Otorduak etxetik kanpo egitea gustatzen bazaizu, ez altxa begiak pantailatik; izan ere, hau irakurri ondoren, ez duzu inoiz gehiago gaizki jango jatetxe batean. Gonbidapenik onartzen dugun esker on gisara? Bai, noski!J
El tenedor (iOS eta Android)
Hiri-pila bateko jatetxeak jasotzen dituen megagida. Erabiltzaileen balorazioak ikusteaz gain, erreserbak egin ditzakezu, eta % 50era bitarteko sustapenez baliatu. Guztia zure poltsikoan!
TripAdvisor (iOS eta Android)
Seguru asko, munduko bidaia-gidarik handiena. Hotelak ez ezik, beste alor batzuk ere jorratzen ditu erabiltzaileen iritzi-biltzaile nagusia den horrek. Irakurri milaka jatetxeri buruz erabiltzaileek duten iritzia, begiratu haien kokapenak, ikusi argazkiak, erabili iragazkiak bilaketak errazago egiteko, eta egin erreserbak. Erraz askoa, ezta?
Restaurantes.com (iOS eta Android)
Izenak berak esaten du dena. Edonongo jatetxeak, eta era guztietakoak: jatetxerik modakoenak eta puntakoenak, eta belaunaldiz belaunaldi sekretu gastronomikoei eutsi dien betiko taberna. Gainera, aplikazio horrek deskontu bikainak ditu jatetxe askotan.
Yelp (iOS eta Android)
Zure hiriko negozio-mota guztiak (batez ere, tabernak eta jatetxeak) ageri dira onlineko gidaliburu erraldoi horretana. Geolokalizazioari esker, hurbiltasunaren arabera iragaz dezakezu informazioa; bestalde, erabiltzaile-komunitate handia duenez, iritziak erabat errealak dira. Egin zeure ekarpena, eman zure iritzia! Saritu egingo dute zure leialtasuna ;)
Google Maps (iOS eta Android)
Bai, horra ere iritsi da Google, Google Maps-en bidez iritsi ere. Seguru asko, zure gailuak instalatuta izango du, berez, aplikazio hori. «Arakatu ingurua» aukerari esker, are errazagoa da gertuko establezimenduei buruzko xehetasunak jasotzea. Bilatzaileak bistaratzen duen eskaintzan, jatetxeei buruzko informazio xehe eta zabala emateaz gain, eguneko orduaren arabera egokitzen da, une oro bistaratzeko jendeak gogokoen dituen emaitzak. Oraindik ez duzu erabili?
Foursquare (iOS eta Android)
Geolokalizazioan aparta den aplikazio hori dugu zerrendako azkena. Besteak beste, munduko edozein hiritan jatetxe onenak bilatzen lagunduko dizu Foursquarek. Bidaiari-mota guztiek nahi izaten duten tokian tokiko jendearen aholku preziatu hori erraz-erraz aurkituko duzu doako aplikazio horretan, txoko guztiak baloratzen dituzten erabiltzaile-komunitate handi bat baitu. Eta hori gutxi iruditzen bazaizu, zure gustuak zein diren ikasten du aplikazioak, aholku ematean errazago asmatzeko. Ikusten duzunez, 2015eko aplikazio onenen artean sar daitezke aplikazio hori eta aurretik aipatu ditugunak.