Berehalako mezularitzako aplikazioak gure bizitzara iritsi zirenetik, dagoeneko ez dugu ia hitz egin ere egiten telefono mugikorretatik. Erabiltzaile asko gai da elkarrizketa bat emojiekin soilik izateko. Denok dugu horrelako lagunen bat. Elkarrizketetan denek inbidia izan diezazuten, emojiak pertsonalizatzea zeinen erraza den erakutsiko dizugu.
Zure emojiak pertsonalizatzen badituzu, WhatsApp, Telegram, Twitter, Instagram, Messenger, Signal, TextNow eta LinkedIn aplikazioetako era guztietako elkarrizketetan erabili ahal izango dituzu, baita edozein sare sozialetako profileko argazkietarako ere. Zeure emojiak izanda, gailendu egingo zara elkarrizketetan. Emojiak pertsonalizatzeko pare bat modu erakutsiko dizugu.
Emoji pertsonalizatuak
GBoardgailu mugikorretarako Google-ren teklatua da. Idazteko aplikazio hori izan ohi dute lehenetsita Google sistema eragilea duten smartphone gehienek.
Gboard tresnak WhatsApp-erako eta mezularitzako beste aplikazio batzuetarako emotikono pertsonalizatuak sortzeko aukera ematen digu. Aplikazio hori ez baduzu, Play Store-n jaits dezakezu, eta funtziona dezan konfiguratu. Aplikazioak berak adieraziko dizu nola aktibatu.
Aplikazioa gaitu ondoren, “Emoji iradokizunak” funtzioa aktibatu behar da, Gboard tresnaren konfigurazioaren barruan. Besterik egin ezean, gaituta egoten da lehenespenez.
Sor ezazu zeure emojia, beste batzuetatik abiatuta
Behin bi urrats horiek egin ondoren, dagoeneko sor ditzakezu emojiak, txertatuta dakarren Emoji Kitchen funtzioari esker.
Hasteko, ireki edozein aplikazio bateragarri, hala nola WhatsApp, Twitter edo Telegram. Sakatu Gboard teklatuko emojien panela irekitzeko. Aukeratu itzazu bi emoji ezberdin, aukeratutakoetan oinarrituta iradokizunen ilara bat ager dadin. Sakatu bidaltzeko eta listo, hortxe dituzu emoji hibrido berriak, bidaltzeko prest.
iOS sisteman zure aurpegiaren emojiak sortzea
Urrats bat harago joan eta emoji berriak zeureak izan daitezen nahi baduzu, zeure ezaugarri eta guzti, badago horretarako aukera ere. Gure aurpegien emojiak (memoji ere deitzen dira) urrats gutxitan sor daitezke iOS sisteman.
iOS 12 sistema eragilearekin (iPhone 8 modelotik aurrera), erabiltzaileak bere nortasunarekin eta gogo-aldartearekin bat datorren memojiasor dezake, eta gero WhatsApp bidez bidali.
Memojiasortzeko, ireki ezazu “Mezuak” aplikazioa, eta sakatu “Idatzi” botoia, mezu bat sortzeko. Beste aukera bat da lehendik duzun elkarrizketa bat irekitzea. Klikatu “Memojia” botoia eta, ondoren, arrastatu eskuinerantz eta sakatu “Memoji berriak” aukera.
Pertsonalizatu memojiaren ezaugarriak, zure antza izan dezan; horretarako, aukeratu larruazalaren tonua, orrazkera, begiak eta bururatzen zaizun guztia. Prest duzunean, sakatu “OK”.
Memojiasortu ondoren, iOS-en teklatuan, sakatu Emojiaren ikurra, zuriune-barraren ezkerraldean dagoena. Orain emojien ikonoak eskuinetik ezkerrera mugitu baino ez duzu egin behar, eta zure sticker pertsonalizatuak agertuko dira.
Sakatu nahi duzun sticker-a, eta WhatsApp-eko beste edozein pegatina bezala bidaliko duzu.
Android gailu batean memojiak sortzea
Smartphone bat baldin baduzu, zure memojiasortzeko beste urrats batzuk jarraitu beharko dituzu, baina oso erraza da kasu honetan ere. Androiden, Facebook-era jo dezakegu, eta memojiakperfekzionatzen lagunduko diguten Play Store-ko aplikazio batzuetara.
Modurik azkarrena da Facebookirekitzea mugikorreko aplikaziotik. Jo ezazu “Aukera gehiago” menura; goiko aldean dago, eskuinean. Joan zaitez beherantz, eta aukeratu “Avatar” aukera. Behin hor zaudenean, zure hazpegiak eta ezaugarri fisikoak aukeratu baino ez duzu egin behar zure avatarra sortzeko.
Memojiagordetzea, erabili ahal izateko
Jarraian, joan zaitez Facebook-eko “Konfigurazioa” menura; goiko aldeko eskuinaldean dago. Aukeratu ezazu berriro “Avatar” aukera eta, sartzen zarenean, zure avatarra diseinatzerakoan sortu ziren sticker aukera guztiak aurkituko dituzu. Hor aukera dezakezu zein erabili nahi duzun WhatsApp-en.
Behin sticker-a aukeratu ondoren, laster-leiho bat agertuko da. “Aukera gehiago” klikatu, eta aukeratu “Messengerreko txatak”. Orain, aukeratzen duzun txatean partekatu ahal izango duzu, eta memojiaren irudia gorde.
Memojia sticker bihurtzea
Sar zaitez berriro Play Store-n. Wemoji aplikazioa jaitsi beharko dugu. Behin aplikazioa zure smartphone-ean instalatuta duzunean, sakatu “Sticker-a sortu” botoia eta aukeratu gorde zenuen memojiarenargazkia.
Irudi-editorea irekiko da, nahi duzun tamaina eman ahal diezaiozun edo, nahi izanez gero, zuk nahi bezala alda dezazun.
Ondoren, klikatu “Gorde” aukera, goiko eskuineko izkinan dagoena, eta, azkenik, sakatu “Bai”. Sortu zure sticker sorta berria, edo gorde dagoeneko sortuta duzun sortan.
Ondoren, zure WhatsApp-eko sticker-enatalean sartzen bazara, sortu duzun memojiaaurkituko duzu.
Elkarrizketak zure aurpegiaren emojiekin betetzen hasi baino lehen, gogora ezazu egongo dela emoji guztiak ulertuko ez dituenik, baina beti geldituko dela telefonoz deitzeko aukera. ;)