2024ko Ibilaldia jaioterrira itzuliko da maiatzaren 26an: Getxora. Izan ere, han egin zen Bizkaiko ikastolen lehen jaia, orain dela 46 urte. San Nikolas ikastolak antolatu du Ibilaldia 2024, aurtengo edizioa, eta Euskaltelek bat egin du aurten ere, haurrentzako ekitaldiekin. Horixe baita, hain zuzen, Ibilaldiaren funtsa: familiarekin edo kuadrillarekin ondo pasatzea, ibilaldia egitea eta gure hizkuntzaz, musikaz, dantzez eta kirolez gozatzea.
2024ko Getxoko Ibilaldiaren egitaraua goitik behera kontatuko dizuegu, jai hori gurekin eman dezazun.
Parte hartu Euskaltelen 'Kukaina bizikletaz' txapelketan, 2024ko Ibilaldian
Euskaltel buru-belarri inplikatzen da Ibilaldi guztietan, eta jarduerak egiten ditugu familia osoak ederki asko pasatu dezan ikastolen jaialdian, gure kultura eta hizkuntza, euskara, sustatzeko konpromisoak bultzatzen baikaitu.
2024ko Ibilaldian, oso proba dibertigarria prestatu dugu, 7 urtetik gorakoek bizikleta gainean duten abilezia probatu dezaten.
Kukaina bizikletaz txapelketa nasapuntakoaren jolas tradizionalean oinarritua dago, baina bi gurpilen gainean egiten da. Parte-hartzaileek 40 metroko zirkuitu bat egin beharko dute, eta azkarrenak hartuko du zapia.
Algortako Portu Zaharrean aurkituko gaituzu, Getxon, 11:00etatik 19:00etara.
2024ko Ibilaldiaren ibilbidea
Maiatzaren 26an, igandean, Getxoko 2024 Ibilaldiaren ibilbidea nondik pasatuko den jakin nahi duzu?
Ibilbidea San Nikolas ikastolatik abiatuko da, eta Algorta hiribidean amaituko. Ibilbide osoa goiko irudian ikus dezakezu.
Lau gune egongo dira: San Nikolas ikastola, San Nikolas plaza eta Biotz Alai plaza; Algortako Portu Zaharra; eta Ereaga. Han, kontzertuez, dantzaldiez, herri-kirolez, txosnez, jateko postuez eta beste hainbat jardueraz gozatu ahalko duzu.
2024ko Ibilaldiaren egitaraua
Hemen duzu 2024ko Ibilaldiaren programa osoa maiatzaren 26rako (igandea), Getxon izango diren gune guztietako ekitaldiak jasotzen dituena:
Ikastola gunea
- 11:00 - 13:00 h. Erronka DBH
- 11:00 - 12:00 h. Itxartu Danza Taldea
- 11:00 - 13:00 h. Topaketa HH
- 12:00 - 13:30 h. Tor Magoa
- 13:00 - 14:00 h. Zurrumurruen Aurkako Ipuin Kontaketa
- 13:30 - 14:30 h. Kadira
- 13:30 - 15:00 h. Argia: Umeentzako Tailerra
- 14:00 - 16:00 h. Herri Bazkaria
- 15:00 - 16:00 h. Bertsolariak
- 16:30 - 17:30 h. Yogurinha
- 17:30 - 19:00 h. DJ Kaktus
Herria gunea
- 11:00 - 12:00 h. Kimetz eta Biotz Alai
- 11:00 - 13:00 h. Topaketa LH 5-6
- 12:15 - 13:15 h. Zasi Eskola eta Agurra Dantza Taldea
- 13:00 - 15:00 h. Herri Kirolak
- 13:30 - 15:30 h. Haszten
- 14:00 - 15:00 h. Zuriketan Beltz
- 15:30 - 19:00 h. Tailerrak Eskubeltz Eskaut Taldea
- 15:30 - 16:45 h. Itxas Argia Dantza Plaza
- 18:00 - 19:00 h. Bele
Portu zaharra gunea
- 11:00 - 12:00 h. DJ Muxutritzzzz
- 11:00 - 13:00 h. Topaketa LH 1-2
- 12:30 - 13:30 h. Nazka
- 13:00 - 15:00 h. Zirko Tailerra
- 14:00 - 15:00 h. Itziarren Semeak
- 15:30 - 17:00 h. Xiberoots
- 17:00 - 19:00 h. DJ Bull
Hondartza gunea
- 11:00 - 11:30 h. Estitxu Robles
- 11:00 - 13:00 h. Topaketa LH 3-4
- 12:00 - 13:30 h. Zunba
- 13:00 - 16:00 h. Egurrezko Jolasak
- 14:00 - 15:00 h. Kiki, Koko eta Moko Pailazoak
- 15:30 - 16:30 h. Goazen
- 16:30 - 17:00 h. Bitsa Festa
17:00 - 19:00 h. Bidean Erromeria
Ibilaldia 2024, Txonbo! ahotan
Prestatu San Nikolas ikastolak antolatutako 2024ko Ibilaldiaren leloa ozen-ozen oihukatzeko.
Txonbo! esanez, Bizkaiko leku askotan uretan murgiltzea adierazteko erabiltzen den hitza, guztiok gonbidatzen gaituzte euskaran murgiltzera. Badakizu, sakatu play bideoan, eta hasi abesten:
Zure zain egongo gara, maiatzaren 26an, Getxoko 2024ko Ibilaldian.
ONDO PASA!