2016rako dugun asmo onetako bat da Euskaltelen App-ean hobekuntzak egitea, zuk egindako iradokizunak kontuan hartuta. Zure aplikazioa gurekiko harreman-gune izatea nahi dugu. Zure kontsulta, zure konponbidea, zure entretenimendua, zure kudeaketa.
Nola lagundu dezakezu? Oso erraza. Txiokatu gure #AurrerApp traolarekin, edo bete Facebooken jarri dugun formularioa. http://p.dry.lt/DXiZSvN3ytw Iristen zaizkigun iradokizun guztiak jaso eta aztertuko ditugu.
Erabilgarria eta erabilerraza
Gogoan izan une honetan Euskaltelen App-aren zerbitzuak aukera hauek dituela besteak beste:
- Fakturen eboluzioa aztertzea, eta azken 4 fakturak deskargatzea PDF formatuan.
- Uneko hilabeteko kontsumoa.
- Aurrez ordaintzeko mugikorrak kargatzea.
- WiFi sarean sartzeko izena eta pasahitzak.
- Edozein zerbitzutan izandako arazoen berri ematea.
- Zerbitzuak aktibatzea: roaming-a, datuak, desbideratzeak…
Aplikazio hau, nahitaezkoa Euskaltelen bezeroentzat, erabiltzeko erraz-erraza da. Dena dela, badaezpada, hemen duzu aplikazioaren gidaliburua, informazio gehiago lortzeko.
Baina nola deskargatzen da aplikazioa? Euskaltelen App-a Android sistemako mugikorretan nahiz iPhonean erabil daiteke. Hau da, Google Play-tik eta App Store-tik deskargatu daiteke, doan.
#AurrerApp eta Urte Berri on!