Azkenean! Badatoz oporrak. Ematen zuen ez zirela sekula iritsiko, baina hemen dira azkenean. Oso gutxi falta da! Eta atseden-egun eder horiek non pasatuko ditugun erabaki behar dugu orain. Ez duzu hondartza ala mendia nahitaez aukeratu nahi? Ez zara ohiko lekuen zale eta nahiago dituzu leku alternatiboak? Zuretzat egokia da post hau orduan!

Bidaietako web-orri espezializatuen ehunka orrien arteko proposamen eta prezioak konparatzeko aukera ematen digu Internetek, baina, horretaz gain, oporretarako plan desberdinak bilatzera eta beste bidaiari batzuen esperientziak ezagutzera ere gonbidatzen gaitu. Orain, adibidez, berme guzti-guztiekin egin dezakezu etxe-trukea beste norbaitekin. Eta zure ontziko patroi izan zaitezke ehunka kilometro egiteko Europako ibairik luzeenetako batean barrena. Luxuzko kanpinak ere ezagut ditzakezu edo zuhaitzen adaburuetan egindako etxola batean hartu ostatu. Beste aukera bat ere baduzu: oporretarako lekua sorpresa gisa eskaintzen dizuten enpresetako baten esku uztea dena.

Nahi adina proposamen daude, guzti-guztientzat. Gure gustukoenak gomendatuko dizkizuegu guk. ????

1- Glamourrez beteriko kanpinak, orain Europan

Zer gertatzen da kanpinaren osagarri nagusiak —natura eta lasaitasuna— opor moderno batzuen erosotasun guztiekin konbinatzen badituzu? Horixe duzu glampinga. Kontzeptu horren sustatzaileek eskaintza askotarikoa egiten dute: roulotteak, karabanak edo tipiak alokatzeko aukera ematen dizute, adibidez. Halako esperientzietarako gure web-orririk gustukuena Goglamping da. Aho-zabalik geratuko zara Europa osoan barrena duten ostatu-kopuru izugarria ikusten duzunean!

2- Gurutzaldia Portugal, Frantzia eta Alemanian barrena

Bai, bai, ondo irakurri duzu. Ibai-gurutzaldiak puri-purian daude. Jarraitzaile gehien dituen turismo-aukeretako bat da gaur egun. Zenbait enpresak aukera ematen dute ontziak alokatzeko (gehienez ere 12 lagunentzako lekua dutenak) eta Portugaleko, Frantziako eta Alemaniako kanaletatik hainbat ibilbide egiteko. Proposamen honen abantailetako bat da ez dela behar baimen berezi bat ontziko patroi izateko. Eta bestea, aukera ematen duela herrialde horietako hainbat herri beste era batera ikusteko eta bisitatzeko, esklusaz esklusa nabigatuz. Gainera, asteburu baterako soilik aloka ditzakezu ontziok edo egun gehiagotarako (bi astera arte).

3-Egin etxe-trukea

Ez duzu inoiz pentsatu zure etxea beste hiri batean bizi den beste norbaiten etxearekin trukatzea? Arriskutsua eman dezake zure etxea uztea ezagutzen ez duzun norbaiti, baina, Airbnb zerbitzuaren web-orrietan bezala, etxe-trukeko web-orrietan ere erabiltzaileen iritzian oinarritutako balorazio-sistema bat dago. Oso erraza da. Nahikoa da profil bat sortzea, nora joan nahiko zenukeen aukeratzea eta truke-proposamen bat egitea. Swinging modalitate honetako web-orri ezagunenetako bat Home Exchange da. Animatzen?

4- Adaburu batean egindako etxe batean lo egiteko aukera

Umetako ametsa betetzeko aukera duzu azkenean: esperientzia berezi-berezi bat bizi zuhaitz baten adaburuan egindako etxola batean. Gero eta enpresa gehiagok eskaintzen dute naturaz inguratutako luxuzko ostatu batean esnatzeko aukera. Euskadin badira batzuk dotore askoak, baina beste batzuk ezagutu nahi badituzu, eman begiratu bat R-ko gure kide galiziarrek gomendatu dizkiguten hauei.

5- Nora oporretan? Sorpresa!

Drumwit

Ez bazaizu gustatzen aukeratu behar izatea eta abenturazalea baldin bazara, ikusiko duzu zenbat gustatuko zaizun proposamen hau! Bi agentzia aurkitu ditugu zure asteburu bat, ihesalditxo bat edo opor luze batzuk antolatzen dizkizutenak... zuk jakin gabe nora eramango zaituzten! Waynabox eta Drumwit dira, eta bidaia-egunerako bi egun baino falta ez direnean esaten dizute nora eramango zaituzten. Lasai, ez duzu lehendik ezagutzen duzun leku batera joan beharko, oporrak kontratatzean aukeretatik kanpo utz baititzakezu nahi dituzun herrialdeak.

Gustatu zaizkizu gure iradokizunak? Zure txanda da orain: esaguzu nora joago zaren oporretan uda honetan. Zain izango gaituzu Facebookeko eta Twitterreko gure orrietan, eta iruzkinen atalean. ;)