Presta zaitez apirilean etxerako planik onena izateko, Euskaltelen eskaintzen dizugun telebistarekin. Telesailen denboraldi berriak, dokumental handien estreinaldiak, zinema-zikloak eta eduki pila bat etxeko guztientzat, apirileko kanal gonbidatuarekin: Enfamilia. Hona hemen apirileko estreinaldietako batzuk.
Ley y orden – T21, STAR Channelen (dialeko 20an)
Hemen da berriro telebistako sailik ikoniko eta iraunkorrenetako bat, jada 21. denboraldian. Apirilaren 5ean, STAR Channelek Ley y ordenen emanaldi berria estreinatuko du. Kasu berriak John Mccoyren taldearentzat, beti bezain zailak eta entretenigarriak, New Yorkeko kaleetan barrena.
-
Estreinaldia: apirilaren 5a, ostirala; 22:00etan, STAR Channel-en (dialeko 20an)
-
Emanaldia: ostiralero, 22:00etan
-
Eskaripean: Replaytekan
Enfamilia, irekian (dialeko 7an)
Apirilean, gozatu irekian Enfamilia kanalaz. Gustu guztietarako eduki nabarmenek daude:
Abentura pixka bat familian? Iritsi da Theodosiaren bigarren denboraldia. Asteazken gauetan, apirilaren 24tik aurrera.
Antzinako garaietan kokatutako telesailak gogoko badituzu, ez galdu Regreso a Howards End. Astelehenero, apirilaren 15etik aurrera, 22:00etan.
Edo nahiago duzu misteriozko zinema frantsesik oneneko filmen bat, krimen eta ikerketei buruzkoa? Apirileko lau ostiraletan, 22:00etan.
Los secretos de los pulpos, Nat Geo Wilden (dialeko 30ean)
Adimentsua, lagunkoia, atsegina eta basatia da. Agian harritu egingo zara, baina olagarroaz ari gara. Haren sekretu guztiak ezagutu nahi badituzu, adi ikusi James Cameronen produkzioa, Alexandra Schnell zientzialariak aurkeztua; apirilean estreinatuko da Nat Geo Wilden. Izenburua: Los secretos de los pulpos.
-
Estreinaldia: astelehena, apirilaren 22a; 18:00etan, Nat Geo Wilden (dialeko 30ean)
-
Emanaldia: astelehenero, 18:00etan
-
Eskaripean: Replaytekan
El juego de los estafadores, Discoveryn (dialeko 34an)
Discovery Channelek jokoaren munduko alderik ausartena eta adoretsuena plazaratu du El juego de los estafadores saioaren estreinaldiarekin.
Astero, ikusiko dugu nola kontatzen duten iruzurgileek beren historia, lehen pertsonan, eta nolako arriskuak hartu behar izan zituzten dirutza handiak irabazteko.
-
Estreinaldia: apirilaren 19a (ostirala), 22:00etan, Discoveryn (dialeko 34an)
-
Emanaldia: ostiralero, 22:00etan
-
Eskaripean: Replaytekan
Chernobyl, TCMn (dialeko 9an9)
Ukrainako zentral nuklearrak izan zuen istripuaren kontakizuna iritsi da TCMra; sari asko irabazi dituen telesail bat da, HBOrena. Apirileko ostiral guztietan, Chernobylen atal berri bat, mundua hunkitu zuen istorio baten une latzak, erabaki zailak eta giza eta gizarte-ondorioak kontatzen dituena.
Eta apirilaren 26an (azken ostirala), Txernobilgo hondamendiaren urteurrenarekin batera, telesailaren maratoia, oso-osorik emango baita.
-
Estreinaldia: apirilaren 5a, ostirala; 22:00etan, TCMn (dialeko 9an)
-
Emanaldia: ostiralero, 22:00etan
-
Eskaripean: Replaytekan
Profesor T – T1 eta T2, COSMOn (dialeko 25ean)
Ezagutzen al duzu Jasper Tempest irakasle maniatiko eta berezia? Profesor Tko protagonista oso azkarra da, baina nahasmendu obsesibo-konpultsibo bat du, eta, gainera, iragan zaila bizi izan du.
Bere bizitza goitik behera aldatu da Hilketa Sailarekin lan egitera behartu dutenean.
-
Estreinaldia: T1 apirilaren 15a, astelehena, 21:00etan, eta T2 apirilaren 23an, asteartea, 21:00etan, Cosmon (dialeko 25ean)
-
Emanaldia: astelehenetik ostiralera, 21:00etan
-
Eskaripean: Replaytekan
The Good Doctor – T7, AXNn (dialeko 22an)
Shaun Murphy inoiz baino lanpetuago dago. Orain aita, senarra eta zirujaua da. Erronka berriak telebistako mediku gogokoenetako batentzat; Freddie Highmor da aktore protagonista.
Eguneroko harat-honat biziaz gain, ospitalean aldaketak izango ditu, egoiliar berriak etorri baitira eta zenbait beterano joan.
-
Estreinaldia: asteartea, apirilaren 23a; 22:00etan, AXNn (dialeko 22an)
-
Emanaldia: asteartero, 22:00etan
-
Eskaripean: Replaytekan
Dulces con historia, Canal Cocinan (dialeko 38an)
Ehun urtetik gorako gozotegiak, gozoki berdingabeak eta belaunaldiz belaunaldi transmititutako jakinduria. Gozo-lantegi handien sekretu ezkutuenetako batzuk erakutsiko dizkigu telebistako saio gozoenak.
Gozatu gozogintzarik onenaz Canal Cocinako Dulces con historia programa berriarekin.
-
Estreinaldia: astelehena, apirilaren 1a; 23:00etan, Canal Cocinan (dialeko 38an)
-
Emanaldia: astelehenero, 23:00etan
-
Eskaripean: Replaytekan
Eta Guztia TB aukera baduzu, adi estreinaldi hauekin:
Entrevista con el vampiro, AMCn (dialeko 48an)
Louis de Pointe du Lac, 1910ean, New Orleansen bizi da. Lestat banpiroa ezagutzean, haren bizitza goitik behera eroriko da, ezin azalduzko modu batean. Ehun eta hamar urte geroago, Louisek bere istorioa kontatzen dio Daniel Molloy kazetariari.
Horrela hasten da azken urteotan gehien nabarmendu diren telesailetako bat. Apirilean estreinatuko du AMCk Entrevista con el vampiro klasikoaren bertsio berria, Anne Riceren liburu ezagunean oinarritua. Apirileko astelehenetan, begiak telebistari iltzatuta edukiko zaitu.
-
Estreinaldia: astelehena, apirilaren 15a; 22:00etan, AMCn (dialeko 48an)
-
Emanaldia: astelehenero, 22:10ean
-
Eskaripean: Replaytekan
Monster High, Nickelodeon-en (dialeko 88an)
Clawdeen Wolf barne-gatazka batean bizi da, inor ohartu gabe, erdi gizakia eta erdi otsemea baita. Ikus itzazu Claudenen eta Monster High eskolako gainerako ikasleen gorabeherak eta abenturak Nickelodeonen, apirilaren 15etik 24ra.
-
Estreinaldia: astelehena, apirilaren 24a; 16:00etan, Nickelodeonen (dialeko 88an)
-
Emanaldia: astelehenetik ostiralera, 16:00etan
-
Eskaripean: Replaytekan
Ziklismoa: Paris-Roubaix, Eurosporten (dialeko 60an)
Compiègnetik Roubaixko belodromo mitikora. Guztira 259,9 kilometro egin beharko dituzte txirrindulariek 121. edizio honetan; apirilaren 7an hasiko da, igandearekin.
Beti bezala, gozatu txirrindularitzarik onenaz Eurosportekin.
Hori guztia eta gehiago duzu zain apirilean Euskaltelen bidez goza dezakezun telebistan.