Honela bizi genuen Euskaltelen aurtengo Kiron Eguna Donostian: kirolari onenak, barreak eta giro on paregabea. Pasatu kurtsorea galeriaren gainetik irudi guztiak ikusteko! ?
Balmasedako 2025eko Aste Santuak apirilaren 17a eta 18a ditu egun handiak, orduan egiten baita Balmasedan Jesu Kristoren pasioaren errepresentazio biziduna. Prozesioez gain, Azken Afariaren, Pilatoren aurreko epaiketaren eta gurutze-bidearen errepresentazioak dira unerik gogoangarrienak. Hemen duzu Balmasedako 2025eko Aste Santuko egitarauari buruzko informazio guztia, Euskadiko esanguratsuenetako eta ikusgarrienetako bat, zalantzarik gabe.
Arabako jaien egutegian azpimarratzeko bi data daude: San Prudentzio, apirilaren 28an, eta Estibalizko Andre Maria, maiatzaren 1ean. 2025eko San Prudentzioko egitarau osoa kontatuko dizugu, jakin dezazun noiz diren erretreta, danborrada, Armentiako erromeria, Estibalizko erromeria eta Arabako zaindari San Prudentzioren omenezko jai honetako beste jarduera batzuk.
500 urtetik gorako historia du Bilboko Aste Santuak, eta Euskadiko ikusgarrienetako bat da. Soila dela esan daiteke, baina Bilboko pasioak hamabost prozesio barne hartzen ditu (barne dela gurutze-bidea), eta 3.000 kofradek baino gehiagok parte hartzen dute haietan urtero. Halakoxea da 2025eko Bilboko Aste Santua, eta aurten apirilaren 11tik (ostirala) 20ra arte (igandea) izango da.
Maiatzeko lehen ostiralean ospatzen da "Antxua Eguna" Getarian. Aukera paregabea da jaki hori dastatzeko, txakolina, musika eta askoz gehiago lagun dituela. Hain zuzen, Getariako 2025eko "Antxua Eguna" maiatzaren 2an izango da, eta asteburu osoan izango dira jarduerak, igandera arte, Arrantzale Eguna ospatzen den arte. 2025eko antxoaren festako egitarau osoa kontatuko dizugu hemen.
Txoko natural bikainez beteta dago Euskadi. Ikusgarrienetako bat Aitzuloko begia da, gainean zulo handi bat daukan arroka bat; txundituta uzten ditu hura ezagutzera joaten diren guztiak. Aitzuloko begiraino nola iritsi azalduko dizugu.
Artea eta natura konbinatuta, Bizkaiko tokirik harrigarrienetako bat dugu: Omako basoa, Agustin Ibarrola bikainaren lana. Hara nola iritsi azalduko dizugu, eta erreserbei, ordutegiari eta prezioei buruzko nahitaezko informazio guztia emango dizugu.