Maiatzean, Euskaltelen telebista gustu guztietarako estreinaldiekin, nobedadeekin eta edukiekin dator. Kirolzaleentzat, Roland-Garros irekian; telesailen zaleentzat, CSI Vegasen denboraldi berria eta Without Sin: Libre de culpa oso-osorik. Eta, gainera, dekorazioa, abenturak, zinema…Ikus dezagun zein diren maiatzeko eduki onenetariko batzuk.

Eurosport irekian: dialeko 7an

estrenos television mayo 2024 euskaltel eurosport roland garros

Eurosport irekian ikusi ahal izango duzu maiatz guztian, Euskaltelen telebistaren bidez. Izan ere, hilabete garrantzitsua da kirolaren munduan. Maiatzaren 4an Italiako Giroa abiatuko da, eta, maiatzaren 26tik aurrera, tenis onenaz gozatzeko aukera izango dugu, Roland-Garros lehiaketa hasiko baita.

Ea Nadal eta Alcaraz mailarik onenean jokatzen ikusten ditugun lur zanpatuko Grand Slam garrantzitsuenean. Eta Iga Swiatek poloniarra Parisen laugarren garaipena lortzen saiatuko da. Eurosport en, maiatzaren 26etik ekainaren 9ra.

CSI Vegas - 3. denboraldia, Star Channel-en: dialeko 20an

estrenos television mayo 2024 euskaltel csi vegas star channel

Badator berriro CSI Vegas Star Channel-era: Folsomen etorkizuna kolokan dago, eta, bien bitartean, taldekideek zalantzan jartzen dute haren errugabetasuna. Baina bizitzak aurrera jarraitzen du, eta taldeak kasu korapilatsuak izango ditu telebistako telesail ezagun honen hirugarren denboraldian ere.

  • Estreinaldia: maiatzaren 2a, osteguna; 22:00etan, STAR Channel-en (dialeko 20an)
  • Emanaldia: ostegunero, 22:00etan
  • Eskaripean: Replaytekan

Without Sin: Libre de culpa, AXN Now-en: Replayteka

estrenos television mayo 2024 euskaltel without sin axn

Ama samindu baten eta ustez alaba hil zion gizonaren arteko harremana da pantailara itsatsiko zaituen istorio berria. Without Sin: Libre de culpa da 4 ataleko thriller psikologiko honen izenburua. Britainia Handian ekoitzi zen, Al Mackay da zuzendaria, eta BAFTA sari bat eskuratu zuen 2023an.

Telesail osoa ikus dezakezu AXN Now-en, maiatzaren 11tik aurrera.

  • Estreinaldia: maiatzaren 11, AXN Now-en (Replayteka)
  • Eskaripean: Replaytekan

Mademoiselle Holmes, COSMOn: dialeko 25ean

Mademoiselle Holmes en COSMO

Ukaezina da Holmes familian ikertzaile trebeak direla guztiak. Oraingo honetan, Mademosielle Holmesek zertarako gai den erakutsi beharko du: Sherlock Holmes beraren ondorengoa da Charlie polizia-agente lotsatia, eta kasu zailenak argitzen ikusiko dugu. “Watson” berezi bat du lagun, Samy lankidea.

  • Estreinaldia: osteguna, maiatzaren 16a; 22:00etan, COSMOn (dialeko 25ean)
  • Emanaldia: ostegunero, 22:00etan
  • Eskaripean: Replaytekan

Mamá o papá, Warner TV-n: dialeko 16an

Paco León eta Miren Ibarguren aita-amak dira: dibortziatzeko prozesuan daude bete-betean, eta lehian ari dira, seme-alaben zaintza lortu nahi baitute biek. Erantzukizunik ez izateko, bestea aita txarrena eta ama txarrena direla sinetsarazi nahi dute. Umorez betetako borroka ero honek ongi pasaraziko dio familia guztiari. Barre-algarak bermatuta daude Mamá o papá komediarekin, Warner TV-n.

  • Estreinaldia: maiatzaren 11, larunbata; 22:00etan, Warner TV-n (dialeko 16an)

Aventura en pelotas: Brasil - 2. denboraldia, Discovery-n: dialeko 34an

estrenos television mayo 2024 euskaltel aventura pelotas brasil discovery

Bost bikote berri ikusiko ditugu denboraldi honetan. Elkarrekin bizi eta lan egin beharko dute Kolonbiako eskualde basati bateko arriskuen artean 21 egunez bizirauteko. Ez dute ez jatekorik, ez urik, ez tresnarik, ez arroparik... Aventura en pelotas: Brasil, bigarren denboraldia, Discoveryn.

  • Estreinaldia: astelehena, maiatzaren 6a; 22:00etan, Discovery-n (dialeko 34an)
  • Emanaldia: astelehenero, 22:00etan
  • Eskaripean: Replaytekan

Casa Decor, Decasa-n: dialeko 39an

Casa Decor en Decasa

Casa Decor saioaren 59. atala La Trinidad jauregian grabatu da. Madrilgo Francisco Silvela kalean dago finka zoragarri hori; garai bateko eraikin dotoreen xarma gordetzen du kaleak.

Toki bikaina da interiorismoaren zaleentzat, esperientzia paregabea eta esklusiboa baita diseinuaz eta bizi-estiloaz gozatzeko Decasa kanalean.

  • Estreinaldia: astelehena, maiatzaren 9a; 20:30ean, Decasa-n (dialeko 39an)
  • Eskaripean: Replaytekan

Eta Guztia TB aukera baduzu, adi estreinaldi hauekin:

Las brujas de Mayfar, AMCn: dialeko 48an

estrenos television mayo 2024 euskaltel brujas mayfar amc

Rowan Fielding neurozirujauak arazo bat du: haserretzen denean, gogamenaren bidez hiltzen du jendea. Zergatik? Berak ere jakin nahi du, eta erantzunen bila ari da. Hala, bere ezkutuko familia biologikoa aurkitu du.

Anne Riceren unibertsoko telesaila da Las brujas de Mayfar ere. Harrapatu egingo zaitu, AMCn.

  • Estreinaldia: astelehena, maiatzaren 20a; 22:10ean, AMCn (dialeko 48an)
  • Emanaldia: astelehenero, 22:10ean
  • Eskaripean: Replaytekan

Familiaren Nazioarteko Eguna, Disney Jr-en: dialeko 82an

estrenos television mayo 2024 euskaltel dia familia disney junior

Disney Jrek ekitaldi berezia prestatu du maiatzaren 15erako, hots, Familiaren Nazioarteko Egunerako.

Oraingo honetan, anai-arrebak dira protagonistak SuperKitties, ¡Cachorros a la obra! eta Bluey telesailetako atalen aukeran.

  • Estreinaldia: asteazkena, maiatzaren 15a, Disney Jr-en (dialeko 82an)
  • Eskaripean: Replaytekan

Eskaripeko kanalak

Creepshow - 4. denboraldia, DARKen: dialeko 47an

estrenos television mayo 2024 euskaltel creepshow dark

Ez dago suaren inguruan elkartu eta beldurrezko istorioak kontatzea bezalakorik. Suaren ordez, DARK eta hango istorio beldurgarriak ditugu. Maiatzean, Creepshow telesailaren 4. denboraldia estreinatuko da. Stephen Kingen kontakizunetan oinarritzen da, eta dibertigarria bezain beldurgarria da.

Gainera, Creepshowen 1., 2. eta 3. denboraldiak dituzu Replaytekan, oso-osorik.

  • Estreinaldia: ostirala, maiatzaren 24a; 23:00etan, DARKen (dialeko 47an)
  • Emanaldia: ostiralero, 23:00etan
  • Eskaripean: Replaytekan

Bardot, Sundance TVn: dialeko 42an

estrenos television mayo 2024 euskaltel bardot sundance

Julia de Nunez da telesail honetan Brigitte Bardot, zinemako eta modako ikono frantziarra. Bardot telesail biografiko laburraz ari gara.

Bere askatasunaren alde borroka egin zuen eta gailurrera iristea lortu zuen emakume ausart horren bizitza ezagutuko dugu sei atal hauetan.

  • Estreinaldia: osteguna, maiatzaren 30a; 23:30ean, Sundance TVn (dialeko 42an)
  • Emanaldia: ostegunero, 23:30ean
  • Eskaripean: Replaytekan

Hori guztia eta gehiago duzu zain maiatzean Euskaltelen bidez goza dezakezun telebistan.