Gozatu - Página 8

Gozatu

Olentzero eta Mari Domingi: historia eta jatorria

Gabonetan, opariak ekartzen dizkie urtero Olentzerok Euskal Herriko umeei. Olentzero, ordea, ilusioa eta urduritasuna baino askoz gehiago da. Ikazkin onbera hori tradizioaren eta euskal kondairen ikurretako bat da, eta, horregatik, oso maitea dugu. Ezagut itzazu Olentzeroren eta haren lagun Mari Domingiren jatorria eta historia.

Gozatu

Non jan txuletoia Bilbon

Txuletoia gure gastronomiako platerik ezagunenetako bat da. Bi dira txuletoiaren arrakasta ulertzeko arrazoi nagusiak: kalitatezko lehengaia izatea eta mimoz prestatzea. Post honetan, azalduko dizugu non jan dezakezun txuletoia Bilbon.

Gozatu

Baionako 2024ko faroltxoak: non eta noiz ospatuko den

Eguberriak tradizioz beteta daude, eta Baionan bada bat guztien gainetik nabarmentzen dena: faroltxoak askatzea. Noiz eta non egiten da faroltxoak askatzeko ekitaldi ezaguna? Hamarkada batetik hona, Eguberri-jaien aurreko bi larunbatetan, paperezko faroltxoekin argitzen da urtero Iparraldeko hiria, baina aurten ez da egingo ospakizun hori. Segurtasun-arrazoiak direla medio, aurten ez da egingo Baionan faroltxoak askatzeko ekitaldia. Debeku honen xehetasun guztiak azalduko dizkizugu hemen.

Gozatu

Gernikako 2024ko azken astelehena: azokaren ordutegia eta egitaraua

Urriaren 28an ospatuko da 2024ko Gernikako azken astelehena, eta Gernikako azokarik jendetsuenaren ordutegia eta jarduerak kontatu nahi dizkizugu, hutsik egin ez dezazun. Izan ere, urriko azken asteleheneko azoka festa handia da Gernikan, eta aukera egokia txakolina, taloa txorizoarekin edo Idiazabalgo gazta eder bat probatzeko, bertso-saio bat entzuteko, zesta-puntako partidak ikusteko, eta arratsaldea txosnetan pasatzeko…

Gozatu

Ontzian Bilboko itsasadarrean zehar: ibilbideak, ordutegiak, prezioak…

Bilbo beste modu batean ezagutu nahi duzu? Itsasadarrean zeharreko ibilaldi bat proposatzen dizugu: toki ospetsuenak ezagutuko dituzu eta, aldi berean, gure gastronomia bikainaz gozatzeko aukera izango duzu. Bilboko itsasadarra ontzian zeharkatzeko iradokizun batzuk dituzu hemen, ibilbide, ordutegi eta prezio eta guzti.