2026ko Irungo Jaiak ekainean ospatuko dira, eta hilaren 30a dute beti egun nagusia, 2026ko Irungo Alardearen eguna, jaieguna hirian. Irungo 2026ko jaietako egitarau osoarebn berri emango dizugu, San Pedro eta San Martzial jaietako den-dena goza dezazun: kontzertuak, desfilea...

Irungo 2026ko jaietako egitaraua

fiestas irun 2026 cartel
Irudia: Irungo Udala

Irungo 2026 jaiak ekainaren 23an hasiko dira ofizialki, Udaletxeko balkoitik agurra eginda. Egun horretan, sanjoan-zuhaitza ere jarriko da, eta aurreskua dantzatuko da suaren inguruan.

Baina Irungo 2026ko San Pedro eta San Martzial ospakizunak lehenago hasiko dira, ekainaren 6an, kontzertu-programa zabal batekin.

Jarduera ugari izango dira: erraldoiak eta buruhandiak, haurrentzako atrakzioak, apar-festa... egun nagusira heldu arte: 2026ko ekainaren 30a (asteartea), Irungo Alardearen eguna eta hiriko jaiegun nagusia. San Martzial ermitarainoko desfile tradizionala egingo da orduan, eta erromeria ospatuko da han.

2026ko Irungo jaien itxiera (uztailak 1, asteazkena) oso berezia izango da: Mikel Bermejo eta Patricia Galvánek bakarrizketak emango dituzte eta “Munduko Jaiak” izeneko drone-ikuskizun handi bat izango da.

Kontsultatu Irungo 2026 jaien egitaraua

Hemen duzu Irungo 2026ko jaietako egitarauko nabarmenena, Irungo Udalaren argitalpenean.

2026ko ekainak 23, asteartea

  • 18:30. Erraldoi eta Buruhandiak - Kalejira. Alberto Anguera plazatik abiatuko dira. Parte-hartzaileak: Irungo Atsegiña taldeko dultzaineroak, erraldoiak eta buruhandiak, Bidasoko erraldoiak eta buruhandiak eta Peña Poteo txaranga.

  • 19:00. San Juan Harri plaza: sanjoanetako zuhaitz tradizionala jarriko da Irungo Txistulari Taldearekin.

  • 20:45. San Juan Harri plaza: Aurreskua

  • 21:30. Udaletxeko balkoia: San Pedro eta San Martzial jaien agurra.

  • 21:45. San Juan Harri plaza: sua piztuko da.

  • 22:30. Urdanibia plaza: Wonka etxeko taldearen eta Waje 4Leb taldearen kontzertua.

  • 23:00. Eliza kalea - Nafarroa etorbidea - San Juan plaza: Correfoc, Kalejira txispaduna.

  • 00:00. Urdanibia plaza: Beleren kontzertua.

2026ko ekainak 24, asteazkena

  • 14:00. FICOBA: nagusien omenezko bazkaria. Tsunami orkestraren emanaldia.

  • 18:00. Urdanibia plazatik San Juan Harri plazaraino: sanjoanetako haurrentzako entzierroa zezen puzgarriekin.

2026ko ekainak 25, osteguna

  • 16:00. Santiago zubian: GAZTEGUNEA. Gaming-eremua eta hegaldi-simulagailuak, Mario Kart World txapelketa.

  • 19:30. San Juan Harri plaza: Freestyle showa.

2026ko ekainak 26, ostirala

  • 18:00. Artaleku udal kiroldegia: San Martzial Squash Saria.

  • 20:30. Santiago pilotalekua: Serkoren kontzertua.

2026ko ekainak 27, larunbata

  • 10:00. Urantzu pilotalekua: San Martzial halterofilia-trofeoa.

  • 10:00. San Juan Harri plazatik Urdanibia plazara: goitibehera-txapelketa.

  • 10:30. Urdanibia plazatik: San Martzialerako igoera atletikoa.

  • 21:30. Santiago zubia: Gaztegunea: DJ Aimar.

  • 22:00. Santiago pilotalekua: Hazasen kontzertua.

  • 22:30. San Juan Harri plaza: Henry Mendezen kontzertua.

  • 23:00. Santiago pilotalekua: La Neni DJ Seten kontzertua.

  • 23:45. Urdanibia plaza: LGTBIAQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren hasierako show-a Garazy La Fantasyrekin.

  • 00:30. Urdanibia plaza: DJ Sofía Cristoren kontzertua.

2026ko ekainak 28, igandea

  • 12:30. Ama Xantalen baseliza; Urdanibia plaza; San Martzial, Eliza, Eskolak, Fermin Kalbeton, Foruak, Pikoketa eta Foruen kaleak; eta Almudena Grandes plaza: EZPATA-DANTZA ETA BROKEL-DANTZA ZIKLOA.

  • 18:00. Alberto Anguera plazatik: Erraldoi eta buruhandiak - Kalejira. Parte-hartzaileak: Irungo Txistulari Taldea, Irungo Atsegiña taldeko erraldoiak eta buruhandiak, Ondare Kultur Elkarteko erraldoiak eta buruhandiak, Bidasoko erraldoiak eta buruhandiak eta Peña Poteo txaranga.

  • 23:00. Urdanibia plaza: Metrica, Brava eta Katanaren kontzertua.

  • 23:30. San Juan Harri plaza: Jamaica Show Orkestraren kontzertua.

2026ko ekainak 29, astelehena

  • 08:00. San Pedro diana Irun Hiria musika-bandarekin.

  • 10:45. Segizioa San Juan Harri plazatik Junkaleko parrokiara, Irungo Txistulari Taldea, Irun Hiria musika-banda eta Irungo Atsegina elkarteko erraldoi eta buruhandiak lagun direla.

  • 11:00. Junkaleko parrokia: Meza Nagusia

  • 12:00. Junkaleko plazatxoa: Aurreskua

  • 12:30. San Juan Harri plazako arkupeak: San Joan eguneko kontzertu tradizionala Irun Hiria musika-bandaren eskutik.

  • 22:00. Antortxeren oroimenezko ekitaldia, ibilbide hau eginez: Irungo erdiguneko anbulatorioa, Artaleku kalea, Kale Nagusia, San Juan, San Martzial, Sargia eta Larretxipi kaleak, ermita, Arbesko Errota eta Artiako zubia..

2026ko ekainak 30, asteartea

  • 11:00. San Martzial mendia: Jeiki Hadiren erromeria.

  • 12:00. San Martzial mendia: 1522. urteko Boto Sekularra betetzea.

  • 22:30. Zabalgune plaza: Txingudi DJaren emanaldia.

2026ko ekainak 1, asteazkena

  • 08:00. Urdanibia plaza: ganadu-erakusketa.

  • 10:00. Urdanibia plaza: trikitilariak.

  • 11:30. Urdanibia plaza: bertsolariak.

  • 12:00. Urdanibia plaza: herri-kirolak

  • 18:00. Urdanibia plaza: fandango eta arin-arin txapelketa eta herri-erromeria.

  • 18:00. Urantzu pilotalekua: profesionalen esku-pilotako jaialdia.

  • 20:30. Zabalgune plaza: Mikel Bermejo eta Patricia Galvánen bakarrizketak.

  • 22:30. Droneen erakustaldia, "Munduko Jaiak". Ikusteko lekua: FICOBAren kanpoaldea eta azoka.

Irungo 2026ko jaietako kontzertuak

conciertos fiestas irun 2026
Irudia: Irungo Udala

2026ko ekainak 6, larunbata

  • San Juan plaza: Puro Relajo.

2026ko ekainak 12, ostirala

  • San Juan plaza: Mikel Erentxun.

2026ko ekainak 13, larunbata

  • Urdanibia plaza: Gozategi + Folkesí.

2026ko ekainak 19, ostirala

  • San Juan plaza: Chenoa.

2026ko ekainak 20, larunbata

  • Urdanibia plaza: Zea Mays + Kaparrak.

2026ko ekainak 23, asteartea

  • Urdanibia plaza: Bele (Lide Hernando) + Wonka eta Waje 4Leb.

2026ko ekainak 26, ostirala

  • Istillaga plaza: Pau Serko.

2026ko ekainak 27, larunbata

  • Istillaga plaza: Hazas + La Neni DJ Set.

2026ko ekainak 27, larunbata

  • San Juan plaza: Henry Mendez.

2026ko ekainak 27, larunbata

  • Urdanibia plaza: Sofia Cristo DJ.

2026ko ekainak 28, igandea

  • San Juan plaza: Metrika + Brava + Katana.

  • Urdanibia plaza: Jamaica Show.

2026ko ekainak 30, asteartea

  • Urdanibia plaza: Diskofesta (Aitana Grandes DJarekin).

Irungo 2026ko Alardea: ordutegia eta egitaraua

Aparteko aipamena merezi du Irungo 2026ko Alardeak; ekainaren 30ean izango da, Irungo 2026ko jaiei amaiera emateko.

Beste urte batez, bolbora-usainez beteko da Irun, San Martzial Alardean. Konpainien desfilean, debozioa, musika eta erromeria konbinatzen dira garaipen militar historiko bat ospatzeko, festa handi batean.

Lehenengo bilgunea Urdanibia plaza da. Handik abiatzen dira goizean desfileko partaide guztiak.

Ondoren, San Juan plazara joaten dira. Han, jeneralak hartzen du desfilearen ardura, eta Irungo bandera gehitzen da. Eta ekitaldi horien ostean, Junkaleko elizara jotzen dute.

Goizeko alardearen ondoren, San Martzial ermitara joaten dira, eta botoa berritzen dute han eguerdian.

Arratsaldean, Santa Elena kalean hasten da desfilea, Junkaleko Andre Mariaren Elizaren plazara bidean. San Juan Arria plaza igaro ondoren, hiriko bandera entregatzen da, eta halaxe bukatuko da Irungo 2026ko Alardea.

Modu horretan, beste urte batez, frantziarren aurka lortutako garaipen historikoa gogoratuko dute irundarrek. Musikarekin eta erromeriarekin lotua egonik, arrakasta ziurtatua dago Irungo San Martzial Alardean, Euskadin historia luzeena duten festetako batean.

Ikusi hemen 2026ko Alardearen egitaraua, Alarde publikoak jakitera eman duena.

Igandea, ekainak 28

  • 20:00. Ibilaldia Urdanibia plazatik hasita.

  • 20:15. Junkaleko plazatxoa: aurkezpena.

Astelehena, ekainak 29

  • 11:45. Urdanibia plaza: banderak eta munizioa ematea.

  • 16:00 - 19:40. Arma-ikuskatzea.

  • 20:00. Peña kaletik hasita: itzulia herriari (banda eta danborrada).

  • 21:00. Urdanibia plaza: bandaren entsegua eta danborrada.

Asteartea, ekainak 30

  • 05:45. Erromes plaza: Alborada.

  • 06:00. Junkaleko plazatxoa: Diana.

  • 10:20. San Martzial kalea: Alardea.

  • 17:10. Santa Elena kalea: Alardea.

San Martzial Alardearen historia

Irungo Alardearen historiak 500 urte atzera garamatza.

Alardea armekin egiten den desfile tradizional bat da, hain zuzen, 1522ko ekainaren 30ean goizaldean Irungo Aldabe mendian irundarrek frantsesen aurrean lortutako garaipena ospatzen duena.

Egun horretan, frantziarrek hainbat ofentsiba egin zituzten, Bidasoko mugaldearen kontrola berreskuratu nahian.

Garai hartan, Fernando I.ak Nafarroako Erreinua konkistatu eta Gaztelako Koroara elkartu zuen, eta Frantzisko I.a Frantziako erregeak ez zuen galdu nahi eremu horretan zuen kontrola. Bereziki, Behobiako gaztelu estrategikoa zuten helburu.

1521eko urritik aurrera, hainbat hilabetez saiatu ziren, eta, 1522ko ekainaren 28an, Frantziako erregearen mertzenarioak (lapurtarrak eta alemaniarrak) Irungo Aldabe mendiraino iritsi ziren. Baina gauzak ez ziren atera espero zuten bezala.

Frantziarren aurka Irunen egindako guduko heroiak

Juan Pérez de Azcue eta Miguel de Ambulodi kapitain irundarrek gidatu zituzten herriko tropak. Gau hartan, segada bat prestatu zuten, eta frantziarrak ustekabean harrapatu eta garaitu zituzten.

Bide batez, emakumeek oso paper garrantzitsua bete zuten borrokaldian: sutan zeudenzurezko aizkorekinibili ziren hara eta hona, etsaiak tropen kokapenaren inguruan nahasteko.

Hala, kabildo sekularrak eta elizako kabildoak promes egin zuten ekainaren 30ean urtero garaipenaren mendira prozesioan joateko, eta, harrezkero, San Martzial deitu zioten Aldabe mendiari, garaipena gogoratu eta Jainkoari eskerrak emateko.

Irungo San Martzial Alardeko lore-eskaintza

1522ko guduaren ondoren, ermita bat eraiki zuten San Martzialen, eta, geroztik, urtero-urtero jende asko igotzen da garaipenagatik eskerrak ematera.

Halaxe dio San Martzialgo Alardearen ordenantzak: "Alardeko Konpainiek Santa Elena karrikan lerroak hautsiko dituzte San Martzial mendian berriz lerrokatzeko, non meza emango den".

Hain zuzen, horregatik egiten da lore-eskaintza eta boto-berritzea, kanoi-salbek lagunduta.

Horixe da San Martzial Alardearen tradizio sinbolikoenetakoa, eta, sinbolismoaz ari garela, balitete zeure buruari galdetzea zergatik deitzen zaion “alarde” .

"Alardea" zer den

"Alarde" hitza “ard”-etik dator, eta “tropak ikuskatzeaesan nahi du.

Hasieran, Afrikako iparraldeko militarrek erabili zuten gehienbat izendapen hori, baina, alardeen jatorria aurkitzeko, Erdi Aroraino jo behar da. Izan ere, “alarde” deitzen zieten, Erdi Aroko zeremonia publikoetan, dotore jantzita joaten ziren eskoltei, eta, pixkanaka, festa herrikoiagoetan ere egiten hasi ziren era horretako zeremoniak.

"Alardeak" Euskadin eta Irunen

Euskadin, foru bakoitzak ahalmena zuen −eta betebeharraantolaketa militar propioa izateko. Antolaketa horretan parte hartu behar zuten 18 eta 60 urte arteko gizon guztiek, eta, data seinalatuetan, antolatutako desfile eta “alardeetanateratzen ziren.

Desfile horietako bat Irunen egiten zen, San Pedro egunean. Zehazki, bi ekitaldi egiten ziren: arma-ikuskatzea, zeina nahitaezkoa baitzen, eta San Martzialgo prozesioa, izaera erlijiosokoa. Hain zuzen, 1523an egin zen lehenengo prozesioa.

Bigarren Karlistadaren ostean, batu egin zituzten bi ekitaldiak: militarra eta erlijiosoa. 1804an izan zen hori, eta orduan hasi ziren gaur egungoaren antzeko “alardea” ospatzen.

Dena den, ospakizunak 1880an izan zuen bultzadarik handiena.

Orduz geroztik, zenbait etenaldi izan dira: Lehen Mundu Gerran eta Gerra Zibilaren lehen urteetan. Hala, gerraren ondoren egindako lehenengo AlardeariBakearen Alardea” deitu zioten.

Dena den, ez dago zalantzarik bizi-bizirik iritsi dela 2025era, eta aitortza handiko tradizio herrikoiz beterik jarraitzen du.

San Martzial Alardearen figurak

San Martzial Alardeko agintari nagusia jenerala da; etiketa-jantzi beltza izaten du soinean, gerriko gorriarekin, eskularru beltzekin eta bi puntako kapela beltzarekin. Lau urtean behin aukeratzen du Buruzagien Batzarrak, Alardea antolatzeaz arduratzen den organo subiranoak. Jeneralak lau laguntzaile izaten ditu: estatu nagusiko burua, infanteriako burua, zalditeriako burua eta artilleriako burua. Guztiak sablea eskuan, eta jatorriari dagokion jantzia soinean.

Jeneralaren atzetik, infanteriako komandantea kokatzen da. Txapel gorria eta jaka beltza janzten ditu, eta infanteriako sable zuzena edukitzen du, komandanteak gorputz horretakoa izan behar baitu.

Horietaz gain, Infanteriako Konpainiak, Zaldizkoen Eskolta eta Artilleria Bateria izaten dira (azken hori joaten da desfilearen atzealdean).

Bereziki ezagunak dira artxeroak: lubakiak eta tunelak egiten zituzten zulatzaileak irudikatzen dituzte. Horiek egoten dira desfilearen aurrealdean.

Halaber, aginduen turutaria egoten da, jeneralak agindutakodeiakegiten dituena, eta banderaduna.

Kantinerak Irungo Alardean

Desfilearen erdialdean eta leku pribilegiatuan, kantinerak joaten dira, belus beltz edo urdineko gerruntzeak eta txapela gorria soinean, haizemailea eskuan, eta xingola zuri urrekara batez eutsitako zurezko upeltxo batekin.

Kantineren urteroko hautaketa herriko gertakari garrantzitsu bihurtu da. Herrian jaioak edo gutxienez azken 15 urteetan herrian bizi direnak izan behar dute, ezkongabeak, eta 20 urtetik gorakoak.

Irungo Alardeko musika

1919az geroztik, danborradak eta Alardeko Bandak jartzen diote musika Alardeari, bakoitzak bere aldetik. Bakoitzak bere konposizioak ditu, eta ordenantzan zehazturiko une eta lekuetan jotzen dira. Badira zenbait ereserki, Arrankada, Rataplan, Tleiro...

Eta, horietatik guztietatik, izen bat nabarmendu behar da: Ángel Briz Lazcoz, partitura asko eta askoren egilea.

Beraz, ez da musikarik falta sinbolismoz betetako ibilaldian.

Gozatu Irungo 2026ko jaiez, eta ez huts egin San Martzialetako Alardean, ekainaren 30ean.

Goiburuko irudiaren iturria: Irungo Alardea