Hasiera - Página 21

Gozatu

Aixerrotako 2025ko paellak: paella-lehiaketarik zaharrena

Badakizu Nazioarteko Paella Lehiaketa bat egiten dela Getxon eta, gainera, munduko paella-lehiaketarik zaharrena dela? Hogei paellaren arteko lehiaketa inprobisatu gisa sortu zenak 200 paella biltzen ditu gaur egun, eta Euskadiko jai gastronomiko handienetako bat da, gainera. Hona hemen Aixerrotako paellen historia eta agenda.

Smartphoneak

VoLTE Euskaltelek

Euskaltelen etengabe ari gara lanean, eta, gaur, mugikorreko bezero guztiek eskura duzuen hobekuntza baten berri eman nahi dizugu. Hobekuntza horrek ahots-deiei eragiten die, asko egiten baitira, eta hemendik aurrera kalitate handiagoa izango dute.nnEta hori guztia VoLTEri esker. Zenbait aste daramatzagu teknologia horrekin. Eta, orain, milaka dei arazorik gabe egin ondoren, azaldu nahi dizugu zer den eta zergatik den onuragarria zuretzat.

Telebista

Zer ikusi telebistan: 2025eko uztaileko telebista-estreinaldiak

Uztaila berrikuntzaz eta estreinaldiz beteta dator Euskaltelen eskaintzen dizugun telebistara. Hasteko, HBO Max eta Furia telesailaren estreinaldia ditugu, Candela Peña, Carmen Machi, Nathalie Poza, Cecilia Roth eta Pilar Castro direla protagonista. Bi Oscar sari irabazi zituen Wicked filma eta Poker Face telesailaren bigarren denboraldia dira bi nobedade nagusiak SkyShowtimen hilabete honetan. Eta ekintza gustatzen bazaizu, ez galdu Tokyo Vice Warner TVn.

Gozatu

2025eko Zapato Azule Ondarroan: programazioa, ordutegia...

Ekaineko azken larunbatean, urtero, mahoi-urdinez janzten da Ondarroa, Zapato Azule ospatzeko. Jai herrikoia da, kuadrillakoekin kalean gozatzekoa. Tradizioa eta kirola uztartzen ditu, eta itsasoko jendea omentzen du, haien jantzi tipikoaren bidez. Noiz ospatuko da Zapato Azule Ondarroan 2025ean? Ekainaren 28an (larunbata) ospatuko da aurten; hona hemen ordutegia eta 2025eko Zapato Azuleren programazioa.

Gozatu

2025eko Urkiolako San Antonio jaia: azokaren datak eta egitaraua

Ekainaren 13an, Urkiolako San Antonio eguna ospatzen da, eta nekazaritza- eta abeltzaintza-azoka egiten da; azoka hori hurrengo igandean ere egiten da. Erromeria, gastronomia, tradizioa eta kultura elkartzen dira Urkiolako santutegian, Euskadiko erromeria ezagunenetako baten inguruan. 2025eko Urkiolako San Antonio jaiaren egitaraua dakarkizugu, bai ekainaren 13koa, bai errepetizio-igandekoa, ekainaren 15ekoa.

Telebista

Zer ikusi telebistan: 2025eko ekaineko telebista-estreinaldiak

Jakin nahi duzu estreinaldiko zer telesail eta film ikus ditzakezun ekainean Euskaltelen eskaintzen dizugun telebistan? Hasteko, SkyShowtimen hiru estreinaldi: Matices, Elsa Pataky eta Maxi Iglesias protagonista dituen telesail berria; Anora, film onenaren azken Oscar sariaren (eta beste bost Oscar sariren) irabazlea; eta Sonic 3: La película, familiako zinema-plan baterako aukera ezin hobea.