Ikasle zinen garaian esan bazizuten mugikorrarekin zalantza guztiak argitu ahal izango zenituela, ez zenuen sinetsiko. Entziklopediak erabiltzen genituen orduan; ez zegoen askoz gehiago. Gaur egun, zuk eta zure umeek klik batean eskolako lanak egiten lagunduko dizueten onlineko irakasle pila bat dituzue. Deskargatu aplikazio hauek, eta harpidetu youtuber hezigarririk onenen kanaletara.
Googleren Socratic
Google denera iristen da; eskolako lanak egiten laguntzera ere bai. Nola funtzionatzen du? Oso erraza da: egin galdera bat edo atera argazki bat zure etxeko lanei, eta Socratic-ek erantzuna emango dizu, pausoz pauso azalduta. Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakasgai guztietarako balio du. Gainera, oso bisuala da, erraz uler dezazun.
Deskargatu Google-ren Socratic aplikazioa zure AndroidedoiOSmugikorrean.
Photomath
Damir Sabol hiru umeren aita zen, eta estu ibiltzen zen batzuetan. Ingeniaria izan arren, kostatu egiten zitzaion neska-mutilei matematikako kontzeptu batzuk azaltzea. Horregatik, mugikorrerako aplikazio hau sortzea erabaki zuen. Zertan lagundu diezazuke? Bada, aski da problema bat edo ariketa bat eskaneatzea (eskuz ere egin dezakezu);Photomathek erantzuna emango dizu, eta emaitza horretara iristeko zein urrats egin behar dituzun azalduko dizu. Mota askotako ariketak egiten ditu: zatikiak, aljebra, integralak, funtzioak...
Deskargatu Photomath aplikazioa zure AndroidedoiOStelefonoan.
Khan Academy
Ariketak, bideoak eta artikulu interaktiboak, hezitzaileei eta ikasleei hainbat gairi buruzko zalantzak argitzen laguntzeko: matematika, zientziak, historia, gramatika... Bi puntu oso on ditu Khan Academyk: zure gailu guztietan sinkronizatzen da, lanei utzitako lekutik heldu ahal izateko, eta, bestalde, bideoak deskargatzeko aukera ematen du, Interneteko konexioa eduki gabe ere ikusi ahal izateko.
Probatu zure AndroidedoiOS gailuan.
Brainly
Taldeko ikasketa. Zure zalantzak argitzeko prest dauden ikasleek eta irakasleek elikatzen dute aplikazio hau. Brainlyri esker, matematikako, estatistikako, historiako eta geografíako galderei erantzun ahal izango diezu, besteak beste. Gainera, zuk ere lagundu dezakezu beste erabiltzaile batzuen zalantzak argitzen. Egin galdera bat.
Deskargatu zure AndroidedoiOS mugikorrean.
El Rincón del Vago
Seguru zuk ere erabili zenuela ikasle-garaian lanak, apunteak edo ariketak aurkitzeko. Izan ere, El Rincón del Vagok bi hamarkada daramatza neska-mutilei beren ikasketekin laguntzen. Milaka dokumentu deskarga ditzakezu doan, eta baita zureak igo ere. Menuan, kategorien zerrenda zabaldu dezakezu, behar duzun ikasgaia aurkitzeko: zuzenbidea, hizkuntzak, ekonomia, filosofia eta abar.
YouTubeko kanal hezigarriak
Mugikorrerako aplikazioez gain, YouTubek, Googleren ondorengo bigarren bilatzaileak, hainbat kanal ditu etxeko lanak egiten laguntzeko. YouTubeko hezitzaileak dira, eta denetik irakasten dizute:
- profesor10dematesek matematikarekin lagunduko dizu.
- Un Profesor delakoak matematika, artea, gaztelania… erakutsiko dizu.
- Unicoos. Matematika ez ezik, fisika eta kimika, teknologia eta marrazketa teknikoa esplikatzen ditu.
- Quantum Fracturek zientziari buruzko galdera guztiak argitzen ditu.
- Blog de Lenguak, hots, Alberto Bustosek, gramatikari, ortografiari, hiztegiari eta idazmoldeari buruzko informazioa emango dizu.
- Historias de la Historiak edo Academia Playk historiari buruz dituzun zalantzak argitzen lagunduko dizute.
- Eta, amaitzeko, Adictos a la Filosofía kanala daukagu. Enric da kanalaren sortzailea, Aristotelesen jarraitzaile bat, eta filosofiari buruz jakin behar duzun guztia irakatsiko dizu.
Harpidetu kanal horietara ikasturte honetan nota on-onak ateratzeko, eta eskolako lanak egiteko YouTubeko aplikazio eta kanal gehiago ezagutzen badituzu, idatzi iruzkinetan.😊