Jakin nahi al duzu nola funtzionatzen duen robot batek? Ikasi nahi duzu erabiltzen eta jakin nahi duzu zer egin dezakeen guretzat etorkizunean? Asimoveko robotika-taldea gurekin izango da laster Bilboko Gregorio de la Revilla kaleko 12. zenbakiko gure dendan, eta programatzen eta hainbat robot erabiltzen erakutsiko digute. Parte hartu nahi duzu? Ez duzu jakin beharrik robotei buruzko ezer, eta lagun batekin etor zaitezke, gainera. Animatu, oso dibertigarria izango da-eta! Hala agindu digu Borja Trabadok. Sortzaileetako bat da bera!
Euskaltel Bloga. Hemen dira robotak! Gure lagunak al dira? Benetan?Borja Trabado. Jakina, horixe baietz. Baina iraultza industrial guztietan bezala, albo-ondorioak ere izango dira... Kontuan izan behar da lan errepikakor eta arriskutsuak egingo dituztela gure ordez, eta, nahiz eta desagertu egingo diren gaur egungo lanbide batzuk, berriak sortzen ari dira dagoeneko. 4.0 Gizartea da aurrean daukaguna, beste aurrerapauso bat gure garapenean, eta ezin gara atzean gelditu, ezta nahita ere.
“Lagun ditugu robotak, ez etsai: lan errepikakor eta arriskutsuez libratuko gaituzte”B. Test azkar bat, informazioa eguneratzeko: esaguzu segundo gutxi batzuetan zertan hobetzen duen robotikak gure eguneroko lana. Tiki-taka- tiki-taka...
T. Robotikari esker, gizakiok ez dugu lan arriskutsurik egin beharko; guk baino askoz zehaztasun handiagoz egingo dituzte lanak robotek; adineko pertsonen zaintzan lagunduko dute... Etxeko lanetan ere lagunduko digute, eta autoz eramango gaituzte!
B. Eta gure lanean?T. Jakina: lan errepikakor asko egingo dituzte robotek, eta haiekin loturiko jarduera eta enpresa asko sortuko dira, bai roboten diseinu eta osagarriekin lotuak, bai haien garapen informatikoarekin lotuak.
B. Bilboko Gregorio de la Revilla kaleko gure dendara etorriko zarete laster. Zer irakatsiko diguzue?T. Lehenik eta behin..., robot bat egiteko eta programatzeko beldurra kenduko diogu jendeari. Logika praktikatuko dugu robot bat programatzeko, modu erraz eta oso dibertigarrian. Oso garrantzitsua: Ez da behar aurretiazko ezagutzarik.
B. Adin guztientzako izango da erakustaldia?T. 5 urtetik hasita, batere adin-mugarik gabe. Familiak eta gure erretiratu gazteak ere etor daitezke; belaunaldien arteko harremanak hobetuko ditugu horrela! Parte-hartzaileen adinera egokituta daude erakustaldi guztiak.
B.Mugikorrei buruzko zerbait ere izango da? Badakizu, mugikorren oso zaleak gara…T. Robot guztiak ezin dira zuzendu mugikor baten bidez, robot-motaren eta mugikorreko aplikazioaren mende dago hori, baina jakina, bai, badira batzuk.
B. Nola erakusten duzue robotika Asimov Robótica Educativan?
T. 2-3 laguneko taldetan lan egiten dute ikasleek, eta robot-mota desberdinak muntatzen eta programatzen dira, taldeak garatu beharreko proiektuaren arabera. Lanean, gainera, ezaugarri asko sustatzen ditugu: sormena, ideien ekarpena, talde-lana, arazoak konpontzeko soluzioen bilaketa-prozesua, fisika eta matematikako kontzeptuen aplikazioa, logika… A! Eta bideo-jokoak programatzen ere ikas daiteke, pixka bat behintzat, eta film bateko gidoi bat egiten ere bai, gero robotak protagonista izango dituen film bat. Lego stop motion deituriko teknika bat erabiltzen da horretarako. Laburbilduz, STEAM metodologian jasotako alderdiak aplikatzen ditugu.
B. Programazioa aipatu duzunez… Egia da 5 urteko neskato batek eta 70 urteko aitita batek ere ikas dezaketela programatzen? Nola?T. Oso erraza da programazioa, eta ez dugu erabiltzen programazio-lengoaia zailik. Oso intuitiboa da dena, Tetris moduko bat, logika erabiltzen duena, eta, haurrak handitu hala, korapilatzen doa programazioa.
B. Eta zein da emaitza, ordena jakin batzuk betetzen dituzten Lego figurak, ala bada hortik aurrera joateko aukerarik?T. Hasierako fasea da hori, baina, gehiago ikasi ahala, ikasleek bizitza errealera aplikatzen dute ikasitakoa. Adibidez, pentsatu behar izan dute nola funtzionatzen duen aparkaleku batek, aireportu batek edo biltegi batek, haientzako baliabide robotizatu egokiak eraiki, programatu eta, jakina, ondo funtziona dezaten lortu.
E. Eta noraino doa robotika hezkuntzan? Sentsoreak, bideo-jokoak…, mugikorrak?T. Hezkuntzarako robotikak aukera asko ematen ditu: motorrekin lan egin daiteke, robota mugitu dadin lortzeko; horretaz gainera, sentsoreak aplika daitezke: mugimendukoa, kontaktukoa, ultrasoinuak, argia... Eta antzeko programazio-logika baten bidez, bideo-joko batzuk sortzen eta gure pertsonaiak eta agertokiak ere sor ditzakegu.
B.Robotikaren 1. legeak dio robot batek ez diola kalterik egingo gizaki bati eta ez diola utziko minik har dezan, ezta?T. Hala da, bai. Isaac Asimov handiak robotikaren hiru legeak formulatu zituen, aspalditxo, bere liburuetan; lege horien arabera, robot batek ez dio sekula kalterik egin behar gizaki bati eta robotek ez diete kalterik egin behar elkarri, salbu eta gizaki bat arriskuan baldin badago.
B. Zure ustez egunen batean erregulatuko dira robotikaren hiru lege horiek?T. Horiek ez badira, beste batzuk garatuko dira; autoak gidatzeko garatu diren bezala.
B. A! Eta OFF sakatu aurretik, gogoan izan Asimov Robótica Educativako gure lagunak Gregorio de la Revillako gure dendan izango direla urriaren 10ean, 18an eta 26an, robotak programatzen eta erabiltzen erakusteko. Ez huts egin! Zain izango gaituzue!