Sestaoko 2026ko jaiak ekainaren 19tik 29ra izaten dira, San Joan eta San Pedro patroiak omentzeko. Den-denaren berri izan dezazun, hemen dituzu Sestaoko 2026ko jaietako kontzertuei eta egitarauari buruzko informazioa.
Urtarriletik abendura bitartean, Gipuzkoak jai-egitarau oparoa du. “Non dago festa gaur Gipuzkoan?” eta “Non dago festa asteburu honetan Gipuzkoan?” galderen erantzuna beti eskura izateko, hemen duzu Gipuzkoako 2026ko jaien egutegia.
Martxotik urrira, gozatu Bilboko auzoetako 2026ko jaiak. Deustuko jaiek irekiko dute egutegia, eta San Frantziskokoek itxiko. Uda hurbiltzen denean, Bilboko auzo guztietan izaten dira kontzertuak, kalejirak eta beste jarduera mordoa. Abuztuan auzoetako jaik gatsedenaldia egiten dute, une gorena baitator: Bilboko 2026ko Aste Nagusia. Kontsultatu hemen Bilboko auzoetako 2026ko jaien datak eta ezagutu egitarauak.
Amaiur Baztango herririk ederrenetakoa da. Jarraian, Nafarroako herri bitxi honetan zer ikusi, bertako errota eta gaztelua nolakoak diren, eta inguruan zer bisita dezakezun kontatuko dizugu.
Bizkaiko jaietako agenda jardueraz josia dago urte osoan zehar. Herri eta hirietako zaindariaren jaiak, inauteriak, Gabonak eta Euskal Jaia ospatuko dira, besteak beste. 2026ko Bizkaiko jai nagusiak bildu ditugu zuretzat.
Prestatu Leioako 2026ko jaietan udari ongietorria emateko; aurten, ekainaren 19tik 24ra izango dira jaiak. Leioako 2026ko San Joan jaiak ekainaren 19an hasiko dira, ostirala, txupinazoarekin eta pregoiarekin, eta San Joan egunez amaituko dira, ekainaren 24an, asteazkena. San Joan eguna jaieguna izango da Leioan 2026an. Kontsultatu hemen Leioako 2026ko jaietako egitaraua, eta gozatu suaz, kontzertuez eta askoz gehiagoz.
Gure azokak ez dira merkataritza-ekitaldi hutsak. Haien bidez, gure tradizioei eta tokiko produktuei balioa ematen diegu. Ba al zenekien urtero ia 400 azoka egiten ditugula Euskadin? Hemen duzu 2026an Araban, Bizkaian edo Gipuzkoan egingo diren azoka guztiak biltzen dituen egutegi bat.
Musika ona, kirol-txapelketak, tradizioak, erromeriak, azokak eta merkatuak... Arabako 2026ko jaietako urteko agendak jarduera ugari biltzen ditu eta jende guztiarentzako entretenimendua bermatzen du. Ezagutu nahi dituzu 2026an Araban izango ditugun jaiak? Hemen dituzu ezinbesteko datak.
Uda iritsi da, eta euskal kostaldea traineruz beteko da, azkarrena zein den erakusteko lehian. Eusko Label 2026 Liga bertan dugu, eta datak, taldeak eta bestelako xehetasunak gogorarazteko unea da. Kontsultatu ezazu hemen 2026ko traineruen egutegia, 2026ko Eusko Label Ligako eta 2026ko Euskotren Ligako estropadak noiz diren jakiteko.