Futbol-arratsalde bat bizi izan genuen Bilboko Gregorio de la Revilla kaleko Euskaltelen dendan.
Umeek nahiz helduek beren idoloetako birekin egoteko aukera izan zuten: Unai Simón eta Mariasun Quiñones Athletic-eko futbolariekin.
Unaik eta Mariasunek, argazkiak, elastikoak eta eskularruak sinatzen zituzten bitartean, gure bezeroen maitasun eta babes osoa jaso zuten.
Berriketan aritzeko eta argazkiak ateratzeko astia ere izan zuten. Dudarik gabe, umeek, eta hain ume ez direnek ere bai, maitasun handiz gordeko dute oroitzapena.