1. Desaktibatu eguneratze automatikoak mugikorrean
Smartphone eta tabletetako aplikazioen eguneraketak datu asko gastatzen dituzte askotan. Nahitaezkoa da aplikazioak eguneratuta izatea, segurtasuna bermatzeko eta teknologiarik punta-puntakoena edukitzeko beti, baina ez dago unean bertan eguneratu beharrik. Egin beti WiFi bidez. Adibidez, itxaron etxera iritsi arte, eta deskargatu eguneratzeak ziztu bizian, edo konektatu Euskaltel WiFira eta ez gastatu zure tarifako mega bakar bat ere.
- Horretarako, Android sistema baldin badaukazu, zoaz Play Store > “Doikuntzak” > “Eguneratu automatikoki” > aukerara, eta markatu “WiFi bidez bakarrik”.
- iPhone bat baldin badaukazu ere oso erraza da: Sartu “Doikuntzak” aukeran, joan “iTunes Store eta App Store”ra eta desaktibatu “Erabili datu mugikorrak” aukera.
2. Kontuz Facebook-ekin
Zure lagunek partekatzen dituzten bideoak automatikoki erreproduzitzen dira Facebook irekitzen duzunean: megek ihes egiteko beste zulo beltz bat da. Baina desaktibatu egin daiteke aukera hori, eta, hala, WiFi bidez konektatzen zarenean bakarrik erreproduzituko dira bideoak:
Android baldin badaukazu, sakatu hiru barrako ikonoa, eskuinaldean. Gero, joan aplikazioen konfiguraziora, aukeratu “Erreprodukzio automatikoa”, eta markatu “WiFi bidezko konexioak bakarrik”.
iPhone bat baldin badaukazu, aukeratu dezakezu, batetik, ea WiFi bidez bakarrik erreproduzitu nahi dituzun bideoak eta, bestetik, zer irudi-kalitaterekin ikusi nahi dituzun. Jakina, HDn ikusi nahi badituzu argazkiak, datu gehiago kontsumituko dituzu.
3. Kontuz, halaber, Whatsapp-ekin
Argazkiak eta bideoak etengabe bidaltzen dituzten talderen batean egongo zara zu ere, ezta? Kontuan izan Whatsapp-ek, lehenespenez, automatikoki deskargatzen dituela telefonora bidaltzen dizkizuten irudi guztiak. Beraz, datuak aurreztu nahi badituzu, itxaron WiFi sare bat eskura izan arte jasotako argazkiak eta bideoak ikusteko.
- Android sistema baldin badaukazu, sartu Whatsapp-eko “Doikuntzak” > “Txatak eta deiak” > “Deskarga automatikoa” >“Datu mugikorrei konektatua” aukeran, eta kendu denei marka edo, gutxienez, bideoari.
- iPhone bat badaukazu, zoaz “Doikuntzak” > “Txataren doikuntza” > “Mutimediako autodeskarga”ra, eta markatu “WiFi bidez bakarrik” aukera.
4. Lasai ibil zaitezke Twitterren, datu guztiak xahutu gabe
Twitter ere datu-xurgatzaile handia da batzuetan, zuzenean erreproduzitu baititzake bideoak eta argazkiak, gainean klik egin gabe. Ez larritu; lasai asko ibil zaitezke Twitterren, sos guztiak xahutu gabe ;)
- Android sistema baduzu, zoaz “Konfigurazioa” > “Datuak” > “Bideoaren erreprodukzio automatikoa” aukerara, eta markatu “WiFi bakarrik erabili” aukera, erreprodukzio automatikoak desaktibatzeko. Halaber, irudien aurrebista ere desaktiba daiteke.
- iPhone-ean ere berdin-berdin egin behar da, “Konfigurazioa” menuan sartuta (sakatu zure profilaren ondoko gurpiltxoa).
5. Aurrezten uzten duen Instragram bat
Guri ere asko gustatzen zaigu Instagram. Argazkiak, bideoak eta, duela gutxitik, baita istorioak ere. Eta datuen tarifa, bukatzeko zorian. Zer egin? Oso erraza. Instagram-eko aplikazioa irekitzen duzunean, gurpil-formako ikono bat ageri da zure profilaren ondoan. Sakatu, eta “Datu mugikorren erabilera” dioen fitxa bat ikusiko duzu. Hor sakatu eta “Datu gutxiago erabili” aukera aktibatu dezakezu. Hala, lagunen nahi adina argazki eta Story ikus ditzakezu zure tarifako mega guztiak gastatu gabe.
6. Euskaltel WiFi
Erraz baino errazago; dagoeneko probatuko zenuen, ezta? Mugikorrean Euskaltel baduzu, doan duzu WiFia.Ez dago giga-mugarik. Larrialdi batetik baino gehiagotik aterako zaitu.Nola, baina? Oso erraza. Euskaltel WiFi-aren doako App-a deskargatu besterik ez duzu egin behar (Androiderako eta iOSerako) eta zure mugikorreko zenbakia sartu. Gero, nahikoa da WiFi-a aktibatua izatea zure smartphonean edo tabletan, eta automatikoki konektatuko zara Euskaltel WiFi puntu batera gerturatzen zarenean. Eta ez lotsatu: ziztu bizian doa; beraz, nahi duzunerako erabil dezakezu. Bideo-deiak egiteko edo Youtuben HDko bideoak ikusteko. Aprobetxatu!
Beste trikimailuren bat ahaztu zaigu? Utzi iruzkin bat hemen behean edo idatzi @euskaltel-era nahiago duzun sare sozialean. Zure proposamenak irakurtzeko irrikaz gaude!