Antolintxuk eta Madalentxuk ongietorria egingo diete aurten ere Plentziako jaiei. 2025eko jaiak abuztuaren 28tik irailaren 2ra izango dira. Txupinazoaren ostean, sei egun izango dira jai-giroan bizitzeko, ekitaldi ugari lagun: lehiaketa gastronomikoak, mozorro-lehiaketak, kontzertuak eta beste asko. Ikusi hemen San Antolinen omenezko Plentziako 2025eko jaien egitarau oso-osoa.

Plentziako 2025eko jaietako egitaraua

Fiestas de Plentzia 2025

Irudia: Plentziako udala

Antolintxu eta Madalentxuren txupinazoak emango die hasiera Plentziako 2025eko jaiei abuztuaren 28an, ostegunarekin, 18:00etan. Ondoren, Andra Mariarako igoera eta aurreskua izango dira. Eta gauean, jaietako lehen eguna behar bezala amaitzeko, berbena zuria.

Plentziako 2025eko jaietako egitarauak hainbat ekitaldi klasiko biltzen ditu; besteak beste, piraten apar-festa (mozorrotua joan zaitezke!), lehiaketa gastronomikoak, Rivertech arratsalde-pasa, mozorro-lehiaketak, nekazari-azoka, bertso-jaialdia eta kontzertuak.

Irailaren 2ra arte —San Antolin eguna— luzatzen dira jaiak, Antolintxuri eta Madalentxuri hurrengo urtera arte agur esateko ordua heltzen baita orduan.

Plentziako Udalak urteko jai-egitaraua argitaratu du, eta bertan aurkituko duzu Plentziako 2025eko San Antolin jaietako egitarau osoa.

Hona hemen xehetasun guztiak, eskura izan ditzazun:

Abuztuak 28, osteguna

  • 14:30: Herri-bazkaria.
  • 17:45: Antolintxu eta Madalentxuri harrera.
  • 18:00:Txupinazoa, Andra Mariarako igoera eta aurreskua.
  • 20:00: Astillero plaza. Dantza, Plentziako Itxas Eder taldearekin.
  • 22:00: Zezensuzkoa.
  • 23:00: Berbena zuria. Oinutsik erromeria.

Abuztuak 29, ostirala

  • 12:00: Areto-futboleko zelaian, MOLTO moto-sari nagusia (0-4 urte).
  • 13:00: Piraten apar-festa.
  • 18:00: Hirugarren adinekoentzako arratsaldea, bingoa lagun.
  • 18:00: Jai Alai frontoia. Plentziako emakumezkoen esku-pilota txapelketa (finala).
  • 21:30: Zezensuzkoen entzierroa.
  • 22:00: Playback-lehiaketa (helduentzat). DJ Perez.

Abuztuak 30, larunbata

  • 10:00-11:00: Marmitako lehiaketarako izena ematea.
  • 10:30: Familia-kros herrikoia.
  • 13:30+14:30: Marmitakoen aurkezpena.
  • 13:30: Sari-banaketa.
  • 17:00: Olinpiadak areto-futboleko zelaian.
  • 19:00-00:00: Labasture frontoian, Rivertech arratsalde-pasa.
  • 19:30: Playback-lehiaketa (haurrentzat).
  • 22:00: Zezensuzkoa, areto-futboleko zelaian.
  • 22:00: Gautegun erromeria.

Abuztuak 31, igandea

  • 10:00-11:00: Tortilla eta entsaladetarako izen-ematea.
  • 10:00-11:00: Paelletarako izen-ematea.
  • 12:30-13:00: Entsaladen aurkezpena.
  • 13:00-13:30: Tortillen aurkezpena.
  • 13:30-14:30: Paellen aurkezpena.
  • 14:30: Sari-banaketa.
  • 19:00: Erribera. Helduen mozorro-lehiaketa eta sari-banaketa.
  • 22:00: Zezensuzkoa, areto-futboleko zelaian.
  • 22:30: Rock and Rollo kontzertua.

Irailak 1, astelehena

  • 09:00: Eskualdeko nekazaritza-azoka.
  • 11:00: Diana.
  • 12:00: Euskal jantzi tradizionalen erakustaldia Erriberan zehar, Plazatxotik abiatuta.
  • 19:00: Erribera. Helduen mozorro-lehiaketa eta sari-banaketa.
  • 20:30: Bertso-saioa Eliza enparantzan.
  • 22:00: Zezensuzkoen entzierroa.
  • 22:30: Puro Relajoren kontzertua.

Irailak 2, asteartea

  • 11:00: Txupinazoa eta diana.
  • 11:30: Astillero. Antolintxu, Madalentxu eta Udalbatzaren elkarretaratzea Eliza enparantzara igotzeko.
  • 12:00: San Antolinen omenezko meza eta aurreskua.
  • 13:30: Astillero. Musika-bandaren kontzertua.
  • 15:00: Koktela, fanfarreak girotuta.
  • 17:00: Portua. Haurrentzako puzgarriak.
  • 20:00: Urrezko abarketen banaketa eta Antolintxu eta Madalentxuri agurra.
  • 22:00: Oxabi erromeria.

Plentziako 2025eko jaiak

Plentziako 2025eko iraileko jaiak San Antolinen omenezkoak dira, eta, esan bezala, abuztuaren 28an hasi eta irailaren 2an amaitzen dira.

Baina udan badira jai gehiago ere Plentzian; gogoan hartu eta jaso agendan:

  • San Kristobal jaiak: 2025eko uztailaren 9tik 12ra.
  • Karmengo festak: 2025eko uztailak 15 eta 16.
  • Madalenak: 2025eko uztailaren 19tik 23ra. Herriko zaindariaren festak dira, eta uztailaren 22a jaieguna da Plentzian.
  • Madalentxu: 2025eko uztailak 23.
  • Saratxagako jaiak: 2025eko uztailak 29.
  • San Ignazio: 2025eko uztailak 30 eta 31.
  • Antolintxu eta Madalentxuren aurkezpena: 2025eko abuztuak 23.

Goiburuko irudiaren iturria: Plentziako turismoa