Tuterako 2025eko jaiak, Santa Ana zaindariaren omenez antolatuak, uztailaren 24tik 30era ospatuko dira. Presta zaitez kontzertuak, erraldoiak, Santa Anaren prozesioa, Revoltosa eta peñen beste ekitaldi asko gozatzeko. Kontsultatu hemen Tuterako 2025eko jaien egitarau osoa; Nafarroako Foru Komunitateak Interes Turistikoko Jai izendatu zituen.

Tuterako 2025eko jaietako egitaraua

fiestas tudela cartel 2025
Iturria: Turismo de Tudela

Nafarroako beste jai asko bezala, Tuterako jaiak txupinazoarekin hasten dira, hilaren 24an, eta “Gaixoa ni” abestuz amaitzen dira hilaren 30ean.

“Tuterarrok! Gora Santa Ana!, Gora Tutera!” oihuekin abiatuko da 2025eko Tuterako jaien egitaraua Foruen Plazan.

Eta hortik aurrera kontzertuak eta emanaldiak Foruen plazan eta Queiles pasealekuan, erraldoiak, Revoltosa, prozesioak, lore-eskaintzak, su artifizialak, lehiaketa gastronomikoak, zezenketak, herri-kirolak, txarangak, txistulariak, erraldoiak, buruhandiak, jotariak eta hainbat omenaldi. Eta entzierroak ere izaten dira, noski, goizero, 08:00etan.

Txikientzat, ur-parkeak, apar-jaiak, magia-ikuskizunak eta aurpegi-margolariak.

Ezin ditugu aipatu gabe utzi peñak: beren txaranga eta ekitaldiekin, festa-giro ezin hobea jartzen dute.

Ospakizunen egun handia uztailaren 26a da, larunbata, Santa Ana eguna, jaieguna Tuteran.

Tuterako Udalak argitaratu du dagoeneko Tuterako 2025eko jai-egitaraua. Hemen deskargatu dezakezu.

2025ean ere antolatu diren 200 ekitaldi baino gehiagotatik aipagarrienak errepasatuko ditugu:

2025eko uztailaren 24a, osteguna

  • 11:30: Kalejira

  • 12:00: Santa Ana zaindariaren omenezko jaien hasiera iragartzen duen txupinazoa Erlojuaren Etxeko balkoitik, klarinete-jotzaileek, tinbal-jotzaileek, dultzaineroek, erraldoi-konpartsak, txistulariek, Tuterako musika-bandak eta lagunarteen txarangak girotuta.

  • 12:30 - 21:00: Ludotxiki txupinazoa

  • 20:15: Plaza Zaharretik Katedralerantz: Erraldoien irteera Santa Anako bederatziurrenean dantzatzeko.

  • 21:00: Katedraleko Santa Anaren sarean: Zapi gorriaren eskaintza zaindariari, eta txistulari, erraldoi eta buruhandien emanaldia.

  • 23:30: Foru Plaza: Larrain-dantza, Tuterako polka, jota eta Revoltosa

  • 01:00: Foru Plaza: Dantzaldia Jamaica Show orkestrarekin.

2025eko uztailaren 25a, ostirala

  • 07:15: Dianak.

  • 08:00: Zezenkoen entzierroa.

  • 09:30: Katedraletik hasi eta alde zaharrean: Santiagoren prozesioa.

  • 10:00: Aita Lasa plaza: Herri-bazkaria.

  • 11:30: Merkatu plazatik Plaza Zaharreraino: Erraldoi eta buruhandien desfilea.

  • 12:00: Merkatu plazatik Plaza Zaharreraino: Lore-eskaintza Santa Anari.

  • 13:00: Yehuda Ha-Levi plaza: Omenaldia Tuterako aitonari.

  • 21:30: Foru Plaza: Zezensuzkoa.

  • 23:15: Su-festa.

  • 23:30: Foru Plaza: Larrain-dantza, Tuterako polka, jota eta Revoltosa

  • 01:00: Foru Plaza: Dantzaldia Vulkano orkestrarekin.

2025eko uztailaren 26a, larunbata Santa Ana

  • 06:50: Madalena elizatik hasi eta alde zaharrean: Santa Ana Zaharraren prozesioa.

  • 08:00: Zezen-entzierroa.

  • 11:30: Katedralean hasita eta alde zaharrean barrena: Santa Ana zaindariaren prozesioa. Bukatzean, erraldoiak.

  • 20:00: DJ festa.

  • 21:30: Foru Plaza: Zezensuzkoa.

  • 21:30: Queiles pasealekua: Omenaldia emakume tuterar ezagunari.

  • 23:15: Su-festa.

  • 23:30: Foru Plaza: Larrain-dantza, Tuterako polka, jota eta Revoltosa

  • 01:00: Foru Plaza: Antonio Carmonaren kontzertua.

2025eko uztailaren 27a, igandea

  • 07:15: Dianak.

  • 08:00: Zezen-entzierroa.

  • 09:15: Haur-entzierroa.

  • 12:00: Omenaldia Tuterako amonari.

  • 12:00: Kalejira

  • 13:00: Omenaldia joandako tuterarrari.

  • 13:00: Merindadearen eguna.

  • 19:00: Burtziketarien zezenketa.

  • 19:00 - 22:30: Holi Party Color-Familientzako festa.

  • 21.30: Foru Plaza: Zezensuzkoa.

  • 23:15: Su-festa.

  • 23:30: Foru Plaza: Larrain-dantza, Tuterako polka, jota eta Revoltosa

2025eko uztailaren 28a, astelehena

  • 07:15: Dianak.

  • 08:00: Zezen-entzierroa.

  • 10:00: Artisau-elikagaien azoka.

  • 11:30: Queiles pasealekutik hasita eta alde zaharrean barrena: Erraldoi-konpartsen eta dultzainero-banden elkarretaratzea

  • 12:00: XIV. Urrezko Kiosko Gaztea saria

  • 18:00: Gazte Festa.

  • 12:30: Herri-kirolak

  • 20:00: Kalejira Dantzaldirekin.

  • 21:30: Foru Plaza: Zezensuzkoa.

  • Su-festa.

  • 23:30: Foru Plaza: Larrain-dantza, Tuterako polka, jota eta Revoltosa

  • 01:00: “Da Igual” taldearen kontzertua. Kontzertua amaitutakoan, La Dorotea.

2025eko uztailaren 29a, asteartea

  • 07:15: Dianak.

  • 08:00: Zezen-entzierroa.

  • 11:30: Udalean hasita: Erraldoi eta buruhandien desfilea.

  • 12:30: Haur-entzierroa.

  • 13:00: Dultzaineroen alardea.

  • 21:15: Haurrentzako Revoltosa.

  • 21:30: Foru Plaza: zezensuzkoa.

  • 23:15: Su-festa.

  • 23:30: Foru Plaza: Larrain-dantza, Tuterako polka, jota eta Revoltosa

2025eko uztailaren 30a, igandea

  • 07:15: Dianak.

  • 08:00: Zezen-entzierroa.

  • 11:30: Plaza Zaharrean hasita: Erraldoi eta buruhandien desfilea.

  • 12:30: Haur-entzierroa.

  • 13:00: Plaza Zaharra: Erraldoi eta Buruhandien konpartsari agurra.

  • 21:30: Foru Plaza: Zezensuzkoa.

  • 23:15: Su-festa eta festa-bukaerako burrunbada.

  • 23:30: Foru Plaza: Larrain-dantza, Tuterako polka, jota eta Revoltosa

  • 01:00: Erlojuaren Etxeko balkoitik, Foru plazan: “Gaixoa ni”.

Tuterako 2025eko Santa Ana jaietako kontzertuak

Musika izaten da Tuterako Santa Ana jaietako erakargarri nagusietako bat.

Foru Plaza musika-agertoki bilakatzen da, hainbat estilotako musikariak hartzeko, uztailaren 24tik 30era. Hona hemen kontzertu nagusien zerrenda:

Uztailak 24, osteguna

  • 22:00: Mariachi Imperial Elegancia Mexicana

Uztailak 25, ostirala

  • 22:00: B Vocal

Uztailak 26, larunbata

  • 01:00: Antonio Carmona

Uztailak 27, igandea

  • 22:00: Revista Luis Pardos

Uztailak 28, astelehena

  • 22:00: Luis Muñoz – Tributo a grandes voces (Camilo Sesto, Julio Iglesias, Nino Bravo, Raphael)

Uztailak 29, asteartea

  • 22:00: Kimbamba

Uztailak 30, asteazkena

  • 22:00: María Jesús & Acordeón

Tuterako jaiak: jarduera nagusiak…

Fiestas de Tudela
Iturria: Turismo de Tudela

Erraldoiak

Erraldoiak dira Tuterako jaietako ohiturarik ezagunenetako bat; Orden del Volatínek antolatzen du, eta Nafarroa osoko 20 eta 30 erraldoi-konpartsa artean biltzen dira.

Guztira, 100 bat erraldoik desfilatzen dute, bizilagunen eta bisitarien gozagarri.

Revoltosa dantza

Revoltosa herri-dantzaldia oso ondo ezagutzen dute tuterarrek, bide luzea egin baitu 1928tik.

Gaur egun, jotaren eta Larrain-dantzaren ondoren egiten da.

24:00etatik aurrera, Revoltosaren hiru erritmoek pozez eta festa-giroz betetzen dute Foruen Plaza, dozenaka lagun musika-kioskoaren inguruan biraka dabiltzala.

Musika goxoarekin hasten da, pixkanaka abiadura hartzen du, eta erritmo lasaira itzultzen da berriz.

Hogeita hamar minutu inguru irauten du, eta ez du pauso koreografiko jakinik; momentura egokitzen jakin behar da, motelago edo azkarrago. Kontuz norantzarekin, ezin baita kontrakoan joan.

Gaur egun entzuten den musika pasodobleen eta kalejiren nahasketa da, 1940ko hamarkadan estreinatua eta Luis Gil Lasherasek egina.

Suzko zezena

Festetako egun guztietan ibiltzen da Tuterako kaleetan, 1972tik.

Gaur egun, burua eta adarrak dituen dituen metalezko armazoi batek ordeztu du zezena.

Tuterako Santa Ana jaietako prozesioak

Las procesiones de las Fiestas de Santa Ana en Tudela
Iturria: Turismo de Tudela

Prozesioak ere garrantzitsuak dira Tuterako Santa Ana jaietan.

Lehen prozesioa uztailaren 25ean egiten da, eta herriko alde zaharra zeharkatzen du. Santiago apostoluaren omenez egiten da.

Bitxia bada ere, antzina, prozesio horretan ateratzen zena ez zen Santiago Apostoluaren irudia, baizik eta Nafarroako erregeak Santiago kofradiari oparitu zion San Joanen estatua.

Gaur egun bai, Santiago apostoluarena ateratzen dute, Done Jakue zutoihalarekin eta XVII. edo XVIII. mendeko hirukoarekin. Tuterako Katedraletik hasi eta alde zaharreko kaleak zeharkatu ohi ditu.

Bigarren prozesioa uztailaren 26an egiten da, eta Santa Ana Zaharra gurtzen du. Madalena elizatik abiatzen da, eta erraldoi eta buruhandien konpartsa izaten du lagun.

Hirugarren prozesioa da ezagunena eta sinbolikoena, Tuterako patroi Santa Anarena da eta. Irudia idulki baten gainean eramaten dute sorbaldan; hasieran frantziskotar apaizek, eta gaur egun tunikaz jantzitako laikoek.

Nor da Santa Ana, Tuterako patroia?

1530etatik da Santa Ana tuterako patroia.

Izurrite ikaragarri baten ondoren hartu zuten hura gurtzeko ohitura. Izurria buka zedin eskatzeko, meza egin eta agindu omen zioten santuari omenduko zutela eta prozesioan aterako zutela aurrerantzean laguntzen baldin bazien.

Izurriak atzera egin zuen, eta Santa Anak, beraz, jai batzuk merezi zituen. Pixkanaka, gaur egun oso ezagunak diren tradizio berriak gehitu zitzaizkien prozesioei.

Uztailaren 24tik 30era, Tutera gorriz eta zuriz janzten da, bere zaindaria behar bezala omentzeko Santa Ana jaietan.

Goiburuko irudiaren iturria: Tuterako turismoa.