Santzurtziko 2025eko jaiak uztailaren 11tik 20ra ospatuko dira, Karmengo Amaren ohoretan. Izan ere, uztailaren 16a, asteazkena, jaieguna da Santurtzin, jaietako egun nagusia, eta ohiko itsas prozesioa egin ohi da. Karmengo 2025eko jaiak kontzertuez, kirol-lehiaketez, sardina-jan herrikoiaz, su artifizialez… beteta datoz. Kontsultatu hemen 2025eko Santurtziko jaietako egitarau osoa.

Santurtziko 2025eko jaietako egitaraua

fiestas de Santurtzi 2025

Irudia: Santurtziko Udala

Santurtziko 2025eko jaietako egitarauan badira zenbait une huts egin ezinekoak, uztailaren 11tik 20ra.

Uztailaren 16ko (asteazkena) itsas prozesioaz gain, Karmengo 2025eko jaiek iraungo duten hamar egunetan izango da non gozatua: kalejirak, antzerkia, lehiaketa gastronomikoak, kontzertuak, kirol-lehiaketak, sardina-jan herrikoia eta su artifizialak egun handiko goizaldean.

Bertako bizilagunek eta bisitariek bere egiten dituzte jai guztiz herrikoi hauek; bereziki aktiboak dira kuadrillak, zeinak taldeka antolatzen baitira kirol-probetan eta ekitaldietan lehiatzeko, hala nola jaitsiera bustietan, edo "Karmengo Jaietako Areto Futboleko Torneoan" eta teniseko "Santurtzi Hiria” txapelketan parte hartzeko.

Aipamen berezia merezi du ostiraleko (uztailak 11) sardina-janak. Aurretik, udaletxean, Mentxu Santurtziko Karmengo Jaien maskota ofizialari harrera egiten zaio, eta hori da jaien hasiera ofiziala; horren ondoren egiten da sardina-jana.

Santurtziko Udalak argitaratu du dagoeneko 2025eko jaietako egitaraua.

Hemen deskargatu dezakezu.

Hemen dituzu Santurtziko 2025eko jaietako ekitaldi nabarmenenak

2025eko uztailaren 11, ostirala

  • 11:00: Bisita gidatua Agurtza ontzi-museora.
  • 13:00: Omenaldia Santurtziko Comercios Unidos-i (25. urteurrena) eta Ama Birjinaren eramaleei (75. urteurrena)
  • 19:00: Sardina-jate handia
  • 19:00: Teodoro Terradillos TOLÍNen pregoia, Sardinoren aurkezpena, txupinazoa eta txosnen irekiera
  • 19:30: "Gu Geu Garena" txikien koadrilen aurkezpena
  • 22:00: Jaietako pregoia COLGA2 koadrilaren eskutik, udaletxean.
  • 22:15: Mentxuri ongietorria udaletxean
  • 23:00: Kontzertu-berbena: ORQUESTA KRYPTON

Uztailak 12, larunbata

  • 09:30etik aurrera: Seranteseko igoera gidatua
  • 10:00: I. Txapel Txikia
  • 10:30: Belaunaldien arteko I. Xake-txapelketa
  • 12:00: Buruhandien kalejira
  • 18:00: Kuadrillen kalejira
  • 19:00: Santurtziko dantza-taldeen alardea

Uztailak 13, igandea

  • 11:00: Belaunaldi orotarako (0-99 urte) jolas erraldoiak
  • 19:00: Bertso-saioa
  • 22:30: Santurtziko Musika Bandaren kontzertua

Uztailak 14, astelehena

  • 11:30: Zunbatoia
  • 18:00: XVI. Itsalsalde Eskupilota Txapelleta
  • 19:30: Mentxuren kalejira

Uztailak 15, asteartea - Egun Herrikoia Barraketan

  • 17:00: Txikien kuadrilentzako "Mentxujolasak"
  • 19:00: Nagusien kuadrilentzako "Jolasteko elkartuta" proba
  • 19:30: Areto-futbola: Karmengo jaiak 2025
  • 21:30: Txulalai ordua

Uztailak 16, asteazkena - Karmen Eguna

  • 08:00: Egunsentiko Arrosarioa
  • 10:00: Baserritarren azoka
  • 10:30: Marmitako-txapelketa gastronomikoa
  • 12:00: Meza Nagusia
  • 13:00: Santurtzi kanta
  • 18:00: Itsas prozesioa
  • 20:00: Erromeria dantza-plazan
  • 22:30: Su-festa

Uztailak17, osteguna

  • 13:00: Gazte Eguneko txupinazoa
  • 15:00: Herri-bazkaria
  • 16:00: “Santurtzi Hiria” XXII. tenis-txapelketa
  • 19:30: Areto-futbola: Karmengo jaiak 2025

Uztailak 18, ostirala

  • 18:00: Karmengo Jaietako kuadrilen III. Pala-txapelketa

Uztailak 19, larunbata

  • 11:30: X. Sardina igeriketa-zeharkaldia

Uztailak 20, igandea

  • 20:00: Egin argazki bat Mentxurekin
  • 23:30: Agurra MENTXUri

Santurtziko 2025eko jaietako kontzertuak

2025eko Santurtziko Karmengo jaietan nor arituko den jakin nahi duzu? Bada, hemen dituzu aurtengo edizioko kontzertuak.

Uztailak 11, ostirala

  • 23:00: Orquesta Krypton.

Uztailak 12, larunbata

  • 23:00: Los niños de Jesús, Jordi Évole eta haren lagunen taldea.

  • 22:00etatik aurrera pantalanetan: Colajets, Patxa eta Kotta bertako taldeen kontzertuak.

Uztailak 13, igandea

  • 22:30: Santurtziko Musika Banda - Unión Musical Vizcaína, gonbidatu hauekin: Danza Invisible, La Frontera eta La Guardia.

Uztailak 14, astelehena

  • 22:30: Chenoa.

Uztailak 15, asteartea

  • 22:30: Gatibu.

Uztailak 16, asteazkena

  • 23:00: Rosario.

Uztailak 17, osteguna

  • 22:30: The Flying Rebollos.

Uztailak 18, ostirala

  • 22:30: Süne.

Uztailak 19, larunbata

  • 23:00: Orquesta Vulkano.

Sardina Eguna, 2025eko Santurtziko jaietako sardina-jana

Santurtzin, sardinak dira protagonista Karmengo egunaren aurreko ostiralean.

Sardina Eguna ekitaldi herrikoi eta jendetsuenetako bat da, eta jai handiak iragartzen ditu.

Santurtziarrek aire zabalean eta egur-ikatzarekin estilo tradizionalean erreta dastatzen dituzte.

Arratsaldeko 19:00etatik aurrera, gutxi gorabehera, hainbat tona sardina banatzen dira doan kaleetan.

Ez galdu 2025eko Santurtziko Karmengo Jaietako Sardina-jan Handia uztailaren 11n, ostirala.

Santurtziko 2025eko Karmengo itsas prozesioa

Baina, zalantzarik gabe, jaietako izarra Karmenetako itsas prozesioa da. 2025ean ere, uztailaren 16an izango da, asteazkenez, 18:00 aldera, Santurtziko jaiegunean.

Karmengo Ama marinelen zaindaria da. Horrenbestez, urtero, uztailaren 16an, haren egunean, santurtziarrek itsasoan nabigatzen dute Ama Birjinaren irudiarekin, Euskadiko itsas prozesio antzinakoenean.

Arrantzaleek, sardina-saltzaileen seme-alaba eta ilobek, San Jorge Parrokiatik arrantza-porturaino eramaten dute irudia.

Han, txalupa batera igotzen dute, eta, musika-banda eta dantza-taldeekin batera, Abrarantz abiatzen dira, abagunerako apaindutako itsasontzien itsas segizio koloretsu batean. Ontzi partikularrek ere parte har dezakete, aurretik web ofizialetan izena eman ondoren.

Prozesioko ekitaldirik sinbolikoenetako bat lore-eskaintza da; badian egiten da, hildako arrantzaleen oroimenez.

Lehorrera itzulita, dantza-taldeek sardina-saltzaileak omentzen dituzte dantza tradizionalekin. Sardina-saltzaileen irudia oso maitea da Santurtzin; portuko kaleetan barrena ibiltzen ziren, oinutsik eta otarra buruan. Irudi hori izan zen ziur aski ezagutuko duzun kantu herrikoi honetarako inspirazioa:

Desde Santurce a Bilbao

Vengo por toda la orilla,

Con mi saya remangada

Luciendo la pantorrilla,

Vengo deprisa y corriendo

Porque me oprime el corsé,

Voy gritando por las calles

¡Quién compra!

Sardiña frexkue

Mis sardinitas

Que ricas son

Son de Santurce

Las traigo yo

[...]

Santurtziko Karmengo jaien jatorria

Karmengo jaiak 1907az geroztik ospatzen dira Santurtzin.

Urte horretan, Pio X.a aita santuak Santurtzi udalerriko (Ortuellatik bereizita jada) zaindari kanoniko izendatu zuen Karmengo Ama Birjina.

Maiatzaren 29an izan zen hori, eta, aste gutxiren buruan, uztailaren 21ean, igandearekin, lehendabiziko itsas prozesioa egin zen.

Harrezkero, santurtziarrek beren zaindaria omentzen dute, eta ez urteko egun bakar batean.

Adibidez, bizilagunek ordaindu zuten Portuan dagoen Karmengo Amari eskainitako monumentua ere, Ricardo Iñurria tokiko artistak 1948 eta 1950 artean egina.

Baina, zalantzarik gabe, Karmengo Amarekiko gurtza handiena uztailean egiten da, Karmengo egunarekin bat eginda. Eta santurtziarrek beren jai handien xehetasun guztiak zaintzen dituzte.

Ikusten duzunez, 2025eko Santurtziko jaiek ez dute aspertzeko lekurik uzten, eta ezin hobeto konbinatzen dituzte debozioa, tradizioa eta jaia.

Goiburuko irudiaren iturria: Serantes Kultur Aretoa