Haurrekin egiteko planik onenaren bila zabiltza Gabonetarako? Zatoz Bilboko 2025 - 2026ko Umeen Gabonetako Parkera, Barakaldoko BECen, 2025eko abenduaren 13tik 2026ko urtarrilaren 5era. Jakin ezazu noiz irekiko den, zenbat balio duen sarrerak, zer ordutegi eta jarduera dituen eta askoz gehiago.
Honelakoa da Bilboko Gabonetako Haur Parkea: aisiaren, entretenimenduaren, kirolaren eta emozio handien konbinazio dibertigarriena.
Bilboko 2025-2026ko UGPa
Umeen Gabonetako Parkea (UGP) hitzordu beteranoa da Bizkaian, eta etxeko txikiei zuzenduta dago. Aurtengoa 59. edizioa izango da eta, beste behin ere, BECen (Bilbao Exhibition Centre) egingo da, Gabon-jaietan.
Esparru zabal horretan, denetik topatuko duzue: atrakzioak, jarduerak, tailerrak, kirol-txapelketak, jateko postuak...
- 5 eta 1 pabilioiak: barrakak.
- 3. eta 1. pabiloiak: tailerrak eta jarduerak.
Eta, ezertxo ere ez galtzeko, 2025 - 2026ko Umeen Gabonetako Parkea bisitatzeko jakin beharreko guzti-guztia kontatuko dizugu.
Bilboko 2025 - 2026ko Umeen Gabonetako Parkearen datak eta ordutegia

Bilboko 2025-2026eko Umeen Gabonetako Parkea abenduaren 13tik (larunbata) urtarrilaren 5era (astelehena) egongo da zabalik.
Hala ere, kontuan izan bi jaiegunetan itxita egongo dela: abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean.
Bilboko Umeen Gabonetako Parkearen ordutegia:
- Egunero: 11:00 – 20:00
-
Abenduaren 15a, 16a, 17a eta 18a: 10:00 - 20:00.
- Abenduaren 24a eta 31: 11:00 - 17:00.
- Itxita: abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean.
Bilboko Umeen Gabonetako Parkea: sarreren prezioak eta nola erosi
2025-2026ko Bilboko UGPrako sarreren prezioa desberdina da aldez aurretik online edo leihatilan erosita.
Bilboko UGParen prezioa, leihatilan erosten baduzu:
- Sarrera arrunta: 10,5 €. 1 €-ko deskontua familia ugarientzat.
- Desgaitasuna Egiaztatzeko Txartela duten pertsonak eta laguntzaile bat: 9,5 €. Abenduaren 13an, 14an eta 15ean prezio berezia izango dute: 5,5 €.
- 2 urte bitarteko haurrak: doan 3 urtetik aurrera, sarrera ordaindu behar dute.
Bilboko UGParen prezioa, leihatilan erosten baduzu:
-
Sarrera arrunta: 10,5 € + 0,5 € kudeaketa-gastuak.
-
Erosketa kolektiboa: prezio murriztua 20 sarrera baino gehiago badira (2025/12/3ra arte): 8,5 € (21-250 sarrera) edo 7,5 € (251 sarreratik aurrera). Sarrera kolektibo bakarra izango da; beraz, taldeak elkarrekin sartu beharko du, egun eta ordu berean.
-
Banakako sarrera askoren erosketa (2025/12/3ra arte bakarrik): 8,5 € (31-999 sarrera) edo 7,5 € (1000 sarreratik aurrera). Pertsonak bakoitza bere aldetik sar daiteke nahi duen egunean, baina sarrera guztiak batera eta aldi bakarrean jaso behar dira.
-
3 urte bitarteko haurrak: doan. 3 urtetik aurrera, sarrera ordaindu behar dute.
Arropa zaintzeko zerbitzua ere badago: 3 € pertxa eta 6 € taldeentzako zakua.
Zer atrakzio daude Bilboko UGPan?

Irudia: Bilboko Umeen Gabonetako Parkea
Umeen Gabonetako Parkearen erakargarritasunik handienetako bat haurrentzat jartzen dituzten atrakzio ugariak dira.
Bilboko Umeen Gabonetako Parkeko atrakzioen artean klasikoak aurkituko dituzu: piraten itsasontzia, ohe elastikoak, trena, zezen mekanikoa edo autoen talka-pista.
Txikien pertsonaia gustukoenak inspirazio-iturri gisa hartzen dituzten batzuk ere badaude, hala nola Avengers Wipe Out, Bob Esponja Wipe Out, Mario Bross, edo Ninja Dortokak.
Atrakzio bakoitzean zehazturik dago zein adinetarako diren, haurrak bakarrik sar daitezkeen edo heldu batek lagunduta sartu behar duten.
Umeen Gabonetako Parkea: hezteko aisialdi-proposamenak
Umeen Gabonetako Parkeak konpromiso bizia du gure txikientzat funtsezkotzat jotzen dituen sei baliorekin: elkartasuna, gizalegea, jasangarritasuna, berdintasuna, familia eta bizitza osasuntsua.
Horiexek osatzen dute Umeen Gabonetako Parkearen DNA, eta, horregatik, oso kontuan hartzen dira hezteko aisialdi-proposamenetan.
Proposamen horietako asko zenbait erakunderen lankidetzarekin antolatuak dira.
Adibidez, STEAM GUNEAn, zientzia- eta teknologia-tailerrak egiten dira, eta eskaintza berezia izaten da ikastetxeentzat.
Umeen Gabonetako Parkea: kirola
Kirola nahitaezko osagaia da Umeen Gabonetako Parkean.
Badira kirol-txapelketak, hala nola saskibaloiko eta eskubaloiko Gabonetako Parkeko Txapelketak, beisboleko bateaz jotzeko tunela, Miniatletismoko Gabonetako VIII. Txapelketa eta Bizkaiko Mahai Teniseko Federazioaren erakustaldiak.
Kirol-txapelketez gain, UGPko Gabonetako Lasterketa egingo da 2026ko urtarrilaren 5ean. Kategoria, ordutegi eta distantzia desberdinak izaten dira. Kontsultatu hemen informazio guztia eta animatu parte hartzera. Opariak banatuko dira izena ematen dutenen artean.
Umeen Gabonetako Parkea: non jan
Ziurtatzen dizugu ez zarela goseak bueltatuko. Gustu eta adin guztietarako aukerak topatuko dituzu: eguneko menu landuak, plater konbinatuak, pizzak, hot dogak, kebabak, hanburgesak eta ogitartekoak.
Eta gozokiak ere bai, noski: gozotegia, txurro-denda, izozkiak, gozoki-sagarrak, azukre-kotoiak...
Aukeratzen duzuna aukeratzen duzula, izango duzu non dastatu: espazio komunetan, jantokietan eta atsedenlekuetan, baita jateko leku propioa duten jatetxeetan ere.
Umeen Gabonetako Parkea: aparkatzea
Barakaldoko Bilbao Exhibition Centrek 4.000 autorentzako aparkalekua du.
Edozein plazatan aparka dezakezu. Lehenbiziko orduak 2,60 euro balio du, eta bigarrenetik aurrerakoek, berriz, 1,40 euro (egunean 18 € ordaintzen da gehienez).
Nahiago baduzu, hemen erreserbatu dezakezu aurrez, online.
Bide batez, auto elektrikoz edo hibridoz iristen bazara, kontuan izan aparkalekuak 27 kargagune dituela.
Umeen Gabonetako Parkera bizikletaz iristen bazara, berriz, doan aparkatu ahalko duzu erakustazokaren kanpoaldean dagoen eremuan.
Bilboko Umeen Gabonetako Parkeari buruzko informazio gehiago

Irudia: Bilboko Umeen Gabonetako Parkea
Hainbeste entretenimendurekin, gerta liteke txikiak bistatik galtzea. Nahigabeak saihesteko, Umeen Gabonetako Parkeak eskumuturreko indibidualak ipintzen ditu identifikatzeko (informazio-standean jaso ditzakezu). Nonahi daudela ere, beti aurkitzeko moduan!
Gainera, beste zerbitzu batzuk ere izango dituzu: haurtxoentzako aldagailuak, kutxazainak, wifia, jostailuak biltzeko gunea...
Ez zaigu bururatzen familia osoarentzako plan osoagorik Gabonetarako. 2025eko abenduaren 13tik 2026ko urtarrilaren 5era, zatoz Bilboko Umeen Gabonetako Parkera!
Eta jarduera gehiago nahi badituzu, hala nola izotz-pista, argiak… kontsultatu hemen behean Bilboko Gabonetako programa osoa:
Goiburuko irudia: Bilboko Umeen Gabonetako Parkea.
