Badakizu Instagramen bakar-bakarrik 80 milioi argazki baino gehiago argitaratzen direla egunero? Erantsi horiei Flickr, Pinterest, 500Px eta beste hainbat programatan argitaratzen direnak. Izugarria! Bada, argazki horien guztien atzean gure inguruaren berri ematen diguten beste hainbeste argazkilari daude… Hori ere bada zerbait, ezta? ????
Lasai, ez zaituztegu aspertuko gure pentsamenduekin: kontua da Nazioarteko Argazkigintzaren Eguna ospatuko dela abuztuaren 19an, eta omenaldi txiki bat egin nahi izan diegu kamerak eta smartphoneak hartu eta atzera eta aurrea ibiltzen direnei gure inguruko argazkiak egiteko, irudiak gurekin partekatzeko eta emaitzarekin gu txundituta uzteko. Ez da erraza izan aukera egitea, baina, azkenean, gustukoen ditugunak aukeratu ditugu zurekin partekatzeko.
Bilboko Guggenheimari buruzko milioika argazki egin dira, baina Asier Núñezek Artxandatik gauez egindako hau ikusgarria da benetan: ikusten dugun bakoitzean, are ederragoa iruditzen zaigu. Zeruaren koloreak, hiriguneko argiak, Nerbioi ibaia... Sekulako argazkia! Argazki ikusgarriak egiten ditu gauez Asierrek... Tira, eta egunez ere bai, eta naturan... Bazter guztietan. |
|
|
Arratsak, olatuak, hondartza ikusgarriak... Surfaren mundua esku-eskura jartzen digute Jon Aspururen argazkiek! Lehenengoan, gure inguruko bi harri bitxi erakusten dizkigu: Bakioko hondartza. Zoragarria! Oraintxe bertan joango ginateke! Eta San Juan Gaztelugatxekoa, leku benetan aparta, ikustea merezi duena, 241 eskailera igo behar badira ere. Bistak ikusgarriak dira! Galdetu bestela Juego de Tronos telesaileko arduradunei, hantxe kokatu baitute Rocadragón ospetsua.
|
|
|
Imanol Riberak oso bestelako ikuspegia aukeratu du Euskadiko leku ederrenak erakusteko. Eman begiratu bat Instagrameko bere argazkiei, eta ikusiko duzu zeinen irudi apartak hartzen dituen bere dronarekin.
|
|
Anderrek, berriz, nahikoa du IPhone 6a Donostiako Santa Klara uharteko argazki zoragarri hau egiteko. Sartu Instagrameko bere profilean, eta ikusi han dituen argazkiak. Ez zara damutuko!
Donostiatik Gasteizera goaz Josu Fernándezen argazki dotore honekin. Zeru urdina eta xaboi-burbuila zuri-beltzak, Gasteizko batailaren monumentuaren parean. Normala Igers Gasteizeko ohiko kide izatea! |
Moda-modako lekuak erakusten dizkigu Estik bere blogean, eta, horretaz gain, magia benetakoa egiten du argazkiekin. Oso-oso trebea da perspektibarekin, eta oso atsegin ditugu Bilbao Mola profilean jartzen dituen argazkiak. Aho zabalik uzten gaitu beti!
Baina, argazkigintzan, ez da nahikoa kamerarekin trebea izatea. Iñaki, Altzako ezizenaz ezaguna, Donostiako diseinatzaile grafiko bat da, oso trebea argazkiei izena jartzean. Sartu Instagrameko bere profilean, eta esaguzu zer iruditzen zaizun ????
|
|
Eta begira nolako argazkiak erakusten dizkigun Lidia Abalo Guerrak. Begien bistakoa da txoko kutunak dituela Urdaibai, Mundaka, Laida, itsasadarra…, eta Sodupe bere jaioterria, noski! Gozatzeko.
Kostaldean jarraitzen dugu, Gipuzkoan, hain zuzen: Jokin Larrazak “Urrezko momentua” ekarri digu opari Zarautzetik. Ilunabar aparta, pasealekutik ikusita.
Eta azkenik, Zeledon, Andre Maria Zuriaren jaietan: ederki nabarmentzen da haren irudia argazkian jendetzaren artean. Joseba Andonik Andre Maria Zuriaren jaietako unerik berezienetako bat erakutsi digu; gure hirietan jaiez gainezka egiten duen abuztuaren adibide egoki-egokia.
Zer iruditu zaizu zuretzat aukeratu dugun argazki-sorta? Baduzu argazkilari berri kutunen bat? Gogoan izan Henri Cartier Bresson-ek esan zuena: “lehenengo 10.000 argazkiak dira okerrenak”: Beraz, badakizu, egin 10.001.a! Eta argazki ederren bat baldin badaukazu, partekatu gurekin Instagramen. @euskaltel gara!