Kezkatua zure lagun iletsuak alarma aktibatu dezakeelako ustekabean? Euskaltel Alarmak zerbitzuak kezka hori baztertzeko aukera ematen dizu, maskoten mugimenduarekiko immuneak diren sentsoreak baititu. Horiei esker, alarma-dei faltsuak saihestu ditzakezu, eta sistema aktibatua eduki dezakezu beti, baita katua edo txakurra etxean aske badabilkizu ere. Nahikoa da instalatzaileari zure maskotari buruzko informazioa ematea; hala, behar bezala doituko dizu berak ekipoa.
Intrusoak eta zure maskotak bereizten dituen teknologia
Alarma bat instalatzen denean, zenbait gailu jartzen dira: mugimendu-sentsoreak, ate eta leihoetako sentsoreak edo mugimendu-sentsore kameradunak.
Gailu horiek guztiak bateragarriak dira maskotekin, gai baitira zure txakurra edo katua detektatzeko, eta, beraz, alarmak ez baitu alferrik joko.
Ez kezkatu: pertsona bat sartzen bada, orduan bai, abisu bat jasoko duzu.
Euskaltelen alarmek ondo pentsatua dute dena, ahalik eta lasaien egon zaitezten zuek eta zuen maskotak.
Nahi duzunean ikus dezakezu zure maskota
Lantokian zauden bitartean zure txakurra etxean zertan ari den jakin nahi baduzu edo zure katua sukaldeko mahai gainean ikusi nahi baduzu, Euskaltel Alarmak zerbitzuari esker denbora errealean ikus dezakezu zure maskota mugikorretik, telefonoko doako aplikaziora konektatutako kamera adimendunen bidez.
Hauek guztiak egin ditzakezu kamerei esker:
- Bideo bat zuzenean ikusi edozein lekutatik
- Grabazioak kontsultatu, mugimenduren bat detektatzen denean
- Pantailairudiak eskatu (kameradun detektagailuek eginak)
- Etxean gertatzen dena entzun (mikrofonoa integratua baldin baduzu)
Nahikoa duzu etxean Interneterako konexioa izatea eta kameren aukera aktibatzea zure kitean. Euskaltel Alarmak aplikazioaren bidez, zure etxea 24 orduz ikusteko aukera izango duzu. Aukera ezin hobea da zure lagun iletsua ondo dagoela ziurtatzeko.
Etxe-mota guztietarako pentsatutako alarma
Euskaltel Alarmak zerbitzuaren ezaugarririk onena da zure neurrira egindako pakete bat daukagula.
Etxe-mota guztietarako alarmak ditugu. Sarrera bakarreko, bi sarrerako edo hiru sarrerako etxebizitzetarako alarmak.
Zenbat sentsore nahi dituzun eta non jarri nahi dituzun aukeratu dezakezu. Hala, beti izango duzu zure maskota ikusteko aukera, etxeko edozein lekutan dagoela ere.
Gaur egun, beraz, maskotak izateak ez du arriskuan jartzen zure segurtasuna; Euskaltelen, kontua hartzen dugu zure eta zure maskotaren bizimodua.