Presta zaitez aurtengo Gabonetan Bilboz gozatzeko: izotz-pista bat egongo da Areatzako kaian, eta izotz-txirrista bat Erripako kaian 2025eko azaroaren 21etik 2026ko urtarrilaren 6ra. Bietarako sarrerak nola erosi kontatuko dizuegu, bai eta datak, ordutegiak eta prezioak zein izango diren ere.

2025–2026ko Bilboko izotz-pista

Pista de hielo Bilbao

Irudia: Bilboko Udala

Aurten ere, dibertsiorik ez da faltako Areatzako kaian, Bilboko 2025eko izotz-pistarekin.

800 metro karratuko izotz-pista ekologiko baten gainean patinatu ahal izango duzu (erdia baino gehiago estalia).

Izotz-pistan patinatzeko, gutxienez 3 urte eduki behar dira, eta 3 eta 7 urte bitarteko umeek heldu batekin joan behar dute (helduek ere hartu beharko dute sarrera).

Bilboko 2025–2026ko izotz-pista: ordutegia

Zer ordutegi du Bilboko 2025eko izotz-pistak? Pista egunero egongo da irekita, 2025eko azaroaren 21etik 2026ko urtarrilaren 6ra bitartean.

Bilboko 2025eko izotz-pistaren ordutegia: 2025eko azaroak 21 - 2026ko urtarrilak 6

  • Astelehenetik ostegunera (jaiegunetan izan ezik): 11:00 - 14:00 eta 16:30 - 20:30.
  • Ostiraletan, asteburuetan, jaiegunetan eta eskola-oporretan: 11:00 - 14:00 eta 16:00 - 21:00.
  • 2025eko abenduaren 24an eta 31n: 11:00 - 14:00.
  • 2025eko abenduaren 25ean: 17:00 - 21:00.
  • 2026ko urtarrilaren 1ean: 17:00 - 21:00.

Bilboko 2025–2026ko izotz-pista: prezioak

Zein egunetan joango zaren aukeratu baduzu, zer prezio dituzten kontatuko dizugu orain.

  • Sarrera arrunta: 4 € 30 minutu. Patinak prezioan sartzen dira.
  • Sarrera murriztua (familia ugariak, ezgaitasuna duten pertsonak eta 20 pertsona edo gehiagoko taldeak): 3 € 30 minutu. Patinak prezioan sartzen dira.

Bilboko 2025–2026ko izotz-pista: sarrerak erostea

Bilboko 2025 - 2026ko izotz-pistako sarrerak erosteko, bi aukera dituzu:

  • Areatzako kaiko leihatilan eros ditzakezu.
  • Aldez aurretik erosi nahi izanez gero, berriz, sartu www.bilbaopistadehielo.com helbidean azaroaren 14tik aurrera.

20 lagun edo gehiagoko taldean joan nahi baduzu, egin erreserba reservasgabonak@proasur.com helbide elektronikoan edo 663 566 898 telefonoan (astelehenetik ostiralera, lanegunetan, 10:00etatik 14:00etara).

2025–2026ko Bilboko izotz sintetikozko txirrista

Tobogán de hielo Bilbao

Irudia: Bilboko Udala

Izotzean irristatzea gustatzen bazaizu, itsasadarraren beste aldean daukazu horretarako aukera, Erripako kaian.

Bilboko 2025eko izotz-txirristak sei errei ditu, eta 2 urtetik gorako haurrak ibil daitezke bertan. 2 eta 3 urteko haurrek ez dute sarrerarik ordaindu behar, baina heldu batekin joan behar dute, eta haiek bai, ordaindu behar dute sarrera.

Bilboko 2025–2026ko izotzezko txirrista: ordutegia

Bilboko 2025–2026ko izotzezko txirristaren ordutegia izotzezko pistarena bezalakoa da. Hauxe da:

Bilboko 2025eko izotzezko txirristaren ordutegia: 2025eko azaroak 21 - 2026ko urtarrilak 6

  • Astelehenetik ostegunera (jaiegunetan izan ezik): 11:00 - 14:00 eta 16:30 - 20:30.
  • Ostiraletan, asteburuetan, jaiegunetan eta eskola-oporretan: 11:00 - 14:00 eta 16:00 - 21:00.
  • 2025eko abenduaren 24an eta 31n: 11:00 - 14:00.
  • 2025eko abenduaren 25ean: 17:00 - 21:00.
  • 2026ko urtarrilaren 1ean: 17:00 - 21:00.

Bilboko 2025–2026ko izotzezko txirrista: prezioak

Zer prezio du Bilboko 2025–2026ko izotzezko txirristak?

  • Sarrera arrunta: 3 € pertsonako, 4 jaitsiera.
  • 20 pertsona edo gehiagoko taldeak: 2,5 € pertsonako, 4 jaitsiera.
  • Bi-hiru urteko haurrak doan ibil daitezke, baina heldu baten laguntzarekin joan behar dute (haiek sarrera erosi behar dute).

Bilboko 2025–2026ko izotzezko txirrista: sarrerak erostea

Izotz-pistaren kasuan bezala, bi modu daude Bilboko 2025–2026ko izotzezko txirristarako sarrerak erosteko:

20 lagun edo gehiagoko taldean joan nahi baduzu, egin erreserba reservasgabonak@proasur.com helbide elektronikoan edo 663 566 898 telefonoan (astelehenetik ostiralera, lanegunetan, 10:00etatik 14:00etara).

Ez pentsatu bi aldiz. Gabon hauetan, hartu patinak eta/edo lera, eta zatoz gozatzera!

A, izotz-pista eta -txirrista dira txikienen Gabonetako plan gogokoenak Bilbon, baina askoz gehiago ere badago. Eman begiratu bat gure blogeko beste post honi ere, Bilboko 2025eko Gabonetako programazioak eskaintzen dizun guztiaren berri izateko. Gabonetako azoka, lantegiak, haurrentzako jarduerak…

Goiburuko irudiaren iturria: Bilboko Udala.