Euskadiko kirol-ekitaldi ezagunenetariko bat da Kontxako bandera. Iraileko lehenengo bi igandeetan, traineru onenak bandera desiratua lortzeko lehiatzen dira Donostian. Hemen kontatuko dizugu nolakoak diren Kontxako estropadak, noiz sortu ziren eta zein izan diren irabazleak; eta, gainera, denboraldiko traineru-lehiaketa garrantzitsuenaren egitaraua aurkeztuko dizugu.
Kontxako bandera izen handiko traineru-lehiaketa bat da. Donostiako Kontxako badian jokatzen da, iraileko lehenengo bi igandeetan.
"Arraunaren olinpiada” ere esaten zaio, denboraldiko proba garrantzitsuena baita. Izan ere, kirol-diziplina horretako hiru lehiaketa nabarmenenetako bat da, Espainiako Txapelketarekin eta Espainiako Arraun Ligarekin batera; ACT Liga eta Eusko Label Liga izenez ere ezaguna da.
Kontxako bandera klasiko bat da estropaden artean. Kirol-hitzordua eta ludikoa da, urtero milaka bisitari erakartzen dituena.
2024ko Kontxako banderako egitaraua
Dena prest dago 2024an ere traineruak emozioz bizi ditzazun, arraunlariek ontzia prestatu eta patroia, oinak busti ez ditzan, ontzira igotzen duten une horretatik hasita.
Asier Iturralde "Gastón" artistak diseinatu du 2024ko edizioko kartela, eta omenaldi berezia egiten die emakumeei eta emakumezkoen arraunketaren indarrari.
Adi data hauei:
Abuztuak 28, asteazkena
-
18:00: Gizonezkoen sailkapen-estropada
Abuztuak 29, osteguna
-
18:00: Emakumezkoen sailkapen-estropada
Irailak 1, igandea
Donostiako 2024ko Estropaden lehen jardunaldia
-
11:00: Emakumezkoen estropada
-
12:00: Gizonezkoen estropada
2024ko Kontxako Banderaren gizonezkoen lehen jardunaldiaren irabazlea eta emaitzak
2024ko Kontxako Banderako lehen estropadan, Bermeo-Urdaibai izan zen onena, gainerako traineruen oso aurretik. Bigarrenari, Zierbenari, 14 segundoko aldea atera zion.
Trainerua | denbora | aldea |
---|---|---|
1. Bermeo-Urdaibai | 19:05.48 | |
2. Zierbena | 19:19.58 | +14,10 |
3. Donostiarra | 19.20.90 | +15,42 |
4. Orio | 19:30.70 | +25,22 |
5. Hondarribia | 19:32.90 | +27,42 |
6. Kaiku | 19:46.26 | +40,78 |
7. Getaria | 19:52.16 | +46,68 |
8. Cabo da Cruz | 20:02.50 | +57,02 |
2024ko Kontxako Banderaren emakumezkoen lehen jardunaldiaren irabazlea eta emaitzak
2024ko Kontxako Banderaren lehen igandean, ez da ezustekorik izan: Euskotren Ligako txapeldunek irabazi dute. Arraun Lagunak iritsi da lehendabizi helmugara, Orio baino 9 segundo lehenago.
Trainerua | denbora | aldea |
---|---|---|
1. Arraun Lagunak | 10:28,26 | |
2. Orio | 10:37,36 | +9,10 |
3. Tolosaldea | 10:40.40 | +12,14 |
4. Donostiarra | 10:42,06 | +13,80 |
5. Astillero | 10:49,72 | +21,46 |
6. Chapela | 10:54,74 | +26,48 |
7. Hibaika | 11:01,88 | +33,62 |
8. Kaiku | 11:02.24 | +33,98 |
Irailak 8, igandea
Donostiako 2024ko Estropaden bigarren jardunaldia
-
11:00: Emakumezkoen estropada
-
12:00: Gizonezkoen estropada
2024ko Kontxako Banderaren gizonezkoen bigarren jardunaldiaren irabazlea eta emaitzak
Bermeo-Urdabai izan da 2024ko Kontxako Banderako bigarren jardunaldiko irabazlea. Bigarren, Zierbena geratu da.
Trainerua | denbora | aldea |
---|---|---|
1. Bermeo-Urdaibai | 19:04.60 | |
2. Zierbena | 19:17.20 | +12,60 |
3. Hondarribia | 19:18.76 | +14,16 |
4. Orio | 19:20.94 | +16,34 |
5. Getaria | 19:25.56 | +20,96 |
6. Donostiarra | 19:25.80 | +21,20 |
7. Cabo da Cruz | 19:48.72 | +44,12 |
8. Kaiku | 19:58.64 | +54,04 |
2024ko Kontxako Banderaren emakumezkoen bigarren jardunaldiaren irabazlea eta emaitzak
2024ko Kontxako Banderaren lehen igandean, ez da ezustekorik izan: Arraun Lagunakek irabazi du.
Trainerua | denbora | aldea |
---|---|---|
1. Arraun Lagunak | 10:36,16 | |
2. Donostiarra | 10:43,02 | +00:06,86 |
3. Tolosaldea | 10:46,20 | +00:10,04 |
4. Orio | 10:48,34 | +00:12,18 |
5. Astillero | 10:55,34 | +00:19,18 |
6. Kaiku | 10:59,72 | +00:23,56 |
7. Chapela | 11:01,30 | +00:25,14 |
8. Hibaika | 11:15.26 | +00:39,10 |
2024ko Kontxako banderaren gizonezkoen azken sailkapena eta irabazlea
Bermeo-Urdabaik bere zortzigarren Kontxako Bandera irabazi du. Zierbena bigarren gelditu da azken sailkapenean.
Trainerua | denbora | aldea |
---|---|---|
1. Bermeo-Urdaibai | 38:10.08 | |
2. Zierbena | 38:36.78 | +26,70 |
3. Donostiarra | 38:46.70 | +36,62 |
4. Orio | 38:51.64 | +41,56 |
5. Hondarribia | 38:51.66 | +41,58 |
6. Getaria | 39:17.72 | +1:07,64 |
7. Kaiku | 39:44.90 | +1:34,82 |
8. Cabo da Cruz | 39:51.22 | +1:41,14 |
2024ko Kontxako banderaren emakumezkoen azken sailkapena eta irabazlea
Arraun Lagunak taldeak irabazi du 2024ko emakumezkoen Kontxako bandera Hauxe da azken sailkapena:
Trainerua | denbora | aldea |
---|---|---|
1. Arraun Lagunak | 21:04,42 | |
2. Donostiarra | 21:25,08 | +20,66 |
3. Orio | 21:25,72 | +21,30 |
4. Tolosaldea | 21:26,60 | +22,18 |
5. Astillero | 21:45,10 | +40,68 |
6. Chapela | 21:56,08 | +51,66 |
7. Kaiku | 22:02,00 | +57,58 |
8. Hibaika | 22:17,14 | +1:12,72 |
Kontxako banderako estropadetako kategoriak
Kontxako banderak tradizioak mantentzen ditu, eta urtetik urtera errepikatzen diren egiturari eta arau ofizialei jarraitzen die.
Hasieran, gizonezkoen lehiaketa bakarrik jokatzen zen, baina gaur egun gizonezkoen kategoria eta emakumezkoena daude.
Nolakoa da Kontxako banderako estropada?
Lehiaketa bi jardunalditan eta bi txandatan banatzen da, eta bakoitzean lau traineruk hartzen dute parte.
Bi kasuetan, gizonezkoen kategorian eta emakumezkoenean, estropada tradizionala izaten da, baina bi luzekoa eta ziaboga bakarrekoa.
Gizonezkoen lehiaketan, traineruek hiru itsas milia inguru egiten dituzte, eta irteera eta helmuga Kontxako hondartza (Donostia) ezagunetik gertu izaten dira.
Emakumezkoen proban, ibilbidea gizonezkoenaren erdia izaten da gutxi gorabehera: milia bat eta erdi.
Kontxako banderarako sailkapen-txandak
Lehiaketako lehenengo igandearen aurreko asteazkenean eta ostegunean egiten dira sailkapen-txandak.
Erlojupeko estropadak izaten dira. Zazpi traineru ateratzen dira, zortzigarren postua beti baitagokio Donostiako taldeari, probako anfitrioi gisa.
Modu horretan osatzen dira igandeko estropaden finaletarakoparte-hartzaileen behin betiko parrilak.
Bi igandeetako estropadetako denborak batuta emaitza onena dutenak dira irabazleak, eta haientzat izango da Kontxako bandera preziatua.
2024ko Kontxako banderan parte hartuko duten traineruak
2024an traineru hauek lehiatuko dira Kontxako banderan.
Gizonezkoen kategoria
ARES
ARKOTE OCCIDENT
ASTILLERO
BERMEO
CABO-RIANXEIRA-BOIRO
CHAPELA - WOFCO
CLUB DE MAR DE CASTROPOL
CLUB DO MAR BUEU-SIMEI
DEUSTO-BILBAO
GETARIA
KAIKU BEREZ GALANTA
LAPURDI - ANTTON BILBAO
LEKITTARRA-ELECNOR-BM
ONDARROA KIDE
ORIO ORIALKI
ORSA HONDARRIBIA
SAN JUAN - CMO VALVES
SAN PEDRO - HARRI
SOTERA SANTURTZI
TIRÁN - PEREIRA
ZARAUTZ-GESALAGA-OKELAN
ZIERBENA BAHIAS DE BIZKAIA
ZUMAIA DELTECO
Emakumezkoen kategoria
ASTILLERO ENERYT SERVICIOS
CABO-RIANXEIRA-BOIRO
CESANTES RODAVIGO AMEGROVE-CEFYCAL
CHAPELA - WOFCO
CLUB DE MAR DE CASTROPOL
DEUSTO-TECUNI-BILBAO
DONOSTIA ARRAUN LAGUNAK
HERNANI MITXELENA MEKANIZATUAK
HIBAIKA JAMONES ANCIN
HONDARRIBIA BERTAKO IGOGAILUAK
KAIKU NORTEGAS
ONDARROA CIKAUTXO
ORIO ORIALKI
RIANXO
SALGADO PERILLO
SAN JUAN - CMO VALVES
TIRÁN - PEREIRA
TOLOSALDEA
ZARAUTZ-GESALAGA-OKELAN
ZUMAIA DELTECO
Kontxako banderaren irabazleak
Kontxako bandera izen handiko lehiaketa denez, arraunlari onenak elkartzen ditu urtero.
2023an, gizonezkoen kategorian, Bermeoko trainerua izan zen garaile. Traineru horrek du, halaber, lehiaketan erregistratutako denbora ofizial onena.
Hala ere, lehiaketaren historian Oriok lortu ditu bandera gehien, 32 eskuratu baititu.
Emakumezkoetan, 2023an, garaipena etxean geratu zen, Donostia Arraun Lagunaken garaipenari esker (bigarren aldiz).
Emakumezkoen rankingean, Sociedad Deportiva Rías Baixas da buru, lehenengo bost edizioak jarraian irabazi baitzituen.
Kontxako banderaren historia
130 urte baino gehiago dira Kontxako bandera jokatzen dela.
Kontxako lehenengo estropada 1879ean egin zen.
Urte batzuk lehenago, 1854an, lehenengo traineru-lehiaketa egin zen. Haren arrakasta ikusita, Donostiako udalak bere proba propioa antolatzea erabaki zuen, eta arrantzaleak gonbidatu zituen parte hartzera.
Izan ere, arrantza-tradizio handiko tokietan egin izan dira estropadak tradizionalki.
Traineruen tradizioa
Orain kirol gisa egiten da, baina, duela zenbait hamarkada, ontzia arrantzategietara zuzendu eta kaira itzultzeko modua zen. Zenbat eta urrunago eta zenbat eta bizkorrago joan, hobeto.
Traineruak, sarritan, baleak arrantzatzeko erabiltzen ziren.
Izan ere, diotenez, Kontxako banderaren jatorria da baleak arrantzatzeko eta lehorrera eramateko izaten zen “lehia”; behin lehorrean, baleak erakusten zituzten, eta ordainsaria jasotzen zuten.
Gaur egun, hiri osoak bizi duen kirol-ekitaldi bilakatu da Kontxako bandera.
Ikusleek koloretako banderen eta sirena-hotsen artean egiten diete harrera arraunlariei: Kontxako badia agertoki paregabe bilakatzen da Donostiako estropada tradizionalak topera bizitzeko. Hitzordua irailaren 1ean eta 8an izango da.
Iturria: Donostia Kultura.