Apuntatu zure agendan: maiatzaren 11. Moda eta ekintzailetza interesatzen zaizkien guztientzako egun handia. Bilbokoa baldin bazara, edo handik gertu bizi bazara, jakin ezazu Bilbao International Art & Fashion III. Foroa egingo dela Iberdrola dorreko auditoriumean. Foro horretako hitzaldietan, diseinatzaile berri orok modan ematen dituen lehenengo pausoetan kontuan hartu beharreko funtsezko gaiak landuko dira. Entzun Pompeii markaren sortzaileen historia zirraragarria, izan luxuzko modaren azken joeren berri, ikasi nola lagundu diezazukeen Big Datak ekintzaile izaten, eta ezagutu marketineko azken berrikuntzak. Sarrera doakoa da, eta nahikoa duzu hemen izena ematea.
Interes handia duzu, baina ezin zara etorri egun horretan? Ez kezkatu: gure sare sozialetan (Facebook eta Youtube) zuzenean jarraitu diezaiekezu hitzaldiei, edo ondo datorkizunean ikus ditzakezu.
Hilaren 18an, Gipuzkoako hiriburura joango gara Donostia Cyber Sec Conference-ren hirugarren (eta azken) egunerako. Tabakaleran egingo da, eta zibersegurtasunaren eboluzioari eta eraso-mota ohikoenei buruzko hitzaldi piloa izango dugu. Ángel Barrio lankideak (ezagutzen duzue, ezta? Elkarrizketa bat egin genion blogean) mahai-inguru batean parte hartuko du, enpresa handitako beste aditu batzuekin batera. Sarrera doakoa da. Animatu!
Eta bukaera, maiatzaren 16an, ez da edonolakoa izango, euskal berrikuntzaren hitzordu nagusia izango baita. Global Innovation Day-ren seigarren edizioa egingo da Bilbon, Innobasquek antolatuta, Euskaltel Konektaren laguntzaz. Zatoz, eta denboraren makina erraldoi batean sartuko zara, non, hitzaldi eta tailerretan banatutako 100 jarduera baino gehiagoren bitartez , hamar urte barru teknologia nolakoa izango den ikusiko baituzu. Zatoz gurekin etorkizunera. Sarrera doan da. Gauza bakar bat agindu behar diguzu: gehien zer gustatu zaizun kontatuko diguzula #Global2017 traolaren bidez. Zain gauzkazu!