Zapiak eskuan dituztela, lagun-taldeak eta peñak prest daude dagoeneko Tafallako 2025eko jaietarako: milaka lagun elkartuko dira Nafarroako hiri horretan abuztuaren 14tik 20ra bitartean. Inork ez ditu galdu nahi erraldoiek animaturiko kale-giroa, musika-errondak, entzierroak edo hainbeste esperotako Salbeko igoera.
Ikusi hemen Andre Mariaren eta San Sebastianen omenezko Tafallako 2024ko jaien egitarau oso-osoa.
Tafallako jaien egutegia egun batzuk lehenago hasten da, jaien aurreko aste klasikoarekin.
Gero, zazpi egun irauten dute jai-ospakizunek Tafallan, 2025eko kartelak iragartzen duen bezala: Iruñean bizi den Nerea Ibáñez Martínez tafallarrak diseinatu du.
Tafallako 2025eko jaien aurretikoa: kontzertuak eta ekitaldiak
Jaien aurretikoan, 2025eko abuztuaren 2tik 13ra, hainbat jarduera izango dira; besteak beste, txirrindularitza-lasterketa bat, txokolate-jatea eta pala-partida bat.
Baina kontzertuek pizten dute irrikarik handiena jaien aurretik. Musika aire zabalean. Ez dago hori baino hoberik Tafallako 2025ko jaietako giroa berotzen hasteko.
2025eko abuztuak 8, ostirala
-
22:00. Los Chicos-en kontzertua. Arkakusoen Plazatxoa.
2025eko abuztuak 10, igandea
-
21:30. Çantamarta-ren kontzertua. Arkakusoen Plazatxoa.
2025eko abuztuak 11, astelehena
-
21:30. Wax&Boogie-ren kontzertua.
2025eko abuztuak 13, asteazkena
-
21:30. La Tafallesa musika-bandaren kontzertua.
Tafallako 2025eko jaien egitaraua

Badira bi une tafallar nahiz bisitariek intentsitate bereziz bizi dituztenak beren herriko jaietan.
Lehena, Udaletxeko balkoitik festak iragartzen dituen suziriaren jaurtiketa.
2025ean, Peña Sportek jaurtiko du. Bigarren aldia da ehun urteko klub horrek antolatzen duela une gogoangarri hori. Seguru gaude aurten ere mukuru beteko dela plaza.
Ondoren, ohikoa da musika-banda, Tafallako hiru peñak eta gaiteroak eta txistulariak hiriko kaleetan barrena ibiltzea.
Tafallako festetako beste une handia Salbeko igoera tradizionala da. Udal-agintariek, mazeroek, klarinek, tinbalek, La Tafallesa Musika Bandak eta peña tafallarrek osatutako segizioa Nafarroako plazatik Santa Maria eliza parrokialeraino joango da. Jasokundeko Andre Mariaren omenezko Salbea entzungo da han, Tafallesa Abesbatzak abestuta.
Biak abuztuaren 14an izaten dira, ospakizun-egun nagusian. Baina askoz jarduera gehiago daude Tafallako Udalak aurkeztu duen Tafallako 2025eko jaietako egitarauan. Hemen bertan deskargatu dezakezu egitaraua.
Hemen dituzu Tafallako 2025eko jaietako ekitaldi nabarmenenak:
2025eko abuztuak 14, osteguna
-
12:00. Jaiak iragartzeko suziria. Ondoren, musika-banda, Tafallako peñak eta gaiteroak eta txistulariak hiriko kaleetan barrena ibiliko dira.
-
18:00. Jota-jaialdia, Rondalla Tafallesak lagunduta.
-
18:30. Haurrentzako ikuskizuna: "Juerga".
-
20:00. Salbeko igoera.
-
21:45. Lehenengo zezensuzkoa.
-
23:30. Amalur orkestraren emanaldia.
-
02:00. Entzierrotxoa.
2025eko abuztuak 15, ostirala - Jasokundeko Andre Mariaren eguna
-
06:30. Jasokundeko Andre Mariaren omenezko aurora.
-
07:15. Egunsentiko Arrosarioa.
-
08:15. Dianak, musika-bandaren eta txistulari-taldearen eskutik.
-
09:00. Zezen-entzierroa. Ondoren, bigantxak askatzea.
-
10:30. Santan Maria elizara igotzea eta Jasokundeko Amaren omenezko meza nagusia. Ondoren, dantza-erakustaldia erraldoi-konpartsarekin eta dantza-taldearekin.
-
17:30. Puzgarriak eta apar-festa.
-
18:00. Zezenketa.
-
19:30 eta 23:30. Musika "La Band Gogh" taldearekin (La Oreja de Van Gogh taldearen omenez).
-
21:45. Zezensuzkoa.
-
22:00. Euskal dantzak Tafallako gaitero-taldearen eskutik.
-
02:00. Entzierrotxoa.
2025eko abuztuak 16, larunbata - San Sebastian
-
07:00 – San Sebastian zaindariaren omenezko aurora.
-
08:15. Dianak, musika-bandaren eta txistulari-taldearen eskutik.
-
09:00. Zezen-entzierroa. Ondoren, bigantxak askatzea.
-
18:00. Zezenketa.
-
18:30. The Bank Robbers-en eta Pseudo Bandaren kontzertua.
-
21:45. Zezensuzkoa.
-
22:00. Euskal dantzak Tafallako gaitero-taldearen eskutik.
-
22:45. Su-festen erakustaldia Kondearen parketik.
-
00:00. Puro Relajoren kontzertua.
-
00:30 – El Cierzo peñaren erronda.
-
02:00. Entzierrotxoa.
2025eko abuztuak 17, osteguna - Merindadearen eguna
-
08:30. Agintarien harrera udaletxean.
-
09:00. Zezen-entzierroa. Ondoren, bigantxak askatzea.
-
10:30. Erraldoi, Kiliki eta Buruhandien Konpartsaren irteera.
-
11:00. Pilindros Herri Kirol Taldearen erakustaldia
-
11:30 h. Gaiteroen erronda: Aldamarako gaiteroak, Tolosako Gaiteroak eta Baigun Gaiteroak. Hiriaren hegoaldeko egoitza bisitatuko dute.
-
18:00. Zezenketa.
-
19:30. Musika Montenegro orkestrarekin.
-
21:45. Zezensuzkoa.
-
22:00. Euskal dantzak Tafallako gaitero-taldearen eskutik.
-
23:30. Montenegro orkestraren emanaldia.
-
02:00. Entzierrotxoa.
Abuztuak 18 - Astelehena - Haurren eta Adinekoen eguna
-
09:00. Zezen-entzierroa. Ondoren, bigantxak askatzea.
-
10:30. Dantzari txikien, txistularien eta Udal Musika Eskolako talde instrumentalen kalejira, Tafallako Erraldoi, Kiliki eta Buruhandien Konpartsarekin batera.
-
13:30. Tafallako Gaiteroen eta metalen taldearen kontzertua.
-
14:30. Adinekoentzako bazkaria.
-
17:30. Jolas librea PAI konpainiaren Joko Ferietarekin.
-
18:00 Nobillada pikadorerik gabe.
-
18:30. Martín Budin eta DJ Loboren kontzertua.
-
20:00. Ereta pilotalekua. Pilota-partida profesionalak Ereta frontoian.
-
21:45. Zezensuzkoa.
-
22:00. Euskal dantzak Tafallako gaitero-taldearen eskutik.
-
23:15. Haurrentzako zinema
-
23:30. Goxua´n Salsa-ren emanaldia.
-
02:00. Entzierrotxoa.
Uztailak 19, asteartea - Peñen eguna
-
09:00. Zezen-entzierroa. Ondoren, bigantxak askatzea.
-
10:30. Erraldoi, Kiliki eta Buruhandien Konpartsaren irteera.
-
12:00. Santa Mariako elizpea. Auroroen erronda.
-
17:30. Puzgarriak haur eta gaztetxoentzat.
-
18:00. Peñen irteera Nafarroa plazatik zezen-plazara.
-
18:30. El Aguazón, El Cierzo eta El Empuje peñen Grand Prix-a.
-
18:30. Melocotón Gigante-ren kontzertua.
-
19:30. Nueva Etapa-ren emanaldia.
-
21:45. Zezensuzkoa.
-
22:00. Euskal dantzak Tafallako gaitero-taldearen eskutik.
-
23:30. Nueva Etapa-ren emanaldia.
-
02:00. Entzierrotxoa.
2025eko uztailak 20, asteazkena - Euskararen Eguna
-
09:00. Zezen-entzierroa. Ondoren, bigantxak askatzea.
-
09:45. Tafallako errekortari txikiak.
-
10:30. Erraldoi, Kiliki eta Buruhandien Konpartsaren irteera.
-
13:00. LIII Txistularien Alarde Handia.
-
13:00. Jaien amaiera. Erraldoi eta Buruhandien konpartsaren agur-ikuskizuna.
-
15:00. Euskara Batzordeak antolatutako bazkaria Eretan.
-
18:00. Errekortari-lehiaketa bolaztatu gabeko zenenekin.
-
19:30. Jaian Jai taldearen musika-emanaldia.
-
21:45. Azkenengo zezensuzkoa.
-
22:00. Euskal dantzak Tafallako gaitero-taldearen eskutik.
-
00:00. Jaien amaiera: suziria Nafarroa plazan.
Tafallako jaiak: jarduera nabarmenenak
Ikusi duzu Tafallako jaien egutegia pil-pilean izango dela zazpi egunez, abuztuaren 14tik 20ra, primeran pasa dezazun. Hona hemen ezinbesteko ospakizunei buruzko xehetasun gehiago:
Abuztuaren 14a egun seinalatua da tafallarren artean. Jaietako egun handiko ospakizunak eguerdi-partean hasten dira, eta 20:00etan izaten da gehien esperotako unea: Salbeko igoera.
Salbeko igoera
Klarinete-jotzaileek eta tinbalariek iragartzen dute Salbeko igoeraren hasiera, hasi Nafarroa plazatik eta Santa Maria elizaraino. Tafallarrek dantzan eta kantuan egiten dute ibilbide hori, bide honetan ikus dezakezun doinuekin alaiturik:
Kale-animazioa peñekin eta erraldoi eta buruhandiekin
Tafallako peñak dira uda-partean ospatzen dituzten herriko jaietako protagonistak.
Zazpi eguneko ospakizunetan, peñek etengabe alaitzen dituzte herriko kaleak, dela musika-errondetan, dela tafallarrekin eta bisitariekin antolatutako afarietan.
Kaleak girotzeaz arduratzen dira, era berean, Tafallako Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa, musika-banda, dantzariak, txistulariak edo gaitariak ere.
2025eko entzierroak eta zezenketak
Entzierroak klasiko bat dira Tafallako jaietan, eta abuztuaren 15etik 20ra egunero izaten dira herriko kaleetan 9:00etan hasita. Ondoren, bigantxak askatzen dituzte. Goizaldean, 01:30ean, entzierrilloak egiten dituzte.
Tafallako 2025eko zezenketak abuztuaren 13an, asteazkena, hasten dira zezenak kaxatik ateratzearekin, 18:00etan, eta abuztuaren 20ra arte iraungo dute. Hemen dituzu data eta ordutegi guztiak:
-
Abuztuaren 15, 16 eta 17an (ostiral, larunbat eta igandea), 18:00etan zezenketa.
-
Abuztuaren 18an, astelehena, 18:00etan, pikadorerik gabeko nobillada.
-
Abuztuaren 19an, asteartea, 18:00etan: Peñen Sari Nagusia - Jaialdia.
-
Abuztuaren 20an, asteazkena, 18:00etan: “Tafallako Hiria” Errekortari Gazteen Lehen Lehiaketa erkidegoka.
Beraz, badakizu Tafallako jaiekin hitzordua duzula abuztuaren 14tik 20ra. Ez dizute hutsik egingo ;)
Goiburuko irudi-iturria: Tafallako Udala.