Ahaztu antzinako testu-liburuak. Etxeko txikienak ez daki zer ziren ere; orain, pantailaz pantaila ikasten dute. Teknologia berriei esker, jolastuz ikasteko bide berriak dituzte egungo haurrek, beste hizkuntza batzuei ekiteko, edo matematikak hain gorrotagarriak ez iruditzeko.

Dibertitzeko modurik onena ikasteko bide bikaina ere izan daiteke. Erabateko iraultza dira umeentzako hezkuntza-aplikazioak, eta haietatik gainezka daude tabletak eta smartphoneak. Hau besterik ez duzu egin behar: konektatu Euskaltel WiFiren puntuetako batera, eta deskargatu. Guk bost gomendatuko dizkizugu, baina askoz gehiago ere badaude. Hemen aurkituko dituzu, era guztietakoak gainera.

Tangram, Txinako asabengandik ikasten (bi urtetik aurrera)

Den-dena ez da berria mundu digitalean. Txinako antzinako jolasetan dago oinarrituta Tangram buru-hausgarri ezagun hori; orain, zure gailu mugikorrean erabil dezakezu. Irudi bat hautatu behar duzu, eta pieza geometrikoak erabiliz hura erreproduzitzen saiatu. Zazpi bakarrik dira, baina gauza asko egiteko erabil daitezke. Nahitaez astindu beharko dituzu neuronak! Windowserako, Androiderako eta  iOSerako bertsioak daude.

Mario Abecedario, zure hiztegia hobetzeko (4-6 urte)

Prestatu zaitez munstro oso jator batzuekin taldea osatzeko. izan ere, haiek dituzu7 aliaturik onenak joko horretako oztopoak gainditzeko. Hezkuntza-aplikazio onenaren Children’s Technology saria eman zioten joko horri 2015ean. Gauza pilo bat ikasiko dituzu, eta haiek ondo nola ahoskatu ere bai: letra bat gainditzen duzunean, hitz berri bat agertuko da eta hurrengo maila iritsiko zara. Aplikazio horretan, munduek ez dute amaierarik; zure seme-alabak, berriz, ez dira inoiz nekatuko jolasten. Probatu iOSen edo Androiden.

Icuadernos, Rubio koadernoen berrikuntza (3-8 urte)

Klasikoen moda ere ez da bukatu. Mundu digitalera aldatu dira Rubio markako koaderno hori mitiko haiek, Santillanaren oporrak bezala. Icuadernos da arazoak konpontzeko Rubioren proposamen berria: sortu avatar bat, eta hasia burmuinak astintzen. Batuketak eta kenketak egitea, marraztea eta koloreztatzea..., hori eta askoz ere gauza gehiago egiten aplikazio berri horrek. Apple Storen eta Google Playn eskura daiteke.

Pupitre, Santillana 2.0 oporrak (3-8 urte)

Oinarrizko arazoak konpondu badituzu, ez kezkatu. Santillana ere berritu egin da, eta zuk nahi duzun lekura eramango dizu "Pupitre"-a. Lehen hezkuntzako oinarrizko kontzeptuak errepasatzeko, eskolak dituzte txikienek (3-5 urte) eta ikasgaiak handixeagoek (6-8urte). Horrez gain, etorkizuneko artistak ere gogoan ditu. Egin behar den gauza bakarra: "testurak" modua hautatu, eta sormen artistikoari ataka guztiak ireki. Oraingoz, Ipaderako, Androiderako eta Windowserako dago erabilgarri "Pupitre"; iPhonek, berriz, itxaron egin beharko du pixka batean.

Lightbot: Code hour, etorkizuneko programatzaileentzat (4 urtetik aurrerakoentzat)

Klasikoez mintzatu garenez, geroaz ere mintza gaitezke. Lightbot da etorkizuneko jenio informatikoentzako aplikazio perfektua, lehen programazio-urratsak egiteko tresnarik egokiena. Komandorik komando gaindituko dituzte aplikazio puzzle gisara aurkezten dizkien logika-problemak. Ez izan zalantzarik: probatu zuk ere. Nahi adina minutu dituzu dibertitzeko. App Storen eta Google playn aurkituko duzu.

   

Badoa uda, eta etxeko txikienek oraindik ere denbora libre asko dute, irailean eskolara itzuli aurretik. Ez daukatela batere aplikaziorik instalatuta jolastu bitartean ikasi eta primeran pasatzeko? Bada, ekin zerrendako lehenbizikoari.