Euskadin eta Nafarroan milaka bezerok dute ADSL bidezko Interneteko konexioa, eta kobre-zentralak itzaltzearen eragina jasango dute.
Izan ere, banda zabala etxera eramaten dizun kable txiki horrek funtzionatzeari utziko dio. Horregatik, etxean Internet izaten jarraitzeko aukera bat bilatu beharra dago. Oraindik ez badituzu ezagutzen, iritsi da landa-eremuko Interneten abantailak ezagutzeko unea.
Landa-eremuetako zuntza
Euskadin eta Nafarroan ADSLa erabiltzen duten erabiltzaileen parte handi bat zuntza iristen ez den landa-eremuetan eta hiriguneetan bizi da.
ADSL-teknologiari esker, toki askotara irits zitekeen, inbertsio oso txikiarekin. Hasiera batean, telefono finkorako erabili zen nagusiki eta, gero, Internet-zerbitzua emateko.
Baina ADSLa zaharkituta geratu da: banda-zabalera gutxiago du, eta gehiago sufritzen du eguraldi txarrarekin. Beraz, zuntza ordezko egokia da itzaltzen ari den ADSL-zerbitzuarentzat.
Zuntz-estaldura Euskadiko eta Nafarroako landa-eremuetan
Euskaltel da Euskadin eta Nafarroan zuntz-estaldura handieneko operadorea.
Herri eta landa-gune askok dagoeneko badute gure zuntz optikoko sare modernoa. Hala, Euskadiko etxeen % 98k dagoeneko badute Euskaltelen abiadura handiko Internet-estaldura.
Kontsultatu hemen Euskadiko eta Nafarroako landa-eremuetako zuntzaren estaldura.
Hegan: zuntzik ez dagoen tokietarako aukera
Eta zer egin dezakezu zuntza iristen ez den etxe bakarretako batean bizi bazara? Hegan, landa-eremuko gure 5G Internet mugagabea eskaintzen dizugu, zuntza iristen ez den Euskadiko eta Nafarroako landa-eremuetarako eta hiriguneetarako.
Dagoeneko milaka bezero ditu zerbitzuak, eta haren estaldura eta erabiltzeko erraztasuna nabarmentzen dituzte erabiltzaileek.
Landa-eremuko 5G Internet mugagabearen balorazio oso positiboa
5G Internet duten landa-eremuetako bezeroen esperientziak erakusten duenez, zerbitzua hobetu dute aukera horrekin.
Erabiltzaileen % 70ek uste dute Internet-zerbitzuaren kalitatea hobetu egin dela aurreko operadorearen aldean. Lehen 4,54ko nota ematen bazioten, orain 7,48ko nota jarri diote erabiltzaileek zerbitzuari.
Nabarmendu dute eten gutxiago eta abiadura handiagoa dituztela orain. ADSLak gehienez 12 Mbps hartzen zituen; landa-eremuko 5G Internet mugagabearekin, 100 megatik gorako abiaduran nabiga dezakezu.
Landa-eremuko 5G Internet mugagabearen abantailak, ADSLaren aldean
5G Internet-zerbitzuak ADSLaren aldean dituen abantaila nagusien berri emango dizugu:
-
Estaldura ona: estaldura mugikorraren bidez eskaintzen da zerbitzua, eta biztanleriaren % 98k dagoeneko badu 4G estaldura eta % 89k 5G estaldura dauka.
-
Abiadura handiagoa: zerbitzuak 600 mega bitarteko abiaduran nabigatzeko aukera ematen du (erabiltzailearen etxeko edo enpresako estalduraren arabera).
-
Segurtasuna: ekipoak merkatuko segurtasun-protokolo modernoena du, WPA3 (ADSLak WAP2 protokoloa du).
-
Wifi hobea: ekipoak wifi aurreratuena ere badu, wifi 6; aldi berean 32 gailu ere konekta daitezke.
-
Latentzia txikiagoa: batez besteko latentzia 29 ms da, eta, ADSLarekin, 100 ms baino gehiago. Egokia da onlineko jokoetarako eta latentzia txikia behar duten beste aplikazio batzuetarako.
-
Instalatzen erraza: 5G bideratzaile bat bidaltzen zaio erabiltzaileari. Entxufatu eta landa-wifiaz gozatzea bezain erraza. 24 ordu baino ez dira behar, eta ez da beharrezkoa teknikari bat zure etxera joatea.
Prezioak eta nola kontratatu landa-eremuko Internet Euskadin eta Nafarroan
Gure landa-eremuko Internet-zerbitzua abiadura handiko konexio bat da, erabiltzaile orok normaltasunez nabiga dezan eta edozein zerbitzutan sar dadin pentsatua. Ez dago inolako mugarik deskargatutako datuei dagokienez.
Beraz, etxetik bertatik Interneten nabigatzeko aukera bat behar duten guztiek, prezioak eta kontratatzeko modua kontsultatu ditzakete Euskaltelen webgunean.