Zientziaren arrakasta edo arrakastaren zientzia. Bi esaerak bete dira lehengo asteburuan: 2016ko Zientzia Azokara (Bilbora) ikusmiran joan direnek ederki gozatu dute ia 100 proiektu zientifikoren berri izaten.

Batzuetan, ez gara konturatzen zientziak zenbateko balioa ematen dion gizarteari, baina Elhuyarrek larunbaterako antolatu zuen ekitaldiak eta antzekoek laguntzen digute imajinatzen lan zientifiko eta teknologikoa zer garrantzitsua den bizitzako arlo guztietan.

Klima-aldaketak landareen funtzionaltasunean duen eraginari buruzko azterketetatik hasi, eta energia-iturri berriak lortzeko edo orain arte balio ez zuten materialak birziklatzeko helburua duten ekimenetaraino.

Gazteen buruan borborka dauden ideia batzuk, proposamen zehatz bihurtu direnak, eta, batez ere, lan-filosofia oso argi bat agerian uzten dutenak: ezagutza aurrerapenaren esku uztea. Helburu hori, zalantzarik gabe, begien bistakoa izan da azoka egin den bitartean, eta Euskaltelek babesa eman nahi izan dio bere presentziarekin.

Garrantzitsuena ez zen irabaztea, baizik eta sakoneko gaia azaleratzea: ondo egindako lan bat aintzatestea da arrakastarik handiena. Helburu hori izan zuten Bilboko Plaza Barrian elkartu ziren 12-18 urteko 400 gazte ikertzailek baino gehiagok, beren lanak aintzatestea.

10eko proiektuak

Haietako askok lortu dute lanak aintzatestea, eta, gainera, harago eraman ahal izango dituzte beren proiektuak. Zehazki, epaimahaiak (kide bat Idoia Uriarte zen, Euskaltelen Berrikuntza eta Produktu Bereziak saileko zuzendaria) erabaki zuen aurkeztutako proiektuetatik 14k lana sakontzen jarraituko dutela, eta haietako batzuk nazioarteko erakusketetara joango direla. Zehazki, haietatik bost Lisboako, Bartzelonako, Galiziako eta Frantziako Tolosako azoketan izango dira.

Azken hiri horretan, MILSET Expo-Sciences Europe 2016 egingo da, 100 herrialdek baino gehiagok parte hartzen duten nazioarteko ekitaldi zientifiko bat. 2016ko Zientzia Azokan aintzatespen nagusia jaso duen taldea joango da hara: Instinctive, Lauro Ikastolakoa.

Proyecto mejor valorado en la Zientzia Azoka 2016

Gazte ikertzaile horiek beste ekitaldi batzuetan ere hartu dute parte, hala nola First Lego League (FLL) ekimenean; Euskaltelek hari ere laguntzen dio. Oraingo honetan, Instinctive taldeko kideek landu dute piezoelektrizitateak zer aplikazio duen tren-garraiorako energia-iturri gisa, hots, kristal jakin batzuetan tentsioa ezarriz energia elektrikoa ateratzea. Harrigarria!

Zalantzarik gabe, parte-hartzaileek erakutsitako maila onaren erakusgarri da hori, baina haiek bakarrik ez dira nabarmendu. Parte-hartzaile guztiek ekarri dute berritasunen bat, txikia izan arren, eta saritxo bana izango dute haietako askok. Beste azoka batzuetara joateko aukeraz gain, Zientzia Azoka babestu duten enpresetara joan ahal izango dira parte-hartzaileak pare bat egunez.

 

Euskalteleko esperientzia

Aukera hori izango dute, hain zuzen ere, Lauaziklapena proiektuko kideek (Lauaxeta Ikastola), zeinek Erantzukizun Sozialaren Euskaltel Saria eskuratu baitzuten. Hori dela eta, gure Derioko egoitzan pasatuko dituzte bi egun, enpresa teknologiko baten egunerokotasuna nolakoa den ikusten. Dena den, oraindik zalantza dugu nork nori irakatsiko dion; izan ere, bitxienetako bat izan zen ikasle horien proiektua.

En la Zientzia azoka 2016 se presentaron casi 100 proyectos

Zornotzako ikasle horien lanak hau du ardatz: lurrean egoten diren txikleak birziklatu, eta nola tratatu beste objektu batzuetarako material gisa berrerabiltzeko. Ikasgeletako aulki eta mahaien oinarriak ordezkatzeko material gisa aplikatu zuten berek.

Gu irrikan gaude ikusteko zer bururatzen zaien gure bulegoetarako. Eta zuri zientziarekiko jakin-mina piztu bazaizu, hemen ikus ditzakezu aurtengo azokan aurkeztutako lan guztiak. Baina, batez ere, ez huts egin hurrengoan. Datorren urtean elkar ikusiko dugu!