#NiEtxeanGelditukoNaiz: horretan gaude denok, eta, beraz, sutan duzu etxeko wifia. Etxean prestatu behar izan duzu bulegoa, txikiek tabletari lotuta ematen dute eguna marrazki bizidunak ikusteko, eta gaztetxoak, berriz, etengabe daude konektatuta, etxeko lanak egiteko eta kontsolarekin jokatzeko. Gainera, txanda eskatu beharra dago ia taldeko bideo-deiak egiteko, lagunekin edo familiakoekin hitz egiteko.
Aparatu asko daude batera konektatuta, eta horrek wifi-konexioari eragin diezaioke. Beraz, garrantzitsua da gomendio hauei jarraitzea, denek behar adinako konexioa izateko:
- Etxean, konektatu zure gailuak Ethernet kablea erabiliz, wifia erabili beharrean. Hala, segurtatuko duzu zure ordenagailu, kontsola edo telebistari ez diotela eragingo wifiaren interferentziek, eta eskura dagoen abiadurarik handienean ibiliko direla.
- Wifia erabili behar baduzu, aukeratu lehenik “_5G” wifi-sarea, eskuragarri baduzu. Wifi-sare horretan, abiadurarik handiena lortuko duzu, eta beste wifi-sare batzuen interferentzia gutxiago izango duzu.
- Ikusten baduzu etxeko wifia mantso dabilela, aldatu emisio-kanala aplikazioaren (Android eta iOS) bitartez. Horrela, eragotziko duzu bizilagunen wifi-sareen eraginez zurea mantsoago ibiltzea. Pentsatu wifia errepide bat bezala dela: auto gutxiago dabilen erreitik joaten bazara, azkarrago joan ahal izango zara. Aukeratu okupaziorik txikiena duen kanala.
- Ezin bazara Internetera konektatu, ez kable bidez eta ez wifi bidez, deitu baino lehen, eduki zure kable-modemaren edo bideratzailearen entxufea aterata segundo batzuez, eta piztu berriro. Egun hauetan asko eskatzen ari gara makinei; batzuetan, atsedenaldi bat behar dute eta berritik hasi, besterik ez ?.
- Wifi-ekipo berezia, zure etxea handia baldin bada edo solairu bat baino gehiago baldin badu. Entxufatu WiFi-errepikagailu bat edo PLC Wifi kit bat estaldura hobea behar duzun lekuan, edo MIFI bat, aukera izan dezazun zure PCak, tabletak, kontsolak, SmartTVa edo smartphoneak konektatzeko bideratzailetik urruti zaudenean.
Horiexek, beraz, etxean ondo konektatuta gelditzeko behar dituzun gomendio guztiak; besterik behar baduzu, jarri gurekin harremanetan.