Euskadiko edo Nafarroako landa-eremu batean edo zuntzik gabeko leku batean bizi denak badaki zer buruhauste eragiten zituen lehen herrian Internetera konektatzeak: soluzio garestiagoak, etenak, estaldurarik ez, konexio motela... Hori iraganeko kontua da orain, Euskaltelen soluzio berriari esker, landa-eremuko Internet edo abiadura handiko Internet eskaintzen baitu zuntzik ez dagoen lekuetarako. Kablerik gabeko Interneteko konexioa zuntz-estaldura iristen ez den eremuetarako (landa- edo hiri-eremuak).

150Mb-era bitarteko abiadura, 5G konektibitatea eta giga-kopuru mugagabea duen mugikorra nahi badituzu, Euskadiko eta Nafarroako landa-eremuko Internet kontratatu dezakezu Euskaltelekin.

Kontsultatu landa-eremuko Interneten estaldura Euskadin eta Nafarroan

Zer sartzen da Euskaltelen landa-eremuko Internet mugagabearen eskaintzan?

Abiadura handiko Interneteko konexio egonkor bat, 5G teknologia eta azken belaunaldiko WiFi 6 bideratzaile bat, estaldura lehen baino lau aldiz handiagoa duena eta 32 gailu aldi berean konektatzeko aukera ematen duena.

Hauek dira Euskaltelen landa-eremuko Interneten abantailetako batzuk, kontuan izanik ADSLak baino askoz ahalmen handiagoa duela. Hona hemen kontratatu dezakezun eskaintza, Euskadin edo Nafarroan bizi baldin bazara:

  • Abiadura handia edozein tokitan: landa-eremuko Interneten abiadura 150Mb-eraino irits daiteke. Horri esker, herritik telelanean jardun zaitezke, bideo-deiak egin ditzakezu, film- eta telesail-maratoiak egin Netflixen, onlineko jokoetan aritu oso atzerapen txikiarekin, 30 gailu baino gehiago konektatu aldi berean...
  • 5G estaldura duen WiFi 6 bideratzailea: abiadura maximoa izan dezazun, bizi zaren lekuaren arabera. Eta 5G teknologia zure etxera iristen ez bada, Euskaltelen landa-eremuko Internetek 4G konexioa baliatuko du, zeina, adibidez, ADSL bidezkoa baino azkarragoa eta egonkorragoa baita.
  • Kablerik gabe eta autoinstalagarria: etxean jasoko duzu, eta zuk zeuk instalatuko duzu, bideratzailea entxufatuz eta erraz-erraz konfiguratzeko moduan.

Eta, nahi baduzu, mugikorra ere gehitu dezakezu Nafarroako eta Euskadiko landa-eremuko Interneteko eskaintzan.

Landa-eremuko Interneteko paketeak eta mugikor-tarifak

Euskaltelen landa-eremuko Interneteko eskaintzak aukera ematen dizu mugikorra ere pakete berean sartzeko. Hala, linea bat edo gehiago izango dituzu faktura berean, zuretzat erosoagoa izan dadin.

Eta dei eta giga mugagabeak izateko, datuak inoiz ez agortzeko eta zikloaren amaiera arte zure mugikorraz gozatu ahal izateko.

5G estaldurarik onena izateko, zure mugikorra teknologia horrekin bateragarria baldin bada eta 5Gko sarea duen eremu batean baldin bazaude. Hala, mugikorra ez zaizu estaldurarik gabe geldituko mendi-ibilbide bat egitera joatean zarenean.

Ikusi landa-eremuko Interneteko + mugikorreko tarifak

Orain kontratatu nahi duzu landa-eremuko Internet Euskadin edo Nafarroan?

Erraz-erraza da. Sartu https://www.euskaltel.com/eu/landa-eremuetako-internet-euskadi-nafarroa webgunean, ikusi Euskaltelen landa-eremuko Interneteko eskaintza, eta kontratatu; edo, nahiago baduzu, deitu telefonoz.

Ondoren, 24 edo 48 orduren buruan, WiFi 6 duen bideratzailea iritsiko zaizu etxera. Entxufe batera konektatu, eta, di-da konfiguratu, autoinstalatzeko eskuliburuko urratsei jarraituz.

Kito. Hori besterik ez. Ez da beharrezkoa instalatzailea zure etxera joatea, ezta bestelako kablerik baliatzea ere. Ezin errazagoa: kontratatu, jaso, entxufatu eta konfiguratu.

Eta, behar izanez gero, Bezeroarentzako Arreta Saileko gure adituak laguntzeko prest izango dituzu beti.

Euskadiko hiri- eta landa-eremuetako konexiorik onena

Zuntz-estaldura ez denez beti iristen Euskadiko edo Nafarroako leku apartatuetara eta landa-eremuetara, zerbait egin beharra geneukan. Izan ere, gurea bezalako lurralde batean, konpromiso eta erronka berebizikoa zen landa-eremuko konektibitatea hobetzea.

Eta, hala, Euskaltelen landa-eremuko Internet eskaintzeko moduan gaude gaur: abiadura eta estaldura, ADSLaren edo landa-eremuetako zuntzaren bidezko prezio berean. Baina konexio egonkorragoarekin eta etxean kablerik sartzeko beharrik gabe.

Izan ere, bizitzeko Euskadiko eta Nafarroako landa-eremua aukeratzeak ez du zertan ekarri berekin Interneteko konexio okerragoa.

Gozatu!