, larunbat goizean, hilak 19, eta irailaren 25ean bukatuko (ostirala), upelaren ehorzketarekin.
Astebeteko jai-egitarau oparoa pixkana iragarriko du Logroñoko Udalak.
2026ko irailaren 19an (larunbata), jai-hasierako txupinazoa botako dute udaletxeko balkoitik, eguerdiko 12etan.
Irailaren 21ean, astelehenean, jaietako beste hitzordu garrantzitsu bat izango da: karrozen desfilea. Ardogintza tradizionalarekin lotutako elementuez jantzitako artisau-karrozez betetzen dira Logroñoko kaleak. Hiriko peñek, eskualde-etxeek, musika-taldeek, talde folklorikoek eta Errioxa osotik etorritako elkarteek eginak dira karrozok. Eta sariak banatzen dira, gainera, orijinalenentzat.
Ezin falta erraldoiak eta buruhandiak, jakina, guztiak ere Logroñoko eta Logroñoren historiako pertsonaiekin lotuak; esate baterako, Espartero jeneral ezagunarekin.
Su-festak ere izaten dira jaietan. Ribera parkean Su-festen Nazioarteko Lehiaketa egiten da. San Mateo festetako irabazlea arduratzen da gero ekainean ospatzen diren San Bernabe jaietako su-festez.
Kirolarentzat ere bada lekurik ekitaldien agendan. Logroñoko sanmateotan, denboraldiko euskal pilotako lehiaketarik garrantzitsuenetako bat egiten da Adarraga frontoian.
Gainera, nonahi izaten dira kalejirak eta zezen-ikuskizunak, feria, zezenketak eta entzierroak barne. Eta ezin ditugu ahaztu eskualde-etxeek antolatzen dituzten jarduera ugariak.
Logroñoko Udalak 2026ko San Mateo jaietako programaren xehetasun guztiak jakinaraziko ditu, eta hemen eguneratuko dugu informazioa zuretzat, den-denaren berri izan dezazun.
Logroñoko 2026ko sanmateoetako kontzertuak
Musika Logroñoko 2026ko San Mateo jaietako egitarauaren osagai nagusietako bat izango da. Emanaldiak izaten dira urtero Udaletxeko plazan, Espolón pasealekuan eta Revellín-eko aparkalekuan.
2026ko sanmateoetako kontzertuen berri emango dizugu orain, iragarri baitituzte dagoeneko:
2026ko irailak 19, larunbata
- 12:00. Udaletxeko plaza: txupinazoa, DJ Uri Ferré & Patricia Ninerekin.
- 13:00. San Bartolomé plaza: Morrete Party.
- 17:00. Alfonso Salazar plazatxoa: Bambino Open Air.
- 18:00. Udaletxeko auditorioa: Durangoko Orfeoia.
- 19:30. Espolón pasealekua: Nieves Sáiz de Aja jaialdia.
- 20:30. Revellín-eko aparkalekuan (Andaluziako Etxea): La Tentación diskoteka mugikorra.
2026ko irailak 20, igandea
- Udaletxeko plaza: Efecto Pasillo.
- Espoloi pasealekua: El Gran Tardeo de San Mateo (sanmateoetako arratsaldeko parranda handia), Mar Cover-ekin.
- 22:00. Revellín-eko aparkalekuan (Andaluziako Etxea): Maialen eta Patxi orkestra.
- 23:00. Revellín-eko aparkalekuan (Andaluziako Etxea): Victor Puriren kontzertua.
- 00:30 h. Aparcamiento del Revellín (Casa de Andalucía): orquesta Maialen y Patxi.
2026ko irailak 21, astelehena: San Mateo
- Plaza del Ayuntamiento: Maldita Nerea.
- Paseo del Espolón: Orquesta Diamante.
- 22:00 h. Aparcamiento del Revellín (Casa de Andalucía): orquesta Maialen y Patxi.
- 23:00. Revellín-eko aparkalekuan (Andaluziako Etxea): Joni eta Salvaren kontzertua.
- 00:30 h. Aparcamiento del Revellín (Casa de Andalucía): orquesta Maialen y Patxi.
2026ko irailak 22, asteartea
- 20:00 h. Paseo del Espolón: 'La Reina del Pop’ omenaldia.
- Plaza del Ayuntamiento: Da Igualen kontzertua.
- 22:00 h. Aparcamiento del Revellín (Casa de Andalucía): orquesta Maialen y Patxi.
- 23:00. Revellín-eko aparkalekuan (Andaluziako Etxea): Bordón 4ren kontzertua.
- 00:30 h. Aparcamiento del Revellín (Casa de Andalucía): orquesta Maialen y Patxi.
2026ko irailak 23, asteazkena
- La Ribera parkea: París de Noia orkestra.
- Paseo del Espolón: Los Átomos.
- 23:30 h. Aparcamiento del Revellín (Casa de Andalucía): orquesta Maialen y Patxi.
2026ko irailak 24, osteguna
- Plaza del Ayuntamiento: Puro Relajo.
- 22:00 h. Aparcamiento del Revellín (Casa de Andalucía): orquesta Maialen y Patxi.
- 23:00. Revellín-eko aparkalekuan (Andaluziako Etxea): La Piti por rumbasen kontzertua.
- 00:30 h. Aparcamiento del Revellín (Casa de Andalucía): orquesta Maialen y Patxi.
2026ko irailak 25, ostirala
- 22:00 h. Aparcamiento del Revellín (Casa de Andalucía): orquesta Maialen y Patxi.
- 23:00. Revellín-eko aparkalekuan (Andaluziako Etxea): Ayvan Romeroren kontzertua.
- 00:30 h. Aparcamiento del Revellín (Casa de Andalucía): orquesta Maialen y Patxi.
Sábado, 26 de septiembre 2026
- 13:30. Revellín-eko aparkalekuan (Andaluziako Etxea): Válgame el son taldearen kontzertua.
- 20:00. Revellín-eko aparkalekuan (Andaluziako Etxea): Los Siglosen kontzertua.
- 22:00. Revellín-eko aparkalekuan (Andaluziako Etxea): La Tentación diskoteka mugikorra.
- 23:30. Revellín-eko aparkalekuan (Andaluziako Etxea): Alboreá flamenko-kontzertua.
- 01:00 h. Aparcamiento del Revellín (Casa de Andalucía): disco móvil La tentación.
Sanmateoak Logroñon: Mahats-zapaltzea

Iturria: Logroñoko Udala
Logroñoko San Mateo Jaietako ekitaldi ospetsuenetako bat mahats-zapaltzea da. Irailaren 21ean egiten da, San Mateo egunean.
"Lehen Muztioaren eskaintza” egiten zaio Valvanerako Andre Mariari, eskualdeko zaindariari, hain zuzen. Gogoan izan behar da iraila dela eta laster jasoko dela mahatsa ardogintza-tradizio handiko herri honetan.
Duela zenbait hamarkadatik, Urdiales familia arduratzen da mahats-zapaltze sinboliko honetaz. Bertako jantzi tradizionala soinean (alkandora zuria, txalekoa eta gerriko gorria) eta oinutsik, biribilean besoetatik helduta denak, biraka hasten dira, treskan sartutako mahats-mordoak zapalduz, muztioa antzinako moduan egiteko.
Egun horretako ekitaldi sinbolikoenetako batek Errioxako txoko guztietatik heldutako haurrak ditu protagonista, denboraldiko lehen mahats-mordoekin betetzen baitute upel bat.
Orobat, mahatsa da protagonista jaien despedidan, “Mahats-erretzea” egiten baita udaletxeko plazan.
San Mateo jaietako aste gastronomikoa
Ardoaren lurraldean, nahitaezkoak dira mokadu goxo eta edari finak, eta San Mateo jaiak aprobetxatzen dira Aste Gastronomiko oso bat antolatzeko.
Bazkari-afari herrikoiak eta inguruko errezeten dastatzeak egin ohi dira; esate baterako, patatak txorizoarekin eta xirmendutan erretako saiheskiak eskaintzen dira.
Gainera, nahi izanez gero, txosnetara ere joan zaitezke (chamizo esaten diete Logroñon), hots, peñen lokaletara, non zurrakapotea eskainiko baitizute porroian edateko.
San Mateo jaien historia
XII. menderaino egin behar dugu atzera sanmateoen jatorria ezagutzeko, garai hartan Logroñoko hiribilduaren omenez egiten zen ospakizuneraino, hain zuzen.
Logroñok hiribildu kategoria lortua zuen orduan, eta urtean behin azoka antolatzeko eskubidea zuen. Esker Emate egunean egin ohi zen, eta urteko uzta oparoa eskertzea zuen helburu.
Pixkanaka, gero eta ludikoagoa eta festa-giro handiagokoa bihurtu zen ekitaldia, eta irailera aldatu zen, San Mateo egunera. Zerga-biltzaile izan zen San Mateo, eta merkatarien zaindari bihurtu zen azkenean (ez, ordea, Logroñokoa, haren zaindariak San Bartolome eta Itxaropenaren Andre Maria baitira).
Hala, beraz, tradizioa eta sinbolismoa ahaztu gabe baina ekitaldi-aukera gero eta gehiago zabalduz, gaur egunera arte heldu dira, 2026ko Logroñoko sanmateoetara.
Goiburuko irudiaren jatorria: Logroñoko Udala
