Euskaltelek VoLTE aktibatu die mugikorreko bezero guztiei
Euskaltelen etengabe ari gara lanean, eta, gaur, mugikorreko bezero guztiek eskura duzuen hobekuntza baten berri eman nahi dizugu. Hobekuntza horrek ahots-deiei eragiten die, asko egiten baitira, eta hemendik aurrera kalitate handiagoa izango dute.
Eta hori guztia VoLTEri esker. Zenbait aste daramatzagu teknologia horrekin. Eta, orain, milaka dei arazorik gabe egin ondoren, azaldu nahi dizugu zer den eta zergatik den onuragarria zuretzat.
Zer da VoLTE teknologiaren kontu hori?
Teknologia berrien inguruan zerbait badakizu, ziur aski ezagutuko duzu. Baina, bestela, azkar azalduko dizugu:
Zer hobekuntza nabarituko dituzu VoLTErekin?
Hona hemen lehen unetik nabarituko dituzun onura batzuk:
- Kalitate hobea duen soinua: Deiak garbiagoak dira, zarata gutxiagorekin eta audio askoz naturalagoarekin. Ahotsa bereizmen handian entzungo duzu (HD Voice)!
- Azkarrago konektatzen diren deiak: Konturatuko zara zenbakia markatzen duzunetik beste aldeko telefonoa jotzen hasten den arte askoz denbora gutxiago pasatzen dela.
- Hitz egin eta nabigatu aldi berean: Lehen, dei bat egiten bazenuen, ezin zenuen Interneten nabigatu. Orain arazorik gabe egin ditzakezu bi gauzak batera.
- Bateria aurreztu: Mugikorrak ez du sare batetik bestera etengabe aldatu behar (2G/3G deitzeko eta 4G Interneterako); beraz, bateria gutxiago kontsumitzen du.
- Ezinbestekoa da herrialde batzuetan: Estatu Batuetan, adibidez, sare zaharrak itzaltzen ari dira (2G eta 3G), eta VoLTE izan behar da nahitaez deiak egin ahal izateko.
Zer egin Euskaltelen VoLTE erabiltzeko?
VoLTE automatikoki aktibatuta dago Euskaltelen bezero guztientzat. Baina behar bezala funtziona dezan, ziurtatu honako hauek:
- VoLTErekin bateragarria den mugikor bat duzula. Zure telefonoa nahiko modernoa bada, seguru asko hala izango da.
- 4G estaldura duen eremu batean zaudela. 2G edo 3G baino ez dagoen toki batean bazaude, VoLTE teknologiak ez du funtzionatuko.
- VoLTE deiak aktibatuta dauzkazula zure telefonoaren ezarpenetan. Nola egin azalduko dizugu:
Nola aktibatu VoLTE zure mugikorrean
Androiden:
- Zoaz ezarpenetara.
- Joan Sareak eta Internet edo Konexioak atalera.
- Hautatu Sare mugikorra edo SIM txartelak eta sare mugikorrak.
- Bilatu VoLTE deiak, 4G deiak edo antzeko aukera bat, eta aktibatu (izena aldatu egiten da mugikor-markaren arabera).
iPhonean (iOS):
- Ireki Ezarpenak.
- Joan Mugikor-datuak aukerara.
- Sakatu Aukerak.
- Sartu Ahotsa eta datuak aukeran.
- Aktibatu VoLTE aukera. Baliteke "4G" edo "5G" gisa agertzea, VoLTE deiak aktibatzeko aukerarekin.
Eta horiexek dira Euskaltelen nobedade garrantzitsu honi buruzkoak. Espero dugu asko gozatuko duzula VoLTEz, eta, beste hobekuntza edo zerbitzuren bat merkaturatzen badugu, hementxe emango dizugu hari buruzko informazioa.