Bezeroarentzako Arreta Saileko lankideek maiz erantzun behar izaten diote zalantza horri. Hori dela eta, Euskaltelen fakturari buruzko galdera horri eta beste batzuei erantzungo diegu, dena argi izan dezazun: noiz iristen den Euskaltelen faktura, nola ikus ditzakezun zure fakturaren xehetasunak bezeroen eremuan, nola ordaindu ordaindu gabe dagoen Euskaltelen faktura bat... Has gaitezen.
Noiz iristen da Euskaltelen faktura?
Paperezko faktura nahiz faktura elektronikoa nahiago izan, fakturazio-epea berdina da: hilaren 22tik hurrengo hilaren 21era.
Eta, hain zuzen, faktura elektronikoaren abantailetako bat da hilero posta elektronikoz jakinarazten dizugula faktura kontsultatu dezakezula. Eta hau ere egin dezakezu: azken urteotako fakturak kontsultatu, ordaindu gabeko fakturak ordaindu, etab.
Nola ikus dezakezun Euskaltelen faktura
Esan dizugun bezala, zure fakturen informazioa noiznahi eskuratu dezakezu Euskaltelen Bezeroaren Gunetik.
Ordenagailutik sar zaitezke Nire Euskaltelera, mi.euskaltel.com web-orrian sartuta, edo mugikor edo tableta batetik, Android eta iOS gailuetarako aplikazioaren bidez.
Saioa hasi beharko duzu, erabiltzaile-izena eta pasahitza sartuta. Lehen aldiz sartzean, erregistratu hemen azaltzen dizkizugun urratsei jarraituz.
Hori eginda, “Fakturak” menua sakatu besterik ez duzu egin behar Euskaltelen faktura guztiak ikusteko, deskargatzeko, kontsumoaren bilakaeraren grafikoa kontsultatzeko... eta ordaindu gabe dituzun fakturak ordaintzeko.
Nola ordaindu ordaindu gabe dagoen Euskaltelen faktura bat
Webgunetik edo aplikaziotik Bezeroaren Gunera sartzen zarenean, ordaindu gabeko fakturei buruzko jakinarazpena ikusiko duzu, baldin eta ordainagiriren bat ordaindu gabe baduzu.
Sakatu “Ikusi” botoia, eta mezu bat agertuko zaizu, irudian ikusten duzuna bezalakoa. Mezu horren bidez adieraziko da ordainketa pago.euskaltel.com webgunean egin dezakezula. Sakatu “Jarraitu” botoia, eta zuzenean sartuko zara ordainketen orrira.
pago.euskaltel.com webgunean, ordaintzeko zer modu dituzun azalduko dizugu: Google Pay, Bizum edo banku-txartela. Hautatu “Ordaindu”.
Hurrengo pantailetan zure datu pertsonalak sartu beharko dituzu, hala nola NANa eta telefono-zenbakia.
Hurrengo pantailan, nola ordaindu nahi duzun hautatu behar duzu: txartela, Bizum edo Google Pay. Ordaintzeko dagoen faktura ordaindu dezakezu orduan.
Doako 900 840 092 telefonoa ere erabil dezakezu.
Euskaltel fakturaren xehetasunak
Ez dugu nahi Euskaltelen fakturari buruzko zalantzarik izatea. Horregatik saiatzen gara ahalik eta argiena eta errazena izan dadin. Halaxe ikusiko duzu fakturaren xehetasunetan, bai paperean jasotzen baduzu, bai bezeroaren gunetik faktura elektronikoa kontsultatzen baduzu.
Bost bloke desberdin ikusiko dituzu, honela laburbilduta:
- Fakturaren datuak: faktura-zenbakia eta jaulkipen-data.
- Bezeroaren datuak: izena, bi abizen, NAN-zenbakia eta helbidea.
- Zerbitzuen laburpena: fakturatutako zerbitzuak eta telefonia finkoaren kontsumoaren historia.
- Bankuko informazioa: kontuaren titularra, faktura helbideratuta dagoen sukurtsalaren izena eta helbidea, kontu-zenbakia eta fakturaren kobratze-data.
- Fakturatutako zerbitzuen xehetasunak: Euskaltelekin kontratatuak dituzun produktuak, banakatuta.
Euskaltelen fakturari buruz zalantzarik ez izatea espero dugu. Baina badakizu zure esanetara gaudela argibideren bat behar baduzu edo hobetzeko iradokizunen bat helarazi nahi badiguzu 😊.