Gozatu - Página 22

Gozatu

Bilbao Basque Fest 2024: programa, kontzertuak, gourmeta...

Aurtengo Aste Santuan, gozatu euskal kulturaren festa handiaz Bilbao Basque Festen, martxoaren 27tik 31ra. Bost egunez, 200 jarduera egingo dira Bilboko hainbat txokotan: kontzertuak, dantza, bakarrizketak, antzerkia, magia, zinema, herri-kirolak... Eta ez ahaztu Basque Fest Gourmeten eskaintza gastronomikoa ere! Bilbao Basque Fest 2024 programaren berri emango dizugu, gaika eta egunez egun, Bizkaiko hiriburuan Aste Santuan izango den giroaz eta jarduerez goza dezazun.

Gozatu

Erriberriko gaztelua: sarrerak, prezioak, ordutegia eta abar

Erriberri Nafarroako herri bat da, 3 000 biztanle besterik ez dituena, eta, han bertan, ipuinetatik aterea dirudien gaztelu bat dago, errege-erreginen bizitoki izandakoa, eta Erdi Arora garamatzana, luxu betera, dorre garaien, ondo zainduriko lorategien eta gela handientsuen artera. Hementxe kontatuko dizugu nola bisitatu Erriberriko gaztelua, zer sarrera-mota dauden, zer prezio duten, bisiten ordutegia zein den eta barruan zer ikusten ahal duzun.

Gozatu

2024an Michelin izarra duten Euskadiko jatetxeak

Gure herria sukaldaritza onaren sorlekua da, baita chef handiena ere. Turismo gastronomikoa da eskaera handienetakoa duena, eta oso ezaguna da nazioartean. Hala erakusten dute orotara 32 Michelin izar dituzten Euskadiko 23 jatetxeek. Hona hemen aitorpenik goi-mailakoenak eta zorrotzenak jasotzen dituzten jatetxe guztien zerrenda.

Gozatu

Euskadiko bainuetxe onenak

Plan erlaxagarri bat proposatuko dizugu. Zer iruditzen zaizu hidromasaje-bainu bat, kontraste-dutxa bat edo masaje suspergarri bat hartzea? Termalismoa modan dagoenez, Euskadiko bainuetxe eta spa onenen aukera bat prestatu dugu.

Gozatu

Euskal asmakizunik onenak

Euskadin, berritzeko eta asmatzeko joera dugu. Hala ere, beti ez ditugu izendatzen gure lurraldean sortutako asmakizun eta asmatzaileak, mugak gainditu eta eguneroko bizitza irauli dutenak. Berrikus ditzagun euskal asmakizun onenak.