Has zaitez yoga egiten etxean edo nahi duzun lekuan, probaldirako doako yogako aplikazio hauekin. Zentro batera joateko astirik ez baduzu, aukera ideala da, yogako zure errutinak edozein unetan egin baititzakezu, eskolen jarraipena bildu ditugun telefono mugikorrerako edo tabletarako yogako aplikazio onenetako bideoetan eginda.
Yogako aplikazio horietako asko doakoak dira denbora-tarte batez; gero, harpidetza-ereduak dituzte; bakoitzaren baldintzetan kontsultatu ditzakezu.
Eta beti geratuko zaizu yogako aplikazio horiek beren Youtubeko kanaletan yoga doan egiteko ezartzen dituzten bideoei jarraitzeko aukera.
Yogako aplikazio onenak doan denbora-tarte batez
Daily Yoga
Yogako doako aplikazio bat, aitortza handienetakoa duena, bildu duen sari mordoak agerian uzten duenez. Baina denbora-tarte batez baino ez da doakoa, probatu eta ordaindu gabe erabil dezakezu egun batzuetan; gero, erabiltzen jarraitzeko, ordaindu egin beharko duzu, haren tarifetako bat aukeratuta.
Haren yoga-praktikak bideoan guztiz doan ikusi nahi badituzu, Daily Yogaren YouTubeko kanalaren bidez egin dezakezu.
Daily Yogak praktikatzeko 500 postura baino gehiago eskaintzen dizkizu, eta beste horrenbeste eskola gidatu bideoan. Horrez gain, astero eguneratzen dituzte ikastaroak, askotariko errutinak egin ditzazun.
Has zaitez oinarrizkoenetik, eta sekuentzia aurreratuenetarantz jo. Eta ez badakizu zein eskola hautatu, smart coachek 28 eguneko programa bat sortuko du zu gidatzeko.
Telefonoan deskargatu ditzakezu edukiak, eta nahi duzunean ikusi Interneteko konexiorik gabe. Eta meditazioak entzuteko edo yogien komunitatearekin konektatzeko aukera ere badaukazu.
Aurkituko duzun yogako aplikazio onenetako bat da.
Deskargatu ezazu zure Android edo iOS gailuan.
Yoga - Down Dog
Balorazio onena duen yogako aplikazioa, doakoa. Soilik denbora-tarte batez eskaintzen ditu funtzio guztiak. Doako probaren ondoren, harpidetza bat ordaindu beharko duzu erabiltzen jarraitzeko.
Down Dog-en YouTubeko kanalean ere aurkitu ditzakezu yogako doako bideoak.
Sei irakaslerekin, aplikazio hau maila guztietarako da baliagarri, eta yoga estilo asko jasotzen ditu, Vinyasa-tik hasi eta Ashtanga-raino. Beti praktika berberekin ez aspertzeko, yogako aplikazioak 60.000 konfigurazio baino gehiago ahalbidetzen dizkizu, eta musikarekin eta ahotsekin pertsonaliza dezakezu.
Mugikorrerako aplikazioaz gain, web-bertsio bat ere badu Down Dogek; saioa hastean erregistratu besterik ez duzu egin behar. Eta Chromecast bidez zure telebistari konektatu diezaiokezu bideoak pantaila handian ikusteko.
A, eta haurdun bazaude, zeuretzako yogako aplikazio espezifiko bat ere badago: Yoga Prenatal (Android eta iOS).
Instalatu Yoga Down Dog aplikazioa zure Android edo iOS gailuan.
Glo - Yoga and Meditation App
Yogako doako aplikazio onenetako beste bat da, baina, kasu honetan, 7 eguneko probaldian baino ez. Hortik aurrera, ordainpeko harpidedun izango zara. Grabatutako praktikez gain, zuzeneko saioetara ere konektatu zaitezke.
Aukeratu bilatzailean une bakoitzean praktikatu nahi duzun yoga, estresa murriztekoa, zerbait indartzaileagoa, meditatzekoa, goizari ekitekoa... Deskargatu Glorekin eskolak, Interneteko konexiorik gabe jarraitzeko.
Probatu zure Android edo iOS mugikorrean.
Xuan Lan Yoga
Diziplina honetako aurpegirik ezagunenetako bat da beharbada, eta, haren yogako doako aplikazioaren bidez, 14 eguneko epean probatu ditzakezu haren errutinak. Denbora-tarte hori igaro eta gero, harpidetza ordainpekoa da.
Yoga doan egiten jarraitzeko beste aukera bat Xuan Lan Yogaren YouTubeko kanaletik egitea da.
Zer aurkituko duzu? Bada, Interneteko konexiorik gabe ere jarraitu ditzakezun 500 eskola baino gehiago. Eta maila eta estilo guztietara egokituta dago, yogako bideoen, zuzeneko eskolen eta tailerren, meditazioaren eta abarren bitartez.
Edozein gailuren bidez has zaitezke praktikatzen, telebista barne.
Android eta iOS gailuetan dago eskuragarri.
Fitify Yoga
Erosketak egiteko aukera ematen duen Yogako doako aplikazioa. Sei zailtasun-maila aurkituko dituzu, oinarrizkoenetik hasita. Eta zuk erabakitzen duzu 40 yoga-eskola baino gehiagoren artean zeintzuk egokitzen diren zure beharretara: osasuna zaintzekoa, eserita egon ondoren egitekoa, zure gorputzaren zati jakin batean zentratzekoa, malgutasuna irabaztekoa, jaio aurreko eta ondorengo yoga eta abar.
Xehetasun interesgarri batzuk: Google Fit-ekin sinkronizatzen da, konexiorik gabe ere funtzionatzen du, eta emaitzak sare sozialetan parteka ditzakezu.
Deskargatu Android eta iOSerako.
Espero dugu yogako aplikazio hauek baliagarri gertatzea haurraren, aulkiaren, behiaren eta katuaren, ahuspez dagoen txakurraren edo kobraren jarrera edo plantxak probatzen hasteko edo perfekzionatzeko.
Namaste!