Sopelako labarrek ez dute inor epel uzten. Ezta Euskaltelen FTT etxerako zuntzaren abantailek ere.
Sopelan bizi bazara, dagoeneko eskura duzu Interneteko sare berria, eta, harekin batera, estaldura eta segurtasun handiagoa, atzerapenik gabe nabigatzeko aukera, eta 4K deskodetzaile bat, zure eduki gogokoenak kalitate ezin hobean ikusteko.
Kontsultatu Sopelako zuntz-estaldura
Zer abantaila dituen Euskaltelen zuntz optikoaren eskaintzak Sopelan
Jakin nahi duzu nolakoa den Zuntza MAX, zuntz ultralasterreko gure sarea? Bada, jarraitu irakurtzen.
- Wifi-estaldura handiagoa: WiFi 6 unibertsalari esker, errendimendu betean nabigatu ahal izango duzu, bideratzailetik pixka bat urrunduta ere.
- Segurtasuna: merkatuko segurtasun-protokolorik modernoenarekin babestuko dugu zure wifi-sarea, WPA3rekin.
- Abiadura simetriko handiagoa: Gure bezeroek dagoeneko1Gb-eko abiadura baliatzen dute, eta sarea prestatua dago 10Gb-eraino iristeko. Hau da, gure zuntza ADSLa baino lau aldiz azkarragoa da, eta, gainera, simetrikoa da, hots, igotzeko eta jaisteko abiadura bera eskaintzen du.
- 4K kalitateko telebista: Android deskodetzaileari esker, zure telebista Smart TV bihurtuko duzu, eta plataforma gogokoenetako edukiak —hala nola Disney+ edoNetflixekoak— kalitaterik onenarekin ikusi ahal izango dituzu. Aplikazioak ere deskargatu ahal izango dituzu; bai eta Replaytekara sartu ere.
- Atzerapenik eta latentziarik gabe: zuzeneko lotura izango duzu gaming-zerbitzari nagusiekin eta Twitch eta beste hainbat plataformarekin, hala atzerapena gutxitzeko streamer gogokoenak ikustean edo online jokatzean.
Zuntz- eta mugikor-tarifak Sopelarako
Sopelako zure zuntz-sarerako osagarririk onena gure mugikor-tarifak dira.
Hala, faktura berean bilduko dituzu finkoko eta mugikorreko kontsumoak, eta nahi adina giga izango dituzu nabigatzeko, txateatzeko edo bideoak ikusteko.
Giga mugagabedun tarifak, 10GB-koak edo 30GB-koak dauzkazu aukeran.
Haietan guztietan, 5G estaldurarik onena izango duzu teknologia hori jada zabaldu dugun lekuetan, betiere zure mugikorra bateragarria baldin bada teknologia horrekin, noski.
Ikusi Sopelako zuntzeko eta mugikorreko eskaintzak
Kontratatu Euskaltelen zuntza Sopelan
Bezeroa izan nahiz ez izan, oso erraza da.
Euskaltelen bezeroa zara? Zure inguruan erabilgarri egon bezain laster, zurekin harremanetan jarriko gara Zuntza MAX berrira alda zaitezen. Hitzordua jarriko dugu, eta instalatzailea zure etxera joango da, bideratzaile berria instalatzeko, zuk ezertxo ere ordaindu gabe.
Oraindik ez zara bezero? Kontsultatu zuntz optiko berriaren xehetasunak gure webgunean edo deitu iezaguzu, eta zure zalantza guztiak argitzen lagunduko dizugu.
Zer estaldura duen Euskaltelen zuntz optikoak Sopelan
Sopelako 2.200 etxebizitzak eta negoziok baino gehiagok eskura dute jada Euskaltelen Zuntza MAX.
Beste urrats bat da gure Interneteko konexio ultralasterra Euskadiko txoko guztietako jende gehiagorengana eramateko eta herrian estaldurarik handiena eskaintzen duen operadorea izateko.
Sopela, surflarientzako labar arteko paradisua
Bizkaiko kostaldeko herri ezagunenetako bat da Sopela — eta Instagramen gehien ateratzen direnetako bat—.
Hondartza zoragarriak ditu, haietako batzuk labarrez inguratuak eta surflarientzako paradisuak, hala nola Arrietara – Atxabiribil, Barinatxe eta Meñakoz.
Baina Sopela ez da itsasoa bakarrik. Flyschak eta marearteko zabalguneak oso leku erakargarri bihurtzen dute geologia maite dutenentzat.
Antzinako artea eta gaur egungoa
Herriak arkitektura erlijioso zaindua du, tartean eraikin errenazentistak eta 700 urte baino gehiagoko historia duten ermita zaharrak —hala nola San Pedro eliza eta Karmengo baseliza—.
Historiaurreko Bizkaiko kokaleku zaharrenetariko bat ere hantxe dago, Kurtziokoa.
Gainera, arte garaikideko eskultura ugari daude kaleetan; besteak beste, latorrizko surflari bat, brontzezko patinatzaile bat, txirrindulariak eta musika-izarrei eginiko omenaldiak.
Itsasoak eta tradizioa eta modernitatea batzen dituen ondare-aberastasunak definitzen dute Sopela. Eta, etorkizunari begira, garrantzi handia du Euskaltelen sareak, partikular eta enpresa sopeloztarren behar teknologikoei erantzuteko prestatua baitago.
Argazkia: Sopelako Udala.