Eta esango bagenizu larunbatean, irailak 21, zinema-plato bihurtuko dela Portugalete? Hemen da berriro Express Zinema Jaialdia, non zuek baitzarete izarrak. Zuzendari, gidoilari eta aktore inprobisatu izango zarete, erronka bat gainditzeko: 10 orduan film labur bat ekoitzi, egunean berean jakinaraziko den gai bati buruz. Eta gu ere han izango gara, zuekin ondo pasatzeko.
Dale Al Play elkarteak ideia bikain bat izan zuen duela10 urte. Beren buruari galdetu zioten ea zergatik ez nahasi kultura eta aisia, zergatik ez fusionatu zinema eta elkarbizitza, topaketa eta dibertsioa. Hala sortu zen Express Zinema Jaialdia. Lehiaketa berezi hori benetako topaleku bihurtu da ekoizleentzat eta gidoilari berri eta ez hain berrientzat. Lehiaketaren formatu berritzaileak askotariko pertsonak animatzen ditu beren irudimenari libre utzi eta parte hartzera. Ez etsi beste norbaitek kontatzen dizunarekin, eta etorri San Roke plazara egunean zehar, nahi duzunean.
Begira nola pasatu zuten iaz:
Tarantinok hilabeteak behar ditu film bat estreinatzeko; parte-hartzaileek, hemen, hamar ordu bakarrik baitituzte ideia lantzeko, gidoia prestatzeko, filmatzeko eta editatzeko. Alegia, espresa da, kafea bezala. Jaialdiaren egunean berean jakinarazten dute gaia antolatzaileek, eta lanari ekiten diote taldeek (gehienez ere zazpi lagunekoak), 3 minutuko film labur bat egiteko denbora errekorrean. Lortuko ote dute?
Parte-hartzaileek Portugaleteko hiru toki erabili behar dituzte gutxienez, jaialdiak proposatzen dituenetatik; beraz, han bazabiltza, baliteke estra gisa agertzea ere.
Emaitza jaialdiaren egunean berean erakusten da: 20:00etatik aurrera, aurkeztutako film labur guztiak proiektatzen dituzte.
Dibertigarria, ezta? Zain izango gaituzu heldu den larunbatean, Portugaleten. Eta sare sozialetan hango berri eman nahi badiguzu, ezin hobeto!