Iraila hilabete egokia da erronka berriei aurre egiteko: pilatesen izena eman dezakezu, edo telebistan iragartzen duten Quimbaya? tresna polit horien bilduma egiten has zaitezke. Edo nahiago duzu zerbait artistikoa egin? Zer iruditzen zaizu instrumentu bat jotzen ikastea? Belarri pixka batekin eta egunero mugikorra aldamenean duzula pixkatxo bat joz gero, kanta bikainak interpretatzea lortuko duzu. Eltzagorra, triangelua eta patxaran-botila txiki geratu bazaizkizu, anima zaitez eta proba ezazu ikastaro hauetako bat. Oso erraza eta dibertigarria da!

Gitarra

App tocar la guitarra

Ezin da benetako bizitzara eraman Guitar Hero-rekin erakutsitako trebetasun izugarria? Gitarra jotzen ikasteko doako aplikazio hauek dituzu salbabide. Hatzak jartzen erakutsiko dizute, eta behingoagatik zure errepertorioa zabaltzeko jo beharreko sokak zein diren erakutsiko dizute. Oso erraza da: haien jarraibideei segitu behar diezu pausoz pauso, eta berehala hasiko zara uneko hitak jotzen.

  • Guitarra Real Gratis: Android eta iOS sistemetarako
  • Yousician: domina la guitarra: Android eta iOS sistemetarako
  • Coach Guitar: Android eta iOS sistemetarako
  • Afinador guitarra – Guitar Tuna: Android eta iOS sistemetarako

App tocar el piano

Pianoa

“Jo ezak berriro, Gorka”. Aplikazio hauekin lortuko duzu entzuleek zuri bisak eskatzea zure smartphonea teklatu gisa erabiltzen duzun bakoitzean. Eta askoz gehiago: zure sorkuntza pertsonalenak grabatu, erreproduzitu eta partekatu ahal izango dituzu zure lagunekin eta familiakoekin, eta grabazio horiek dei-tonu gisa jar ditzakezu. Eta... izar bihurtuko zara…

Bateria

Jatetxe txinatar batera joaten zarenean, erritmoa markatzen duzu zotzei eraginez? Bada, zure garaia da: doako aplikazio hauetako bat deskargatu dezakezu, eta zure adrenalina askatu era dibertigarrian. Horiekin, zure hatzak makilak izango dira, eta smartphoneak jarriko dizkizu txindatak, danborrak eta kaxa. Ikusi erritmoen eta abestien tutorialak, sortu zure beat-ak eta partekatu zure lagunekin edo esportatu grabazioak mp3-ra.

App DJ

DJa

Paquirrinek lortu badu, zuk ere bai. Aplikazio honekin, benetako nahasketa-mahai bat izango duzu zure mugikorrean. Doakoa eta oso ezaguna, soinu-efektu ugari ditu, zure gustura modulatu ahal izango dituzunak.

  • DJ Studio 5 – Free music mixer: Android sistemarako
  • Edjing Mix studio de DJ: iOS sistemarako

Musikako ikastaroetan izena emateko denborarik ez baduzu edo zure bateriak toki asko hartzen badu, ez utzi musikarako duzun etorria, eta entseatu zure mugikorrarekin. Zure bizilagunek eskertuko dizute! Eta ausarta bazara, partekatu zure interpretazio bikainenetako bat gure sare sozialetan.