Bilboko 2026ko Gau Zuria ekainaren 19an eta 20an izango da, eta jarduera eta ikuskizun ugari izango ditu. Baina zer da Bilboko Gau zuria? Bilboko hiribilduaren sorrera ospatzeko urtero egiten den kultura-ekitaldia da Gau Zuria. Ikusi hemen Bilboko Gau Zuriko egitaraua, ezer ez galtzeko.

Zer da Bilboko Gau Zuria?

Esan bezala, hiribilduaren sorreraren urteurrena ospatzeko kultur ekitaldia da Gau Zuria. Bilboko hiribildua 1.300 urteko ekainaren 15ean sortu zela jotzen da. Urteurrena bi gauetan zehar ospatzen da, hiriko gune kulturaletan, plazetan eta zubietan.

Bilboko 2026ko Gau Zuria ekainaren 19an (ostirala) eta 20an (larunbata) ospatuko da.

Bilboko 2026ko Gau Zuriaren egitaraua

Noche blanca de Bilbao 2026

Irudia: Gau Zuria

Bilboko Udalak ezagutzera eman du 2026ko Gau Zuriaren egitaraua (ekainaren 19an eta 20an).

Bilboko 2026ko Gau Zuria ostiral eta larunbatean izango da, arratsaldez eta gauez:

  • 2026ko Gau Zuriaren ordutegia: 19:30 - 00:30.

Udaletxean, Euskalduna Jauregian eta Itsasmuseumenantolatu ohi dira Gau Zuriko jarduerak.

Baina horiek ez dira Bilboko 2026ko Gau Zuriaren agertoki bakarrak: Uribitarte pasealekuan, Casilda Iturrizar parkean eta Zubizuri zubian ere izango da zer ikusi.

29 sorkuntza artistiko eta proposamen ezagutu ahal izango ditu publikoak han bi egun horietan.

Deskargatu hemen Bilboko 2026ko Gau Zuriaren programa, eta ezagutu xehetasunez Bilboko itsasadarreko instalazioak eta mapa:

Hona hemen ekitaldi guztien zerrenda eta kokalekuak:

  • Udaletxea: Aireratzea, laser eta bideo-mapping instalazioa.
  • Uribitarte pasealekua: Lazuluminés dorre urdinak.
  • Zubizuri zubia: Zubietan Zubi argi- eta soinu-ikuskizuna.
  • Uribitarte kalea: Neuron instalazio interaktiboa.
  • Uribitarte pasealekua: Kinetic, hemezortzi ilusioz osatutako ilara.
  • BilbaoArteren Uribitarte 40 aretoa: LOW, espazioa eszenografia mugikor bihurtzen duen instalazioa.
  • Ohoragarrien atea: Txikigolf artisau-instalazioa.
  • Ingelesen Zelaia kaia: Zentzumenen Zirkua murgiltze-esperientzia.
  • Ingelesen Zelaia kaia: Elysian Arcs, arku handien murgiltze-instalazioa.
  • Evaristo Churruca kaia: Itsasargiak instalazioa, Abandoibarrako lanparek kolorea hartzea.
  • Abando Errepublikaren kalea: Bulla, 3.500 zatiko hodei luminiszentea.
  • Ramón Rubial kalea: Txoritokia instalazioa, naturarekin konektatzeko.
  • C.R.A.I. eraikina: Vidriera, koloretako fatxada.
  • Judith eskultura: Zizak, gauez argiztatzen diren eskulturak.
  • Bizkaia Aretoa: Antesis, lore-eskultura.
  • Abando Errepublikaren parkea: Un jardin en plus instalazioa.
  • Deustuko zubiaren azpian: Let's Draw mapping interaktiboa.
  • Euskalduna Jauregia: abesbatzen eta orkestren emanaldiak atondoan. 19:30ean eta 20:30ean, ekainaren 19an eta 20an.
  • Euskalduna Jauregia (urmaela): Ur-loreak.
  • Ramón de la Sota kaia: Fabrik, familientzako instalazio murgiltzaile eta interaktiboa.
  • Itsasmuseum: Arrecife, argi- eta soinu-instalazio artistikoa.
  • Casilda Iturrizar parkea: Billevesées, irudi deigarrien instalazioa.
  • Casilda Iturrizargo pergola: Maite Zaitut bihotza.
  • Casilda Iturrizar parkea: Herrixka, ilunpeko jolasa.
  • Casilda Iturrizar parkea (arraina eskuetan duen umearen iturria): Farbalà instalazioa.
  • Arrikibar plaza: Patric-en Cuaderno de Viaje.
  • Azkuna Zentroa: Bektor, argi-eskultura eta ikus-entzunezko paisaia.
  • Azkuna Zentroa (erakusketa-aretoa): Si un árbol cae en el bosque erakusketa (19:30 - 23:30).
  • Ikuskizun ibiltariak: Buru Argiak giza-lanparak eta The Factory konpainiaren dantza urbanoa.

Bien bitartean, ikusi Gau Zurian egin diren jarduera batzuk biltzen dituen bideo bat:

Goiburuko irudiaren iturria: Gau Zuria