Kezkatzen al zaitu non eta nola nabigatzen duten zure seme-alabek? Ez duzu nahi eduki bortitzik edo helduentzakorik ikus dezaten? Euskaltelen telebistan gurasoen kontrola nola aktibatu behar duzun azaldu ondoren, ordenagailuan ere gauza bera nola egin erakutsiko dizugu, zure familia Interneteko zer webgunetan ibiltzen den ikus dezazun. Google Chromen, Windows 10en eta Macen gurasoen kontrola aktibatzen lagunduko dizugu.
Google Chrome
Gurasoen kontrol-sistema propioa, eta doakoa, du Chromek. Hau guztia egin dezakezu kontrol hori erabiliz: orrialde desegokiak blokeatu, seme-alabek aplikazioak eta hedapenak instalatzea eragotzi, eta bilaketa segurua aktibatu, bilaketaren emaitzen artean eduki pornografikorik edo indarkeriazkorik ager ez dadin.
Aukera horietara sartzeko, erabiltzaile bat sortu behar diezu seme-alabei, urrats hauek eginez. Zail samarra dirudi, baina minutu batzuk bakarrik behar dituzu erabiltzailea sortzeko: ondoren, nabigazioa ikuskatzeko bi era hauek dituzu:
- Seme-alabek erabiltzea nahi duzun orriak hautatzea. Hartara, aldez aurretik onartutako lekuetara bakarrik sartuko dira.
- Blokeatzea kezkagarriak iruditzen zaizkizun zenbait webgune.
Horrez gain, beste nabigatzaile batzuetan ere aktiba dezakezu gurasoen kontrola, adibidez, Firefoxen.
Windows 10
Microsoften sistema eragileak ere badu gurasoen kontrola erabiltzeko aukera. Kontrol hori erabilita, zure seme-alabak ez dira webgune desegokietara sartuko, eta bilatzaileren bat erabiltzen badute, ez zaizkie helduentzako edukiak azalduko.
Automatikoki blokeatzen diren orrietara ez ezik, beste batzuetara ere murritz dezakezu sarbidea; zuk nahi duzunetara, alegia. Horrez gain, beste aukera hau ere eskaintzen dizu Windowsek: mugatu egin dezakezu zure seme-alabek pantailaren aurrean ematen duten denbora: gailuak erabiltzeko ordutegi jakin bat ezar diezaiekezu, bai egunean zenbat denboraz erabil ditzaketen aukeratu ere. Asteko egunaren arabera ere konfigura ditzakezu ordutegiak, nahi izanez gero. Aski duzu, horretarako, pauso hauek ematea.
Interneteko erabateko babesa
Gurasoen kontrol-sistema aurreratuagoren bat behar baduzu eta segurtasun-maila are handiagoa jarri nahi baduzu zure ordenagailuan, Interneteko erabateko zerbitzua erabil dezakezu. Zerbitzu horri esker, seme-alabak zer webgunetara sartzen diren jakingo duzu, edo sarbidea murriztu desegokiak iruditzen zaizkizunetara, eta sareko mehatxu guztietatik babestuta edukiko duzu zure gailua: hacker, birus, spam eta malwareetatik, Gainera, zure ordenagailuarekin bisitatu diren gune guztien txosten xehea ere deskargatu ahal izango duzu.
Mac
Appleren sistema eragilea erabiliz ere murritz dezakezu helduentzako webguneetarako sarbidea —automatikoki eragotziko zaie zure seme-alabei horietara sartzea—, eta pantailaren aurrean ematen duten denbora ere mugatu dezakezu. Besteak beste, asteko egunaren arabera erabaki dezakezu gehieneko ordu-kopurua, eta zer ordutara arte erabil dezaketen ordenagailua. Interesgarria, ezta? Aktibatzeko, egin urrats hauek.
Youtube Kids
Izugarri gustatzen zaizkie bideoak etxeko txikiei. Seguru zure seme-alabek era primeran pasatzen dutela Youtuben eduki batetik bestera aldatuz. Hona gure gomendioa: instala iezaiezu Youtube Kids. Txikientzat egokiak diren bideoak bakarrik onartzen ditu aplikazio horrek.
Interneten nabigatzen ari direla neska-mutikoak babesteko beste sistemaren baten berririk ba al duzu? Azal iezaguzu iruzkin baten bidez; seguru oso baliagarria zaiela beste guraso batzuei ;)